EGUZKIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
EGUZKIAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2024(e)ko ekainaren 10(a), astelehena

URBANISTAK PROIEKTUA

 Egun on familia, 

Azken hiruhilekoan buru belarri jardun dugu Martuteneko auzoaren inguruan lanketa desberdinak egiten. Hementxe ibilbidearen argazki batzuk. 


Argazkiak

Lizarrara eskapada

 Egun on familia!


Hementxe dituzue Lizarrako irteeran ateratako argazki desberdinak. Disfrutatu!

Argazkiak

2024(e)ko martxoaren 8(a), ostirala

MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

Gaur, martxoak 8, emakumearen nazioarteko eguna ospatuko dugu eskolan. Horretarako, astean zehar ladutako emakume aipagarri batzuen argazki eta informazioarekin osatutako pankarta sortu eta eskolan jarriko dugu erakusgai. Ondoren, musikaren laguntzaz girotuko dugu eskola.

 

2023(e)ko abenduaren 22(a), ostirala

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI MARTUTENEN

 Azken eskola egunean opor aurretik bisita zirraragarria izan dugu: Olentzero eta Mari Domingi gurenera etorri dira! Eguraldiak lagundu ez badu ere, umorez abestu dugu kaleetan zehar trikitilariekin. Oktogonoan gure gutunak Olentzero eta Mari Domingiri emateko aukera izan dugu. Guzti-guztiak irakurriko dituzte? Hala espero dugu!

OPOR ZORIONTSUAK OPA DIZKIZUEGU BIHOTZEZ





2023(e)ko azaroaren 30(a), osteguna

2023(e)ko azaroaren 22(a), asteazkena

HAURREN ESKUBIDEAK

Azaroaren 20an, Haurren eta Nerabeen Eskubideei buruzko Hitzarmenaren urteurrena ospatzen da.

Haurren eskubideak errespetatuak eta babestuak dira toki batzuetan. Halaber, munduan, haur guztiek ez dituzte aipatutako aukerak; are gehiago, ez dakite beren eskubideak 1989. urtean onartutako Haurren Eskubideei buruzko Hitzarmena deitzen den liburu batean bilduta daudenik.

Eta zuk, badakizu zer diren? Hormairudi hau egin dugu zalantzarik ez izateko!




2023(e)ko ekainaren 5(a), astelehena

Beizama!

LH5eko ikasleok 3 egun eman ditugu Beizaman eta asko gozatu dugu ingurune natural paregabe batean. Egonaldiaren argazkiak eta bideoak ondorengo estekan dituzue, gozatu!

2023(e)ko maiatzaren 15(a), astelehena

DYA ikastaroa

Kaixo! Ostiralean DYA-ko ikastaroa egin genuen eta pilo bat ikasi genuen. Eskerrik asko Eneritz zure bisitagatik!



 

2023(e)ko martxoaren 22(a), asteazkena

GOIZ PASA AMETZAGAÑAN

 Kaixo lagunak! Joan den ostegunean eguraldi ederra egin zuenez, motxilak hartu eta paseotxo bat ematera atera ginen. Txominen hamaiketako osasuntsua hartu eta Ametzagañara abiatu ginen. Goiz polita pasa genuen.


2023(e)ko martxoaren 10(a), ostirala

2023(e)ko martxoaren 7(a), asteartea

2023(e)ko martxoaren 3(a), ostirala

2023(e)ko otsailaren 9(a), osteguna

2023(e)ko urtarrilaren 27(a), ostirala

Lego ikastaroa

Kaixo lagunak, atzo nabigazio seguruaren inguruko ikastaroa egin genuen eta hemen atzoko argazki batzuk partekatzen dizkizuegu, gero arte!!






















2022(e)ko abenduaren 9(a), ostirala

SURF IKASTAROA

Kirolen proiektuan buru-belarri genbiltzala, surf ikastaroa egiteko aukera aurkeztu zitzaigun eta ez genuen zalantzarik izan. Hotz egiten bazuen ere, LH5eko ausartak esperientzia berrien bila Zurriolara joan ginen. ALOHA!












 

2022(e)ko azaroaren 30(a), asteazkena

AZAROAK 25

 Joan den ostiralean, azaroak 25, Emakumeen Kontrako Indarkeriaren Aurkako Nazioarteko Eguna ospatu zen eta LH5eko ikasleek pankarta bat egin eta patiora jeitsi genuen. Ondo ikusten ez bada ere, esku bakoitzak mezu bat darama. GORA EMAKUMEAK!