Kaixo, kuadrilla!!!
Atzoko asmakizunak hankaz gora jarri zizkigun ordenagailuak. Ea orain hobeto irakur ditzakezuen:
485)
Harria bezain gogorrak
txakurrentzat gozoak,
beraiek gabe ezin da ibili
ez eta hankak erabili.
HEZURRA
489)
Bilbo aldera nindoala
bost kotxe ikusi nituen,
bakoitzean lau pertsona
bi emakumezkoak
besteak gizonezkoak.
Esadazu,igarle,
zenbat zihoazen Bilbora?
NI BAKARRIK
Eta galderen erantzunak:
Azken buruketa batzuk egiteko aukera ere hementxe!
Eta gaur amaitzeko, oso gogoko dugun abesti bat. Ez zenuten ahaztuko, ezta? Gozatu!!!!
Biharko meeterako beharko dituzue: denak elkar ikusteko eta ikasturteari agur esateko gogoa. Lagunei gero arte baino ez 😉
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina