2020(e)ko ekainaren 19(a), ostirala


IRITSA DA AURTENGO AZKEN KLASE EGUNA!!!!


OSO ONDO PASA OPORRETAN!!!


DISFRUTATU, GOZATU ETA ZORIONTSU IZAN!!!











ETA EZIN AHAZTU UDAN 6 URTE BETEKO DITUZTEN LAGUNAK!!!

ZORIONAK FLORA, RAQUEL, UNAI ETA NAYRA!!!























2020(e)ko ekainaren 18(a), osteguna

Ekainak 19, ostirala


Kaixo, denoi!

Iritsi da ikasturte honetako azken eskola eguna. Gero meetean elkar ikusiko dugu. Lehenik eta behin, mikrofonoak itxita izateko eskatu behar dizuet, hitz batzuk esan nahi dizkizuet eta. Eta denak sobrea eskuan pantaila aurrean egotea eskertuko nuke. Gure azken meeta izango da.Lasai egon,  zuek ere hitz egiteko aukera izango duzue, gero. Banan-bana emango dizuet hitza.
Bukatzen da konfinamendua, eta normaltasun berriari hasiera emango diogu. Denbora asko pasa dugu bakoitza gure etxean sartuta, kaleak hutsik, denda gehienak itxita... Zorionez, ordenagailuak, tabletak eta mugikorrak izan ditugu gure artean harremanetan jarraitzeko. Bideo honetan hilabete hauetan jasotakoak ikusteko aukera izango duzue.


Urteak pasa, eta haundiak egiten zaretenean, bideo hau errekuperatu eta bertako irudiak eta gogoramenak sinestezinak irudituko zaizkizue. 

GERO IKUSIKO DUGU ELKAR KUADRILLA!!! GOZATU BIDEOAZ!!!



2020(e)ko ekainaren 17(a), asteazkena

Ekainak 18, osteguna



Kaixo, kuadrilla!!!

Atzoko asmakizunak hankaz gora jarri zizkigun ordenagailuak. Ea orain hobeto irakur ditzakezuen:

485)
Harria bezain gogorrak
txakurrentzat gozoak,
beraiek gabe ezin da ibili
ez eta hankak erabili.

HEZURRA


Hueso | Vectores, Fotos de Stock y PSD Gratis

489)

Bilbo aldera nindoala
bost kotxe ikusi nituen,
bakoitzean lau pertsona
bi emakumezkoak
besteak gizonezkoak.
Esadazu,igarle,
zenbat zihoazen Bilbora?


NI BAKARRIK

Eta galderen erantzunak:

  


Azken buruketa batzuk egiteko aukera ere hementxe!


Eta gaur amaitzeko, oso gogoko dugun abesti bat. Ez zenuten ahaztuko, ezta? Gozatu!!!!


Biharko meeterako beharko dituzue: denak elkar ikusteko eta ikasturteari agur esateko gogoa. Lagunei gero arte baino ez 😉











2020(e)ko ekainaren 16(a), asteartea

Ekainak 17, asteazkena


Kaixo, kuadrilla!

Asteazkena!!! Ostiraleko meetari buruz zerbait gehiago kontatuko dizuet: ordua.
Gure meeta 11:00etan egingo dugu. Beraz, ez planik egin ordu horretarako, ados?
Gaurkoz, horrekin nahiko. Bihar gauza gehiago aurreratuko dizkizuet.

Eta gaur galdera eta asmakizun batzuk igo dizkizuet. Oso oso errezak dira. Irakurri, erantzunak pentsatu eta paperean idatzi. Bihar bertan izango dituzue erantzunak.Animo!!!

  
ASMAKIZUNAK:

485)
Harria bezain gogorrak                                               
txakurrentzat gozoak,                                                         
beraiek gabe ezin da ibili                                                       
ez eta hankak erabili.

489)
Bilbo aldera nindoala
bost kotxe ikusi nituen,
bakoitzean lau pertsona
bi emakumezkoak
besteak gizonezkoak.
Esadazu, igarle,
zenbat zihoazen Bilbora?
                                                           
                                                                                                   
                                                                                                     
                                                                                                         

Eta orain txanponekin jolastera! Hasiko zineten Adelarenean edo Amadeorenean erosketak egiten, ezta? Ea zer moduz moldatzen zareten txanponekin!!!

Beti bezala, sakatu gainean jolasteko.

Eta, nola ez, ipuina:


MAKILAKIXKI

Bihar arte!!! Ondo pasa!!!



2020(e)ko ekainaren 15(a), astelehena

Ekainak 16, asteartea


Kaixo, kuadrilla!

ZORIONAK, Alessandro!!! Ondo pasa zure urtebetetze eguna!!!



Atzo ederki ibili ginen bingoan, ezta? Baina, aurreratu nizuen bezala, ez zen gure azken meeta izan. Ostiralean guztiak azken aldiz elkartuko gara, ikasturteari agur esateko. Joango natzaizue esaten  zer beharko duzuen, eta nola antolatuko garen egun horretan. Jarraitu erne blogari!!!

                                      🥳 Cara De Fiesta Emoji

Baina gaur, momentuz, jolastera!!! Hasteko erlojuarekin.

                                            Sakatu gainean jolasteko.


Eta gero, marraztera!!!
Sakatu gainean gehiago marrazteko.

Amaitzeko gure lagun pottokien beste kapitulu  bat :




Ondo pasa eta bihar arte!!!










2020(e)ko ekainaren 14(a), igandea

Ekainak 15, astelehena


Kaixo, kuadrilla!!!

Zer moduz asteburua??? Mikelek eraikuntzak egiteko eta irakurtzeko denbora atera du. Begira!





Ikasturte honetako azken astelehenera iritsi gara! Gero meetean topo egingo dugu, errepasatuko zenituzten zenbakiak euskaraz, ezta?

                                           Sakatu gainean jolasteko.

Beno...bitartean, hona hemen ostiraleko asmakizunen erantzunak:

Hankaduna,
ez da animalia,
oihala dauka
ez da jantzia,
zure etxean dago,
ez da gizakia.
Cama 90x200 cm con cabecero LARVIK - ConforamaOhea


Nahiz eta beti aritu
hazten eta handitzen
ez da bere lekutik
inoiz mugitzen.

ᐈ Arbol de la vida vector de stock, dibujos árbol | descargar en ...

Zuhaitza

Eta astelehenero bezala, ipuina. Gaurkoan klasiko bat. Gero arte!!!






2020(e)ko ekainaren 12(a), ostirala


EA ASMATZEN DEZUTEN ZEIN DAGOEN MOZORRO BAKOITZAREN ATZEAN!!
PISTA BAT EMANGO DIZUET: DENAK 5 URTEKO GELAKOAK GARA!!!



HONA HEMEN SOLUZIOA:






ETA IGANDE HONETAN MARKELEN URTEBETEZEA IZANGO DA.
ZORIONAK MARKEL!!!
6 URTE DAGOENEKO!!
OSO ONDO OSPATU!!









2020(e)ko ekainaren 11(a), osteguna

Ekainak 12, ostirala


Kaixo, kuadrilla!!!

Hemen gaude ostiral bat gehiago.
Gure Iker eta bere familia animatu da asteazkeneko proposamenarekin! Makarroiak eta azukrezko gozokiak hartu, eta begira:




Errotulagailuen pisua eustea lortu dute!!! Aupa, txapeldunak!!! Ea beste norbaitek bere dorreak bidaltzen dizkidan!!!
Emoticono cara con guiño: Indica que el mensaje fue enviado con ...
Astelehenean meetean BINGOAN ibiliko gara berriro. Asteleheneko azken meeta izango da, eta gehien gustatu zaizuena bingoa izan dela esan didazuenez azken partida bat jokatuko dugu. Horretarko, prest egoteko, hona hemen euskaraz zenbakiak errepasatzeko jolasa. Hainbeste denbora eskolara etorri ezinik, zenbakiak ahaztu gabe!

                                         Sakatu gainean jolasteko.
A! Eta ez ahaztu bingorako papera eta fitxak ekartzea. Papera 16 zatitan eginda, zenbakiak idatzita (0-50)...Ez baduzue gogoratzen nola egin, bilatu blogean.
Eta asmakizunik gabe ez gara geratuko, ez pentsa.

ASMAKIZUNAK:

Hankaduna,
ez da animalia,
oihala dauka
ez da jantzia,
zure etxean dago, 
ez da gizakia. 


Nahiz eta beti aritu
hazten eta handitzen
ez da bere lekutik
inoiz mugitzen.

Eta amaitzeko, PELIKULA:







Ondo pasa asteburua!!!

















ORAINGOAN KARTOI KAXAK ERABILIZ, ZIRKUITUAK OSATZEN IBILI DIRA 5 URTEKOAK







2020(e)ko ekainaren 10(a), asteazkena

Ekainak 11, osteguna


Kaixo, kuadrilla!!!

Gaur eskulan baten proposamenarekin natorkizue. Landare hauek ez ditugu gure baratzetan edo lorategietan aurkitzen, bero handia egiten duen lekuetan atera ohi dira. Baina, lasai! Landare hauek ez dute urik eta zaintza berezirik behar. Zuen etxean dotore baino dotoreago geratuko dira.



Eta orain, azokara!!! Ordenagailuan praktikatu eta gero, azokara edo super merkatura joaten zaretenean ezin hobeto moldatuko zarete. 



Eta, ez pentsa atzoko hieroglifikoez ahaztu naizenik. Zer iruditu zitzaizkizuen? Errazak? Zailak?
Hona hemen erantzunak:
   
       Sukaldean                                              Izara

Agian batzuk ez duzue jakingo izara zer den...Sinonimo bat emango dizuet: maindirea. Orain bai?

Ipuin batekin agurtuko zaituztet:




Ondo segi kuadrilla!!!

2020(e)ko ekainaren 9(a), asteartea

Ekainak 10, asteazkena


Kaixo, kuadrilla!!!

Gaur proposamen desberdin bat dut zuentzat. Ikusi!


Saiatu zuek ere etxean, ziur eraikuntza ikaragarriak egiten dituzuela.


Eta ea, nireak bezala, pisua eusteko gai den... eta zenbat pisu. 

Piramideak egitera ere animatu naiz. Zer iruditzen? Egitura hauek egonkorrak direla esango al zenuke?

Irrikitan nago zuen eraikuntzak ikusteko!!!

Eraikitzen jarraitzea proposatzen dizuet orain, baina, dorreak eta piramideak izan beharrean, hitzak. HIEROGLIFIKOAK oso dibertigarriak izan daitezke, saiatu nahi? Agian etxekoen laguntza beharko duzue, hori bai.
   

Eragin buruari!!!

Amaitzeko, deskantsu piska bat.


Ondo segi! Bihar arte!!!

2020(e)ko ekainaren 8(a), astelehena

Ekainak 9, asteartea


Kaixo, kuadrilla!!!

Atzo meetean esan nizuen moduan, duela 4 egun BURU AZKARRENTZAKO ARIKETAK sortatik 5 galdera igo nizkizuen blogera. Pentsatzeko denbora izan duzue, ezta?
Hemen erantzunak:

PAS-TE-LA

15 urte

24 ordu

Ez du jaten. Hilda dago.

Alai


Galderak gogoratzen ez badituzue, duela 4 eguneko blogean bilatu beharko dituzue. 

Eta orain jolastera!!! Gaur mahai jolasetan arituko gara. 4 ilaran eta puzleak! Animo!!!

Bakarka zein binaka jolastu zaitezke. Zuk aukeratu.


Puzle hauek oso erraz osatuko dituzu: egin gehiketak eta aurkitu emaitza. Pieza bakoitza emaitzaren gainean kokatzen baduzu puzlea berehala osatuko duzu. 


Eta amaitzeko, hitzik gabe gauza inportanteak kontatzen dizkigun pelikula. Gozatu!!!




                                           ZUBIA

Ondo segi, eta bihar arte!!!




2020(e)ko ekainaren 7(a), igandea

Ekainak 8, astelehena


Kaixo, denoi!

Zer moduz asteburua?
Begira lagunak zertan ibili diren:



Ikerrek blogera igotako ipuinak mediatekako liburuskan apuntatu ditu, eta asterokoa ere egin du. Aupa, Iker!!! 

👍 Pulgar Hacia Arriba Emoji      👍 Pulgar Hacia Arriba Emoji  👍 Pulgar Hacia Arriba Emoji


Eta Hugok egin duen futbol zelaiari buruz zer esaten didazue? Hau da hau! Arkitekto bikaina egina dago!

ZORIONAK, HUGO!!! LAN BIKAINA EGIN DUZU.


Hemen asmakizunen erantzunak. Gogoratzen dituzue? Ostiralean igo nizkizuen blogera. Hauek dira erantzunak:

Zabaldu eta itxi                                            Zer eramaten dute
bi leiho txiki:                                                erregeek sabelaren erdian?
Zer dira?


Ojos Caricatura Imágenes Y Fotos - 123RF Begiak         Ombligo | Vectores, Fotos de Stock y PSD GratisZilborra



Eta amaitzeko gaurko ipuina. Denok ezagutzen duzuen arren, askotan eskatzen didazue kontatzeko.




Ondo segi!!!

2020(e)ko ekainaren 5(a), ostirala

ASTE  HONTAN 5 URTEKOEK EGINDAKO LANAK UZTEN DIZKIZUET!!!
A ZE ARTISTAK!!





NAYRA ERE IBILI DA LANEAN JO TA KE! AUPA ZU!!







ASTEBURU POLITA IZAN!!