Hona hemen Zugarramurdiko argazkiak. Gozatu!!!!!
2025(e)ko ekainaren 16(a), astelehena
2025(e)ko ekainaren 13(a), ostirala
HONDAMENDIAK
Hondamendiak proiektua bukatzeko, gelan aurkezpenak egin eta gero, erakusketatxo honetan jarri ditugu gure lan guztiak. Oso harro gaude gure lapbookekin!
2025(e)ko ekainaren 8(a), igandea
MEDIATEKAN IKASLAGUNEKIN
Begira ze gustura egon ginen ikaslagunekin mediatekan!!! Noiz errepikatuko dugu?
2025(e)ko ekainaren 6(a), ostirala
URUMEA UTOPIA
2025(e)ko maiatzaren 19(a), astelehena
MURRIZTU, BERRERABILI, BIRZIKLATU
Joan den astean DBHko ikasle jator-jator batzuk gurenera etorri ziren tailer interesgarri bat egitera. Egun batean erabiltzen dugun plastiko guztia ekarri arazi ziguten eta artelan eder hau egin genuen. Ikaragarria da zenbat plastiko erabiltzen dugun!! Beraz, badakizue: MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU!!! Eta ahal bada, orden honetan.
2025(e)ko apirilaren 11(a), ostirala
AÑARBEKO URTEGIRA IRTEERA
Apirilaren 8an Añarbeko urtegira joan ginen. Bertako monitoreak urtegiko gune desberdinak erakutsi zizkigun eta urari buruzko gauza asko ikasi genituen.
Oso interesgarria izan zen eta primeran pasatu genuen.
2025(e)ko apirilaren 9(a), asteazkena
LOIOLAKO ARAZTEGIRA BISITA
Gaur Loiolako araztegia bisitatzera joan gara. Honekin, joan den ikasturtean Ur-umeak proiektuan hasi genuen uraren hiri zikloaren azterketa osatu dugu. Hondakin uren kiratsa jasanezina izan arren, pila bat ikasi dugu. Zein interesgarria izan den!
2025(e)ko martxoaren 20(a), osteguna
TXURI URDINERA IRTEERA
2. ziklokoek Txuri Urdinera irteera egin dugu goiz pasa. Primeran pasa dugu eta osorik itzuli gara!!!
2025(e)ko otsailaren 28(a), ostirala
INAUTERI ALAIAK ARANTZAZUKO AMAN!
Errealzaleok burubelarri lan egin dugu Aro Modernoari buruzko proiektuan. Asko ikasi dugu eta ikasten jarraitzen dugu, inauteriak iritsi diren arren , oraindik ez baitugu proiektua amaitu. Era berean, ikastetxe guztiarekin batera, jaialdia ilusio handiz prestatu dugu. Espero dugu guri bezainbeste gustatu izana. Orain inauteriez gozatzen jarraitzea tokatzen da!!! Inauteri hauetako soinu banda partekatzen dizuegu.
NABIGATZAILEAK ETA PIRATAK ENTZUN
2025(e)ko otsailaren 13(a), osteguna
ITSAS MUSEORAKO IRTEERA
Aro Modernoa ikasten ari garenez, gaurko irteera Itsas Museora oso aproposa izan da, Aro Modernoko euskal nabigatzaileen inguruko tailerra egin dugulako. Zein tresneei esker nabigatu ahal izan zuten, zertarako esploratu nahi zuten, zer nolako bizimodua zeramaten itsasontzietan, zer nolako gatazkak izaten ziren itsasoan eta abar luze bat. Emakume nabigatzaile asko ere ezagutzeko tenorea izan dugu!