Hona hemen Zugarramurdiko argazkiak. Gozatu!!!!!
2025(e)ko ekainaren 16(a), astelehena
2025(e)ko ekainaren 13(a), ostirala
HONDAMENDIAK
Hondamendiak proiektua bukatzeko, gelan aurkezpenak egin eta gero, erakusketatxo honetan jarri ditugu gure lan guztiak. Oso harro gaude gure lapbookekin!
2025(e)ko ekainaren 8(a), igandea
MEDIATEKAN IKASLAGUNEKIN
Begira ze gustura egon ginen ikaslagunekin mediatekan!!! Noiz errepikatuko dugu?
2025(e)ko ekainaren 6(a), ostirala
URUMEA UTOPIA
2025(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena
MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU
Joan den astean DBHko ikasle jator-jator batzuk gurenera etorri ziren tailer interesgarri bat egitera. Egun batean erabiltzen dugun plastiko guztia ekarri arazi ziguten eta artelan eder hau egin genuen. Ikaragarria da zenbat plastiko erabiltzen dugun!! Beraz, badakizue: MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU!!! Eta ahal bada, orden honetan.
2025(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena
LOIOLAKO ARAZTEGIRA BISITA
Gaur Loiolako araztegia bisitatzera joan gara. Honekin, joan den ikasturtean Ur-umeak proiektuan hasi genuen uraren hiri zikloaren azterketa osatu dugu. Hondakin uren kiratsa jasanezina izan arren, pila bat ikasi dugu. Zein interesgarria izan den!
2025(e)ko martxoaren 20(a), osteguna
TXURI URDINERA IRTEERA
2. ziklokoek Txuri Urdinera irteera egin dugu goiz pasa. Primeran pasa dugu eta osorik itzuli gara!!!
2025(e)ko otsailaren 28(a), ostirala
INAUTERI ALAIAK ARANTZAZUKO AMAN!
Errealzaleok burubelarri lan egin dugu Aro Modernoari buruzko proiektuan. Asko ikasi dugu eta ikasten jarraitzen dugu, inauteriak iritsi diren arren , oraindik ez baitugu proiektua amaitu. Era berean, ikastetxe guztiarekin batera, jaialdia ilusio handiz prestatu dugu. Espero dugu guri bezainbeste gustatu izana. Orain inauteriez gozatzen jarraitzea tokatzen da!!! Inauteri hauetako soinu banda partekatzen dizuegu.
NABIGATZAILEAK ETA PIRATAK ENTZUN
2025(e)ko otsailaren 13(a), osteguna
ITSAS MUSEORAKO IRTEERA
Aro Modernoa ikasten ari garenez, gaurko irteera Itsas Museora oso aproposa izan da, Aro Modernoko euskal nabigatzaileen inguruko tailerra egin dugulako. Zein tresneei esker nabigatu ahal izan zuten, zertarako esploratu nahi zuten, zer nolako bizimodua zeramaten itsasontzietan, zer nolako gatazkak izaten ziren itsasoan eta abar luze bat. Emakume nabigatzaile asko ere ezagutzeko tenorea izan dugu!
2024(e)ko azaroaren 23(a), larunbata
MUNDUKO JOLASAK PROIEKTUA AMAIERARA IRITSI DA
Zein ondo pasa dugun hilabete hauetan jolasean!!! Eta zenbat ikasi dugun! Aintzineko jolasak, mahai-jolasak, karta jolasak, matematika jolasak, mugimendu jolasak...ikasgelan, jolastokian, gorputz hezkuntzan...proiektua bukatu arren, espero dugu jolasten jarrraitzea!
2024(e)ko azaroaren 13(a), asteazkena
IKASLAGUNEKIN MUNDUKO JOLASAK
LEHENGO EGUNEAN IKASLAGUNEKIN MUNDUKO JOLASETAN JOLASTU GENUEN. EDERKI PASA GENUEN! ESPERO DUGU LASTER BERRIRO ELKARREKIN JOLASTU AHAL IZATEA.
2024(e)ko irailaren 30(a), astelehena
PARKERA JOAN GARA
Joan den astean Txomineko ibai ondoko parkera joan ginen gure ziklokide berriekin, LH3koak. Oso ondo pasa genuen. Kattagorriak, ubarroiak eta uroiloak ikusi genituen baina harrigarriena izan zen zikoin familia bat ikusi genuela!! Bai, bai, ondo irakurri duzue, zikoinak! 14 zikoin zenbatu genituen. Lehenengo aldia zen zikoinak ikusten genituela Donostian.
2024(e)ko ekainaren 17(a), astelehena
ERREALZALEEN ARGAZKIEN KUTXA
Kaixo denori!
Hemen partekatuko dizkizuet ikasturtean zehar ateratako argazki batzuk. Denetarik dago, pixkat nahastuta, baina tira, ez nituen utzi nahi partekatu gabe. Gozatu!!
¡Hola a tod@s!
Os voy a compartir algunas fotos que hemos sacado durante el curso y todavía no había compartido. Es un cajón desastre pero espero que lo disfrutéis.
2024(e)ko ekainaren 16(a), igandea
2024(e)ko maiatzaren 29(a), asteazkena
ARGAZKI ZAHARREN ERAKUSKETA
Maiatzaren 17an Loiolako kultur-etxera joan ginen argazki zaharren erakusketa ikustera. Bertan, denboraren poderioz Urumea ibaiak jasan duen eraldaketa aztertu ahal izan dugu.
2024(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea
BEINTZA-LABAIEN
Egun hauek Beintza-Labaienen ahaztezinak izango dira betirako. Zenbat barre, pasadizo, urduritasun, abentura eta neke!!!!
2024(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena
AÑARBEKO URTEGIA
Ostiralean LH3 eta LH4 Añarbeko urtegira joan ginen. Añarbeko urtegian presa bat dago ura pilatzeko eta gero Petritegiko araztegian potabilizatzen dute gure etxeetara bidaltzeko. Añarbe Urumearen adarrik handienetariko bat da.
Añarbeko urtegia Gizpuzkoa eta Nafarroa artean dago.
Taldeka banatu gintuzten eta tableta bana eman ziguten galdera batzuk erantzuteko. Ia denak asmatu genituen!
Presan bertan zentral hidroelektriko bat dago: uraren indarra aprobetxatuz elektrizitatea sortzen da.
Añarbeko presaren barruan estalaktitak zeuden. Zergatik? Euria egiten duenean ura mendiko zirrikituetatik joaten da eta mineralak arrastaka eramaten ditu. Ur hori filtratzen denean, mineral horiek horman itsatsita gelditzen dira. Presaren barruan sartu ginenean batzuk klaustrofobia sentitu genuen.
Presaren koronazioak 300 metroko luzera du. Presaren altuera 70 metrotakoa da.
Arropa egiteko eta edozein gauza fabrikatzeko ur pilo bat behar da. Beraz, kontuz erosten duzunarekin!
Agur, ondo pasa, asko ikasi eta ura ondo zaindu.
ERREALZALEAK GARA!!!!!
KLIKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO
2024(e)ko apirilaren 30(a), asteartea
TXURI URDIN
Astelehenean 3. eta 4. mailako ikasleak Txuri Urdinera joan ginen patinatzera. Bertako begiraleek ariketa batzuk erakutsi zizkiguten, jolastu eta disko-festa egin genuen. Batzuetan erori arren, PRIMERAN PASA GENUEN!!!