2020(e)ko martxoaren 19(a), osteguna

Jende gehiago ari da animatzen!


Mikelek berehala bidali dit bere gaur bertan egindako marrazkia. Erne dago bera! Ederki!Badakit bideokonferentzien bitartez ere harremanetan zaudetela zuen artean, horrela, horrela! Segi aurrera!



Begira, begira, nolako begiak jarri dizkion neskatila honi! A! eta data eta izena ez ditu ahaztu

 Eta zer diozue Elora kapitainari buruz? Eskolan plastilinarekin Titanikeko barkua egiten hasi ziren, bukatu gabe utzi, eta ...etxean kartoiak hartuta begira zer egin duen. Marrazkiak egiteko ere hartu du denbora! Ondo Elora! Segi horrela, horrela ibilita ziur ez zarela aspertzen!






Etxean ere lan politak egiten ari zarete, aupa zuek!!!


Kaixo, denoi!
Gaur jai eguna da, baina idatzi gabe ezin geratu jaso ditudan marrazki eta lanak zuei erakutsi gabe.
Hona hemen jasotakoak:

IKER ETA ESTER, BERE AMA, ELKARREKIN MARRAZTEN ARITU DIRA:
MARGO MOTA DESBERDINAK ERABILI DITUZTE HAUEK ERE, GUK ESKOLAN BEZALA, PLASTIDEKORRAK BAI, BAINA...ZEREKIN MARGOTU DUZUE GAINERAKOA? KOLORETAKO BOLIGRAFOA AL DA? EDO ERROTULAGAILUA?


HAU DA HAU ARTISTA PAREA!
POZIK ANTZEMATEN ZAIZU IKER! SEGI HORRELA!
                                                      


ETA, HEMEN AITOR! IZOZKIETAN PENTSATZEN ARI DA MARRAZKIARI ONDO BEGIRATZEN BADIOZUE. ORDENAGAILUA GERTU DU ETA HAN ATZEAN...

ESKULANAK EGITEN ERE ARITU DA! HORI DA HORI ETXE DOTOREA EGIN DUENA: LEHIO LAUKIZUZEN DOTOREAK ESKILARA LUZEAK...TEILATUAK LAN HANDIA EMAN DIOLA ARGI DAGO, ZELOARI ESKER LORTU DU ITSASTEA.
SEGI HORRELA !!!


Eta zer esaten didazue gure Hugori buruz? berak eskolako patioan, zein etxean egon futbola beti buruan!ez zaio ezer falta futbol-zelai horri Hugo. Porterietako sareak ere egin dituzu. Ea jokalariak nola egiten dituzun, ikusteko irrikitan nago.

ETA, ATZOKO BURUKETAREN EMAITZAREN BAT EDO BESTE ERE IRITSI ZAIT. GOGORATZEN?

Koronabirusa dela eta, igandetik etxetik atera gabe gaude denak. Gaur asteazkena da, eta egun bakoitzak 24 ordu ditu, beraz, zenbat ordu daramagu etxetik atera gabe? 

Igandean= 24 ordu                                             24                  48
Astelehenean= 24 ordu                                 +   24             +   24
Asteartean= 24 ordu                                        ____             _____
                                                                           48                  72
24 + 24 +24= 72 ordu


EMAITZA= 72= Hirurogeita hamabi ordu.

ZORIONAK ASMATU DUZUEN GUZTIOI!!!
ZORIONAK, AITOR! HIRUROGEITA HAMABI ORDU ZEN EMAITZA ZUZENA!!!

Julen, badakit ipuinak idazten ari zarela, eta zu Mikele eskutitzekin jo ta ke! Haizeari ere eskatu nion atzo egindako argazkiak iritsarazteko. Bidaltzen badizkidazue igoko ditut, horrela elkarren berri izaten jarraituko dugu. GURE BLOGA BIHURTUKO DUGU ETXEETAKO ZIRKULAZIO LIBREKO ERAKUSLEHIO, ZER DIOZUE?

Beno, eta gaur arratsalderako pelikula bat? Etxeko guztiak egongelan elkartu, argiak itzali, sarrerak ere presta ditzakezue euskera egunean egin genuen bezala, gogoratzen? eta aretoaren aurrean jartzeko kartel erraldoia, egun hauetako pelikulen programazioa iragarriz.







Sarreretarako:
Hartu papera, regla eta arkatza eta...
-Egin laukizuzen bat: 15 cm luzeran eta 8 cm zabaleran dituena.
-Zatitu 4 zati berdinetan eta... begira

ZIUR ZUEK NIK BAINO ASKOZ DOTOREAGOAK EGITEN DITUZUELA!






2020(e)ko martxoaren 18(a), asteazkena

Martxoak 18, asteazkena


Kaixo, denoi!

Iritsi da asteazkena. Eskolan egongo bagina bihar jai eguna dela esaten ariko ginateke, 4 egun eskolara joan gabe egongo garela esaten. Baina, badaramatzazue 4 gaurkoarekin.
Batzuk idatzi didazue korreora, eta badakit irakurtzen, marrazten, eskutitzak idazten...ari zaretela. Zera bururatu zait: etxean egiten dituzuen marrazki, ipuin, eta gainerakoei argazki bat atera diezaiekezue, eta nire korreora bidali. Horrela, nik blogera igo ditzaket. Zer iruditzen? Ez ahaztu izena eta data jartzea, noski.

Beno, eta orain, atzoko asmakizunaren erantzuna:

ZUHAITZA 

Zer? asmatu al duzue? erreza edo zaila iruditu zaizue?

Gaur ez dizuet asmakizunik proposatuko BURUKETA bat baizik.
Koronabirusa dela eta, igandetik etxetik atera gabe gaude denak. Gaur asteazkena da, eta egun bakoitzak 24 ordu ditu, beraz, zenbat ordu daramagu etxetik atera gabe? 

ANIMO! EA ZEINEK ASMATZEN DUEN!

Eta norbaitek pelikula polit bat ikusi nahi badu, hona hemen proposamen bat. 

KARLOTA AHATEAREN IPUINA

https://vimeo.com/161504957 (SAKATU ESTEKAREN GAINEAN BIDEOA IKUSTEKO)

Gero nahi baduzue, honen inguruko marrazkiak egin ditzakezue, eta lehen esan bezala, niri bidali.

ANIMO!!!

2020(e)ko martxoaren 17(a), asteartea

Martxoak 17, asteartea


Kaixo, denoi!
Zer moduz doa bigarren eguna? Zuetako batzuk hasi zarete nire korreora idazten, eta badakit gogor xamarra egiten ari zaizuela, baina animo!!!
Lehenengo eta behin, atzoko asmakizunaren erantzuna:

AHOA

Zer? zenbatek asmatu duzue etxean? zaila iruditu al zitzaizuen? ez ezta?

Hona hemen gaurkoa:

Beti ari den arren
hazten eta loditzen
ez da bere lekutik
sekula ere mugitzen

Nahi izanez gero, korreora bidal diezadakezue erantzuna.


A! beste kontutxo bat, normalean ipuinak kontatzen dizkizuet eskolan, eta agian, baten batek, faltan botako ditu. Ez da gauza bera, baina, hona hemen ipuin bat zuentzat. Agian ezaguna izango zaizue. Ea gustatzen zaizuen.



2020(e)ko martxoaren 16(a), astelehena

KAIXO DENOI, EGUN HAUETAN ETXEAN GERATU BEHAR GARENEZ, APROBETXATU DEZAKEZUE ARGAZKIAK IKUSTEKO.
AURTEN JADA LAN PILA EGIN DITUGU:

KLIMA ALDKETARI BURUZKO HAUSNARKETAK EGIN DITUGU:



MANDALAK TAPOIEKIN:







ERLAJATZEN ERE IKASI DEGU, ZE GUSTORA MASAJEAK EMATEN...

                                      



LAGUNEI IPUINAK KONTATU DIZKIEGU, MARRAZKIAK PAPEREAN ETA PANTAILAN, PUZZLEAK EGIN DITUGU ETA MAHAI JOLAS BERRIETARA JOLASTEN IKASI:










 PLASTILINAREKIN ERE GAUZA EDERRAK EGIN DITUGU:




ETA.... ERAIKI, ERAIKI ETA ERAIKI:

















ZAINDU ZAITEZTE!!😘😘😘😘


Denok etxean!


Kaixo denoi!!!

Hau bai ez genuela espero, eskola itxita, eta denak etxean. Ezin da parkera atera, ezin dugu bizikletak edo patinak hartu eta paseatzera joan...
Baina etxean ere ederki egon gaitezke!!!
Eskolan egiten dugun moduan, etxean ere hainbat gauza egin dezakegu:
-Marrazki dotoreak egin ditzakegu
-Eskulanak
-Puzleak
-Ipuinak, komikiak eta bestelakoak irakurri.
- Egoeragatik ikusi ezin dituzuen familiarteko eta lagunei idatzi (paperean, zein korreo elektroniko edo wasapak erabiliz)
- Errezeta errezak irakurri eta gauza goxoak prestatu helduen laguntzaz.
-Etxekoekin partxisera, okara, kartetara jolastu, bingoan aritu...
- Telebistan marrazki bizidunak botatzen jarraitzen dute (EUSKARAZ)

Gogoratu nire helbide elektronikoa ere baduzuela, beraz, bertara idatziz elkarren berri izaten jarrai dezakegu.
Eta gure blogean sar zaitezkete nik asmakizunak idatziko dizkizuet egunero bertan, ea etxean nork asmatzen duen.
Hona hemen gaurkoa:
Kobazulo hori 
beti dago hezea,
hesi zuriz inguratua
han bizi da herensugea.
Zer da?

Animo! Erantzuna bihar ikusgai blogean.


2020(e)ko martxoaren 5(a), osteguna

Atzo 4.mailakoen emanaldi bat ikustera gonbidatu gintuzten

Atzo 4.mailakoek ingelesezko emanaldi batetara gonbidatu gintuzten. Magia egin ziguten, pailazokeriak...eta musika ere entzun ahal izan genuen. Zirkoa burutik kendu ezinda gabiltza oraindik. Mila esker 4. mailakoei, eta haien ingeleseko irakasle den Mikeli gutaz gogoratu, eta gonbidatzeagatik. 
Txapeldunak zarete!!!