2019(e)ko urriakren 31(a), osteguna

IRAILA TA URRIA, GORA UDAZKENA!!!
UDAZKENEKO URTEBETETZEAK ERE OSPATU DITUGU! ZORIONAK JON, IKER ETA IDURRE!!!!


IRITSI DA EGUNA!!! GAUR ARIMEN GAUA DA, ETA AZKENEAN IKASLEEK EKARRITAKO KALABAZAK PISATU DITUGU, EA NORBAITEK ASMATU DUEN PISUA....







KALABAZAK PISASTZEN!


IRITSI DA EGUNA! KALABAZEN PISUA ASMATU NAHIAN IBILI GARA EGUN HAUETAN, ETA GAUR, PISATZEKO ORDUA IRITSI DA.

HONA EMAITZA:




JONEN KALABAZAK 3 KG, LAIARENAK IA IA 3 KG, MARKELENAK 600g eta YULENAK 250g.

GAUR, ARIMEN GAUA! GAU BELTZA!



GURE AITON-AMONEK ONGI DAKITE GAU BELTZA EDO ARIMEN GAUA ZER DEN. GARAI BATEAN, BARATZETAKO KALABAZAK HARTU, HUSTU ETA BEGI, SUDUR ETA AHOAK MARRAZTU ONDOREN KANDELAZ BETE OHI ZITUZTEN. GERO BIDE BAZTERRETAN JARRI ETA BELDURRA EMATEN ARITZEKO. UDAZKENEKO GURE JAI EGUN HAU AHAZTU EZ DEZAGUN GUK ERE GAUR GUREAN ELKARREKIN GOZATUKO DUGU. BELDURREZKO IPUINAK ENTZUN, AURPEGIAK MARGOTU, ABESTU, GAZTAINAK JAN... ETA HAU GUZTIA GURE IKASLAGUNEKIN! ENE! HAU DENA ARRATSALDEAN, BAINA PRESTAKETA LANAK...



                                                            HORRA GURE PAKO!!!! UUUUUUUU!!!!!!!!

2019(e)ko urriakren 26(a), larunbata

2019(e)ko urriakren 25(a), ostirala

ATZO 5 URTEKOEK IZUGARRIZKO SORPRESA IZAN GENUEN!!! GURE 4.MAILAKO IKASLAGUNAK ETORRI ZIREN ETA IPUIN BANA KONTATU ZIGUTEN. OSO GUSTORA EGON GINEN DENAK ELKARREKIN.
MILA ESKER IKASLAGUNAK!!!!















2019(e)ko urriakren 23(a), asteazkena

BIHAR URRIAK 24, ALDAKETA KLIMATIKOAREN KONTRAKO NAZIOARTEKO EGUNA DA. ZIRKULAZIOAN MURAL EDER BAT EGIN DUGU DENEN ARTEAN.
ZAINDU DEZAGUN GURE PLANETA!!!!

2019(e)ko urriakren 22(a), asteartea

TEKNOLOGIA BERRIEKIN EGUNERATZEN

ZAI GEUNDEN ETA IRITDI DIRA!!! ZIRKULAZIOAN ERE PANTAILA DIGITALAK DAUZKAGU ORAIN, ETA GOZATZEN ARI GARA BERTAN MARRAZTUZ, IDATZIZ...

2019(e)ko urriakren 21(a), astelehena

UDALTZAINAREN BISITA IZAN DUGU GAUR


UDALTZAINAREN BISITA IZAN DUGU GAUR. KALEAN ISTRIPURIK IZAN EZ DEZAGUN, ETA SEGURU IBIL GAITEZEN HARTU BEHARREKO NEURRIEI BURUZ ARITU GARA.

MILA ESKER!!!
SAKATU ARGAZKI GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO

2019(e)ko urriakren 18(a), ostirala

HONA GAURKOAN GURERA IRITSI DEN KALABAZA!


GAURKOAN BESTE KALABAZA BAT IRITSI DA GURERA. BEGIRA HONI!


MILA MILA ESKER DENEI!!!!

HAU BAI TALDE BIKAINA DENEN ARTEAN OSATZEN DUGUNA!

2019(e)ko urriakren 17(a), osteguna

BADAKIGU ZEINTZU DIREN GURE IKASLAGUNAK!!!


LEHEN ESKOLA EGUNEAN, GURE IKASLAGUNAK LH6AKOAK IZANGO ZIRELA JAKIN GENUEN, BAINA...ZEIN IZANGO DA BAKOITZAREN BIKOTEA EDO HIRUKOTEA?

GAUR LH6A-KOEN BISITA IZAN DUGU. JOLASEAN ARITU GARA, ETA ORAIN BAI! ORAIN BADAKIGU BAKOITZAREN IKASLAGUNA ZEIN DEN.





SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.







KALABAZA GEHIAGO!!!


ATZO JONEK EKARRI ZUEN KALABAZA, ETA GAUR, ALDIZ, LAIAK ETA MARKELEK.
ZEINEK PISATZEN OTE DU GEHIAGO??? TXIKIENAK? ZIUR?




2019(e)ko urriakren 16(a), asteazkena

ZENBAT PISATZEN OTE DU KALABAZAK?


ARIMEN GAUA, GAU BELTZA, GERTURATZEN ARI DA. GU KALABAZAK MARGOTZEN ETA EGITEN HASIAK GARA. ETA ... HORRA! 5 URTEKO JONEK A ZER KALABAZA DOTOREA EKARRI DIGUN BERE AITONAREN BARATZETIK. LARANJA ILUNA ALDE BATETIK, LARANJA ARGIA EDO HORIXKA BESTETIK. EGUZKIAK ALDE BATETIK BESTETIK BAINO GEHIAGO EMANGO ZIOLA PENTSATU DUGU.
ETA PISUA! UF! HORI DA HORI PISUA DUENA!

BAINA, ZENBAT PISATZEN OTE DU ZEHAZKI? ASMATUKO AL ZENUKE?
BAKOITZAK GURE ERANTZUNA PAPERTXO BANATAN IDATZI, ETA KUTXAN SARTU DUGU. DENEN ERANTZUNAK BILDU ARTE EZ DITUGU IRAKURRIKO, ETA EZ DUGU MISTERIOA ARGITUKO.
ANIMA ZAITEZ! EMAN ZURE ERANTZUNA!!!
KLIKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO