2022(e)ko ekainakren 22(a), asteazkena

AZKEN BI EGUNAK

BI EGUNEKO ASTEA IZAN DA HAU

ETA ZE EGUN POLITAK !!!!!!!!!!


BAINA ASTEA HASI AURRETIK, OSTIRALAK 10 AN LEON ETA MANUREN URTEBETETZE OSPAKIZUNA EGIN GENUEN




ASTELEHENEAN ERLANTZEN URTEBETETZEA OSPATU GENUEN




       ETA ASTEARTEAN ENARARENAK



GAINERA 
ASTELEHENEAN BISITA BEREZI BAT IZAN GENUEN, ROSE ETORRI ZEN GURE GELARA


SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO


ETA BUKATZEKO SAN JUAN SUA ETA ESKOLAKO AZKEN EGUNEKO FESTA.
GORA SAN JUAN!!!!!!!!!!



ETA GORA UDARA!!!!!!!
EDERKI PASA HONDARTZA, IGERILEKU, PARKE ETA MENDIETAN.
😉😉

2022(e)ko ekainakren 20(a), astelehena

OSTIRALEAN ADURREN URTEBETETZEA OSPATU GENUEN!!!
ADURREK ABUZTUAN BETETZEN DITUENEZ GUREKIN OSTIRALEAN OSPATU ZUEN.
GOXO GOXOA ZEGOEN BIZKOTXOA!!



ZORIONAK ADUR!!!






2022(e)ko ekainakren 17(a), ostirala

UR FESTA


 GAUR BEROARI AURRE EGITEKO 

ZIRKULAZIOAN

UR FESTA 

EGIN DUGU ETA 

PRIMERAN PASA DUGU 

BUSTI BUSTIAK BUKATU DUGU!!!!!!!!

  

 SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO












2022(e)ko ekainakren 16(a), osteguna

URTEBETETZEAK

 

URTEBETETZEAK OSPATU 

ETA 

OSPATU GABILTZA ASTE HONETAN.


                        ASTELEHENEAN MADDIRENA



                  ASTEARTEAN EMMA ETA ALAITZENAK  
                           (UDAN BETETZEN DITUZTE 
                  BAINA ORAIN OSPATU NAHI ZITUZTEN).



         ETA GAUR YANNICKEN URTEBETETZE EGUNA                                     (INGELESEKO GELAN OSPATU DUGU)


BIZKOTXO ETA PALMERITA GOXO GOXUAK JAN DITUGU.

ZORIONAK DENEI!!!!!!!!!!

2022(e)ko ekainakren 14(a), asteartea

IRITSI ZAIZKIGU PIRATA ZAPIAK

 GAUZA GARRANTZITSU BAT IKASI DUGU GAUR. PIRATEK BERAIEN HITZA BETETZEN DUTELA!!!!

  AGINDU ZIZKIGUTEN ZAPIAK IRITSI ZAIZKIGU!!!!!

ESKARRIKASKO!!!!!!!!!




Zorionak, Markel!!!

 Aupa, Markel!!! Gaur 8 urte bete dituzu, txapeldun! ZORIONAK!!!














2022(e)ko ekainakren 12(a), igandea

Ibaia garbitzen

 

Garraiobide ezberdinak ditugula badakigu. Gu, edo eta salerosi nahi ditugun jaki, edari eta gainerakoak batetik bestera eramateko, eta mugitzeko garraiobide ezberdinak ditugu, bai. Martutenetik ia denetarik pasatzen da:  kotxe, kamioi, autobus, tren...Garai batean, itsasontziak ere erabili izan ziren sagardoa urumean barrena astigarragatik donostiaraino eramateko. 

Azken garraiobide horren inguruan lanean aritu gara azken hilabeteetan. Piraten etxean, Pasaian egon ginenean makina bat itsasontzi ikusi ahal izan genuen. Hauetako askok garraiatzen dituzten furgoneta eta kotxeak ere hantxe zeuden aparkatuta. Garraiobide bikaina itsasontzia, hain haundia izan liteke, ezen tamaina handiko gauzak garraiatzeko erabil bait dezakegu. 

Baina dena ez da positiboa. Alde negatiboa: KUTSADURA. 

Itsasontziek ere kutsadura handia sortzen dute, gure planetako uretara zikinkeria isuriz... Gutxiago kutsatuko lukete abiadura motelagoan joango balira, eguzki energia erabiltzen duten panelak izango balituzte (joan den urtean irlara eraman gintuen itsasontziak bazituela gogoratu dugu)...

Saia gaitezen gure planeta zaintzen, bakarra dugu eta. Ostiralean, salabardoak, eskularruak eta zakar poltsak hartu eta erreka bazterra garbitzera joan ginen. Hori da hori plastiko pila uretan: botilak, hortz eskubila, plastikoak...

Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.

Eta lan egin ondoren...parkeaz gozatzera!!! 

Itsasontzia garraiobide aparta da, baina bere arriskuak ere baditu. Gu jaio aurretik galiziako uretan gertatuko zorigaiztoko istripu baten irudiak ikusten aritu gara. PRESTIGE izeneko itsasontzia erditik puskatu eta zeraman petrolioa gure kostaldeetaraino iritsi zen. Arrain, hegazti eta landareak hil, ura kutsatu... Irudiek txundituta utzi gaituzte. 






2022(e)ko ekainakren 8(a), asteazkena

 GAUR OSPAKIZUN BIKOITZA IZAN DUGU GELAN, IKER ETA JACOB-EK 6 URTE BETE DITUZTE!!
OSPAKIZUN BIKOITZA ETA BIZKOTXO BIKOITZA ERE JAN DITUGU!!!!

ZORIONAK BIKOTE!!!









2022(e)ko ekainakren 5(a), igandea

Aurrera piratak!!!

 

Gogotsu geunden!!! Gonbidapena jaso genuen Arrokandietara, piraten etxera joateko, eta momentu horretatik bertatik, minutuak kontatzen aritu ginen, eguna noiz iritsiko.

Eta heldu zen azkenean eguna.  Han ikusi eta bizitakoen berri izan nahi? Begira, begira!


Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.

2022(e)ko ekainakren 3(a), ostirala

PIRATEN ETXEA

 ORAINDIK NEKATUTA GAUDE....ZENBAT JOLAS ETA JARDUERA IZAN DITUGUN PIRATEN ETXEAN ETA ZE ONDO PASA DUGUN!!!!!!!

                                    SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO


BARKUAN PASEIATUZ PASAIAKO BADIA EZAGUTU DUGU,  BARKUAK NOLA KARGATU ETA GARBITZEN DITUZTEN, EGURREZKO BELAUNTZI BAT ERE IKUSI DUGU!!!!!!

SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO


GURE LEHEN GAUA IZAN DA FAMILIA GABE ETA ETXETIK KANPO ESKOLAKO LAGUNEKIN PASA DUGUNA, PISKA BAT URDURI GEUNDEN BAINA OSO ONDO LO EGIN DUGU!!!!!
GAINERA EGONALDIA BUKATZEKO ALTXORRAREN BILA IBILI GARA ETA TOPATU DUGU!!!!!!!!


                                      SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

BENETAKO PIRATAK BILAKATU GARA!!!!!!


GORA PIRATAK!!!!!!!!

2022(e)ko maiatzakren 30(a), astelehena

 OSTIRALEAN, HAUR LIBURUTEGI NAGUSIRA JOAN GINEN.
BERTAN OLATZEK OSO ONDO ERAKUTSI ZIGUN LIBURUTEGIKO  ERABILPEN DESBERDINAK.
MILA ESKER OLATZ!!!




BESTALDE, AZKEN HILABETEAN IPUINAREN HISTORIA IKASTEN IBILI GERA, PILA PILA BAT IKASI DEGU!!!
IKASI DEGUN GUZTIAREKIN, IPUINAREN ARDATZ KRONOLOGIKOA OSATU DEGU.
IKUSI 5 URTEKOEK, ZENBAT LAN EGIN DEGUN!!! 





2022(e)ko maiatzakren 29(a), igandea

 PIRATEN ETXEAN SARTZEKO PASEAK LORTU DITUGU!!!!!!!

PASEAK TOPATZEKO PISTEN ATZETIK IBILI GARA URUMEAN GORA ETA BEHERA ETA AZKENEAN LORTU DITUGU!!!!!!!!!!!


SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

2022(e)ko maiatzakren 27(a), ostirala

Lortu ditugu Arrokandietan sartzeko behar genituen paseak

 

Atzo oso kezkatuta geratu ginen. Piraten eskutitza Urumean, botila barruan topatu ondoren, argi geratu zitzaigun Arrokandietan sartzeko paseak behar genituela. Baina non aurkitu??? Parkean bila ibili ziren lagun batzuk eta giltza zahar bat aurkitu zuten...pista bat ote? Eta jolasordu gidatuetan, Gazte Lekura joan, eta mezu bat arbelean. 

Mila buelta eman dizkiogu buruari. Azkenean, arratsaldean, ostiralero bezala Gazte-Lekura joatea erabaki dugu. 

HANTXE BIGARREN ESKUTITZA! PIRATAK BERRIRO!!!

Bertan agertzen ziren jarraibideak zuzen betez gero, paseak aurkituko genituela zioen eskutitzak. Neurketak ondo egitea zen trukoa. Metro luze bat utzi digute, 30metrotakoa, eta eskerrak horri. 7,5m aurrera, buelta erdi eskuinera, 12 pauso aurrera, buelta erdi ezkerrera 12,5metro aurrera... 

Uf!!! hori da hori urduritasuna! Eskerrak neurketekin abilak garen, bestela.

TOOPATU DUGU ALTXORRA!!! ETA GUREAK DIRA PASEAK!!!


Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.


2022(e)ko maiatzakren 26(a), osteguna

Baaaai!!! Ez dira ondoratu!!!

 

Itsasontzi guztiak ur gainean mantendu dira.Martutenetik Urumea ibaia pasatzen da, eta non hobeto bertan baino? Eta hantxe egin dugu froga gure itsasontziekin. 

EDERKI KUADRILLA!!! EZ DA BAKAR BAT ERE ONDORATU!!!







Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.

Eta eskolara itzultzeko zorian geundela... Maxik botila bat ikusi zuen uretan. Salabardoa hartu, eta botila harrapatzea lortu genuen. Hau bai ez genuela espero. PIRATEN ESKUTITZA!!!




Sakatu gainean gehiago ikusteko.

Baina nola iritsi da Martuteneraino Pasaiatik? Eta paseak behar ditugula diote...baina botilan ez digute paserik bidali...eskutitza baino ez. Non utzi ote dizkigute paseak eta mapa???


TRENA


PROIEKTU TXIKI BAT EGIN NAHI GENUEN ESKOLA MAILAN GARRAIOBIDEEN INGURUAN ETA HASI GARA LANEAN. 

GURE GAIA TRENA DA. 

TRENA ETA TRENBIDEEN INGURUAN BAKOITZAK DAKIENA  PARTEKATZEKO ASMOZ MARRAZKI BATZUK EGIN DITUGU.



SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO


DENON ARTEAN TREN HANDI BAT EGITEN ARI GARA ERAKUSKETAN JARTZEKO



Proiektu berrian lanean


Proiektu berrian hasi ginenetik informazioa iristen hasi zaigu eskolara:

1.- Ipuinak

2.- Marrazkiak 

3.- Etxekoek kontatutako informazio ugari.



Itsasontzi guztiak ez direla berdinak ikasi dugu. Mota ezberdinetakoak daude, funtzio ezberdinak betetzen dituztenak. 

Guk ere, talde txikitan, itsasontzi ezberdinak egin nahi izan ditugu. 

Batzuk oraindik ez dugu bukatu, baina lanak nahiko aurreratuak ditugu. Begira begira!


Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko. A! eta ea lagun berririk aurkitzen duzuen taldekideen artean!

LORTUKO AL DUTE ITSASONTZI HAUEK UR GAINEAN MANTENTZEA???

2022(e)ko maiatzakren 23(a), astelehena

Agur, Alan!

 

Pozik hartu zintugun gure artean. Denbora gutxi izan den arren, elkar ezagutu eta gozatzeko aukera izan dugu. 

Ez zaitugu ahazuko, Alan!!! Badakizu non gauden, nahi duzunean etorri Martutenera gu bisitatzera!



Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko. 

2022(e)ko maiatzakren 21(a), larunbata

OSTIRALA MAIATZAK 20

 GAUR ALAITZEK IPUIN BAT KONTATU DIGU ZIRKULAZIO LIBREAN IBILTZEN GAREN GUZTIOI. TXOMINEN GORPUTZA IZENA DUEN IPUINA. 

OSO ONDO ALAITZ PRIMERAN IRAKURRI DUZU!!!!


SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO


ETA ARRATSALDEAN DANTZAN ARITU GARA!!!!!!

ZE ONDO PASA DUGUN!!!!!!!!










2022(e)ko maiatzakren 20(a), ostirala

Gaur LH1ekoek gonbidatu gaituzte

 

Gaurkoan LH1eko Alaitzen txanda izan da. Berak irakurri digu gaur zirkulazioko lagunei ipuina. Gustora entzun dugu. Gorputzaren inguruko ipuina zen. Ederra benetan!!!






2022(e)ko maiatzakren 19(a), osteguna

BINAKA ZIRKULATZEN

 

ASTE HONETAN BINAKA ZIRKULATZEN ARITU GARA ETA ZE GUSTORA GAINERA!!!! HURRENGO KURTSOAN ERREPIKATU BEHAR DUGU!!!!!!



SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

LEHEN SOLAIRUKO HIRUGARREN ZIKLOKO GELAK ERE BISITATU DIGU!!!! IRAKASLE GELA EZAGUTU ETA GURE PROIEKTU BERRIA "TRENA" LANTZEN ARI GARENA, IRAKASLEAK BAZKALTZEN DUTEN GELAN HASI DUGU. BERTAN TREN EZBERDINEN MARRAZKIAK EGIN DITUGU, BAKOITZAK TRENAREN INGURUAN DAKIENA PARTEKATUZ.


OSO DIBERTIGARRIA DA ESKOLAKO BESTE EREMU BATZUTAN LAN EGITEA!!!!!!!

2022(e)ko maiatzakren 18(a), asteazkena

 ATZO 5 URTEKOAK ZINEMARA JOAN GINEN. 
A ZE ABENTURA!!!!!! AUTOBUSA HARTU, ALDE ZAHARREKO TXOKOETATIK IBILI, ALDERDI EDERREKO PARKEAN JOLASTU.... DENETARIK EGITEKO DENBORA IZAN GENUN. 

OSO GOIZ POLITA PASA GENUEN




2022(e)ko maiatzakren 16(a), astelehena

 IPUINAREN ASTEAN, PERTSONA ASKO ETORRI ZIREN GURE GELARA IPUINAK KONTATZERA, ETA GU ZERGATIK EZ GERA JOANGO BESTE GELETARA GURE IPUIN KUTTUNAK KONTATZERA?
5 URTEKOAK  ANIMATZEN HASI GERA ZIRKULAZIOKO LAGUNEI IPUINAK KONTATZERA!!!

GORA GU!!!!







2022(e)ko maiatzakren 14(a), larunbata

GIZA GORPUTZA

GIZA GORPUTZARI AMAIERA EMATEKO ERAKUSKETA BAT EGIN DUGU. 

BERTAN GIZA GORPUTZAREN ESKELETOA, ARNAS APARATUA, ODOL ZIRKULAZIO ETA DIGESTIO APARATUA LANDU DITUGU BESTEAK BESTE.



SAKATU ARGAZKIAK IKUSTEKO



OSO POLITA GERATU ZAIGU!!!!!!!!!!

ETA 

YANNICKEK LEOIAREN INGURUAN EGIN DUEN PROIEKTUA ERAKUTSI DIGU



OSO ONDO YANNICK!!!!!!!!!!

2022(e)ko maiatzakren 13(a), ostirala

Ipuinen munduak liluratuta gauzka

 

Atzo Estitxu, Unairen ama izan zen gurean Olivia igelarekin. Ipuin ederra kontatu zigun: 







Eta gero, a zer sorpresa! Ipuina Adarbakarrentzat opari gisa ekarri zuela esan ez zigun ba!

Mila esker, Estitxu!





Eta gaur, berriz, 5 urteko Peru etorri zaigu ipuin eder bat kontatzera. Txapeldun batzuk eginak gaude: