2024(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna
URUMEAN ARTEA
Oraingo honetan Urumea inspirazio iturri izan da gure artelan kolektibo hau sortzeko. Jone Taberna artistak ibaiaren inguruetarako irteera bat proposatu zigun, altxorrak bilatzeko. Altxor horiek maitasun handiz margotu genituen, gero gure ibaiaren inguruko lurraldeak apaintzeko. Ibaia gure gorputzaren lurraldetik pasatzen da. Azken finean, nora doaz ibaiaren urak? Ez al gaude urez eginda neurri handi batean?
2024(e)ko maiatzaren 29(a), asteazkena
ARGAZKI ZAHARREN ERAKUSKETA
Maiatzaren 17an Loiolako kultur-etxera joan ginen argazki zaharren erakusketa ikustera. Bertan, denboraren poderioz Urumea ibaiak jasan duen eraldaketa aztertu ahal izan dugu.
2024(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea
BEINTZA-LABAIEN
Egun hauek Beintza-Labaienen ahaztezinak izango dira betirako. Zenbat barre, pasadizo, urduritasun, abentura eta neke!!!!
2024(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena
AÑARBEKO URTEGIA
Ostiralean LH3 eta LH4 Añarbeko urtegira joan ginen. Añarbeko urtegian presa bat dago ura pilatzeko eta gero Petritegiko araztegian potabilizatzen dute gure etxeetara bidaltzeko. Añarbe Urumearen adarrik handienetariko bat da.
Añarbeko urtegia Gizpuzkoa eta Nafarroa artean dago.
Taldeka banatu gintuzten eta tableta bana eman ziguten galdera batzuk erantzuteko. Ia denak asmatu genituen!
Presan bertan zentral hidroelektriko bat dago: uraren indarra aprobetxatuz elektrizitatea sortzen da.
Añarbeko presaren barruan estalaktitak zeuden. Zergatik? Euria egiten duenean ura mendiko zirrikituetatik joaten da eta mineralak arrastaka eramaten ditu. Ur hori filtratzen denean, mineral horiek horman itsatsita gelditzen dira. Presaren barruan sartu ginenean batzuk klaustrofobia sentitu genuen.
Presaren koronazioak 300 metroko luzera du. Presaren altuera 70 metrotakoa da.
Arropa egiteko eta edozein gauza fabrikatzeko ur pilo bat behar da. Beraz, kontuz erosten duzunarekin!
Agur, ondo pasa, asko ikasi eta ura ondo zaindu.
ERREALZALEAK GARA!!!!!
KLIKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO