2022(e)ko otsailaren 17(a), osteguna

Merendola!!!

 

Asteartean Julenek emandako aholkuak martxan jartzeko eguna izan da gaurkoa gure zerbitzarientzat!

Zerbait argi geratzen ari zaigu, gure proiektuko azken xedea aurrera eramatea, jatetxe bat martxan jartzea alegia,  ez da huskeria bat:

-Sukaldariek sukaldatzen jakin behar dute. Horretan ibiliak gara: pintxo ezberdinak egiten, postreak egiten...

- Kontuak ondo eta azkar egiten ere jakin behar dute kobratzeko ardura dutenek. Horretan ere, buru belarri gabiltza, eskuz zein kalkulagailuz geroz eta abilagoak gara. 

- Dekoratzaileak gure jatetxea diseinatzen: planoak egiten, eta planotik maketa egiten eta jatetxea nola apainduko dugun asmatzen jo ta ke.

 Eta gaur zerbitzariak, bezeroak atontzen, zer nahi duten galdetzen eta apuntatzen, mahaira eramaten... begira nola ibili diren:

Sukaldariek ere lan egin behar izan dute noski!

SAKATU GAINEAN ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO.


Eta gaurkoa posible izateko, atzo, denak elkarrekin Eroskira joan ginen erosketak egitera.  

Sakatu gainean, argazki gehiago ikusteko.

Meriendarekin amaitu eta gero, balorazioen garaia iritsi da, elkarjartzea. 
Zer ikasi dugu gaur? Zer moduz moldatu dira zerbitzariak? Zer moduzkoa zegoen janaria? 
Bezeroek zerbitzari eta sukaldarien lana baloratu dute, eta gero sukaldari ta zerbitzarien txanda izan da. Nola sentitu diren eta zer moduz moldatu diren azaldu dute. 
Denetarik atera da:
- Mahai batzuetakoak oso pozik geratu dira beraien zerbitzariaren lanarekin: garaiz iritsi da eskatutakoa, eta zerbitzaria oso atsegina izan da. Zerbait gehiago behar duten galdetu die...
Beste mahai batzutakoek ez dute hainbeste zorte izan: luze egon dira zai, beste mahaietara janaria nola iristen zen ikusten zuten, baina berainera ez zen heltzen...
Orokorrean janari eta edaria denei gustatu zaie.  Dena goxoa zegoela esan dute .
- Zerbitzari lana ez dela batere erraza konturatu dira. Denak gauzak eskatzen hasten dira, eta azkar ibili behar da. Lankide batek arazoak dituela ikusiz gero, eta zure mahaia zerbitzatua baldin badago, lagundu diezaiokezu, denen artean lana aurrera ateratzeko. Bezero batzuk oso jatorrak dira, baina beste batzuk pazientzia gutxi dute...Bezero batzuk ez dute errespetu handiz itxoiten. 

Zarata sortzen da jangelan, gure eskolako jangelan bezalaxe. Gure begiraleekin gogoratu gara. Guk ere batzutan ez dugu pazientziarik izaten beraiekin, eta janaria eskatzen diegu behin eta berriz, denbora eman eta itxoin beharrean, eta zarata sortzen dugu. Gaur oso ondo ulertu dugu nola sentitzen diren. 
Zerbitzen gaituen jendeak errespetuz hitz egin behar digula ikasi dugu, baina bezero garenok ere errespetuz hitz egin behar diegula. 

AUPA, KUADRILLA! TXAPELDUNAK ZARETE!!! LAN EDERRA ETA IKASKETA HOBEA!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina