2021(e)ko abenduaren 30(a), osteguna

OPORRAK

 


NOLA DOAZ OPORRAK? ONDO? 

OSASUNTSU EGOTEA ESPERO DUGU BEHINTZAT, ETA URTE BERRIA HASTERA DOAN MOMENTU HONETAN GOGORARAZI NAHI DIZUET 2021 AN EGIN DITUGUN EKINTZA BATZUK:

 PISTINARA JOAN GINEN 20 EGUN JARRAIAN

GAU BELTZA OSPATU GENUEN

ESPERIMENTU BATZUK EGIN DITUGU GURE PROIEKTUAREN BARNEAN

URTEBETETZE BATZUK ERE OSPATU DITUGU

GABONAK OSPATU DITUGU

ETA GABONETAKO AZKEN ARGAZKIAK IKUSI NAHI BADITUZUE HEMEN DUZUE AUKERA.


SAKATU ARGAZKIAN GEHIAGO IKUSTEKO


URTEBERRION DENOI ETA ONDO PASA!!!!!!!!!!!

2021(e)ko abenduaren 22(a), asteazkena

OLENTZERO ETA MARI DOMINGI ETORRI ZIREN AZKENEAN

 

Olentzero eta Mari Domingi etorri ziren azkenean eskolara. Eman genizkien gure eskutitzak, eta beraiek ere gelarako lehen oparia helarazi ziguten.  Guri asmakizunen liburu bat oparitu ziguten. Argi dago magikoak direla, nola zekiten bestela ostiralero asmakizunekin jolasean ibiltzen garela?



                                                    Sakatu gainean gehiago ikusteko.


24a gertu dago. Egun  horretan, goiz-goiz ohera, eta ea zein sorpresarekin topo egiten dugun 25 goizean. 


Ondo pasa oporrak, asko zaindu, eta

  GABON ZORIONTSUAK ETA URTE BERRI ON!!!


 AZKENEAN OPORRAK!!! EARKI PASA GENUEN AZKEN EGUNA, NAHIZ ETA EZIN IZAN GINEN DENAK BATERA EGON... DISFRUTATU OPORRAK, DESKANTSATU ETA URTARRILEAN IKUSIKO DUGU ELKAR!!!


2021(e)ko abenduaren 19(a), igandea

Azoka bertan behera...

 

San Tomas azoka ospatzekotan ginen larunbat honetan, baina bigarren urtez birusak ezinezko bihurtu du. Guk azokarako pentsatutako postrea egin nahi izan dugu, ordea. Ezin izan ditugu salgai jarri, baina errezeta ikasi dugu, eta etxera eramango dugu bertan egiteko aukera izan dezazuen.


TURROIZKO MUSA!!!


Lehenbizi gelakoekin egin genuen. Goxoa benetan, uuuuuummmmm!!!


















Esan bezala,  ezin saldu, ezin besteekin konpartitu... Edo bai?  Zera pentsatu genuen: zergatik ez Sukaldaritza tailer bat antolatu, eta zirkulazioko lagunei postrea egiten erakutsi? Dakiguna besteekin konpartitzea baina gauza hoberik ba al da?

Esan eta egin! Eman beharreko azalpenak prestatu, gonbidapenak idatzi, eta... elkarrekin sukaldatzera!!!






Sakatu argazkiaren gainean egun hauetan egiten aritu garena ikusteko. Primerann pasa dugu!!!



Azalpen  orokorrak ematen.


Animatu etxean sukaldatzera! Ea datorren urtean azoka ospatzerik dugun!!! Bitartean, gozatu argazki eta bideoarekin!

2021(e)ko abenduaren 18(a), larunbata

URTEKO AZKEN ESPERIMENTUAK

KAIXO 

ZIENTZILARIEN TXOKOAN LAN ASKO EGITEN ARI GARA AZKEN ASTEETAN ETA  AZKEN ESPERIMENTUEN BERRI EMAN NAHI DIZUEGU.


SOLIDO ALA LIKIDOA


SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO




SURIK GABEKO ARRAUTZA FRIJITUA


SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO




KOLORE DANTZA


SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

GUSTATU ZAIZKIZUE? HALA ESPERO DUGU BEHINTZAT!!!!!!!


2021(e)ko abenduaren 16(a), osteguna

ORPO PUNTA

KAIXO ARRATSALDEON,

GAUR SORPRESATXO BATEKIN GATOZ....

BA AL DAKIZUE EUSKAL DANTZA POLIT BAT IKASTEN ARI GARELA? ORPO PUNTA IZENA DU...IKUSI NAHI GAITUZUE GAURKO ENTSAIOAN? 



ZER IRUDITZEN ZAIZUE? ONDO DANTZATZEN DUGU?



ETA ASKO DISFRUTATU DUGU BAI ZIRKULAZIOAN ARTELANAK SORTZEN, ERAIKUNTZAK EGITEN, JOKU BERRIAK IKASTEN...ETA BAI EGURALDI ZORAGARRI HONEKIN JOLAS TOKIAN EGON GARENEAN.


SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO


 ASTE HONETAN AMETS GAZITOEI BURUZ HIZKETAN IBILI GERA. DENEK DAUZKAGU BELDURRAK.










NOLA GAINDITU BELDUR HOIEK?

 LAGUN BATI EDO HELDU BATI KONTATUZ, MARRAZTUZ, GURE PELUTXE GOGOKENA BESARKATUZ....GUK GELAN GURE BELDURRAK MARRAZTU DITUGU, PUSKATU ETA ERRE EGIN DITUGU!!!








AGUR SUGEAK, AGUR ILUNTASUNA, AGUR ARMIARMAK, AGUR MUNSTRO BELDURGARRIAK....






2021(e)ko abenduaren 13(a), astelehena

 ATZO ELURREN URTEBETETZEA OSPATU GENUEN!!! BIZKOTXO GOXO GOXOAK EKARRI ZITUEN!!!

 MUNDIALAK ZEUDEN!!!











ZORIONAK ELUR!!!!!






2021(e)ko abenduaren 11(a), larunbata

2021(e)ko abenduaren 10(a), ostirala



LH1

I'M SURE YOU KNOW THIS SONG. ENJOY AND SING IT.






HERE YOU HAVE ANOTHER SONG THAT YOU SHOULD KNOW.




NOW LET'S COUNT WHILE YOU SING. HAVE FUN!!!





 


 HH5


HH5 STUDENTS HAVE BEEN WORKING ON THE STORY CALLED JENNY. HERE YOU HAVE THE POSTERS DONE IN CLASS.




YOU CAN SEE THE STUDENTS AND THEIR FAMILIES IN THEM.


 LH4


NOW YOU ARE GOING TO SEE OUR PRIMARY 4 STUDENTS ON THE VISIT TO THE DOCTOR.

















 HH4




THE HH4 STUDENTS HAVE BEEN LEARNING THE BALLOON STORY. HERE YOU HAVE THE POSTER DONE IN THE ENGLISH CLASS.




HERE THERE ARE OUR PRIMARY 4 STUDENTS SHOWING US WHEN THEIR BIRTHDAYS ARE.





 

 

KAIXO LAGUNAK!!!!!!


AZKEN ESPERIMENTUEN BERRI EMATERA GATOZ GAUR.

EA GUSTOKOAK DITUZUEN.


LABAZKO LANPARA



SAKATU ARGAZKIAN GEHIAGO IKUSTEKO




TINTA IKUSEZINA


SAKATU ARGAZKIAN GEHIAGO IKUSTEKO




KOLOREEN SAKABANAKETA


SAKATU ARGAZKIAN GEHIAGO IKUSTEKO



AZKEN BI ESPERIMENTUEN EMAITZAREN ZAI GAUDE, PISKAT ITXARON BEHAR DA ETA.... ZER IRUDITZEN ZAIZUE? ONDO ATERAKO DIRA? GUK NAHIKO GENUKEEN BEZALA? ALA EZ? 



ASMAKIZUN BERRIA

 

Aurreko astean asmakizun zaila jarri genizuen, antza. 2 lagunek bakarrik asmatu zenuten:

ARDOA zen erantzun zuzena. 



Ea aste honetakoa errazagoa den:



Nor da besteen haginekin
ondo jaten duena?


PIPITAKI PAPATAKI
ZER DEN NORK DAKI?

Animo, eta ondo pasa asteburua!!!



Zorionak, Joshua!!!

 


Abenduaren 8an urteak bete zituen Joshuak, 7 urte!!!

Jai eguna zenez, ez zuen gurekin ospatzeko aukerarik izan, eta gaur ospatu dugu eskolan. 




Haundiak egiten ari gara, gero!!! ZORIONAK, TXAPELDUN!!!

2021(e)ko abenduaren 9(a), osteguna

GAUR, MAZEDONIA EGIN DUGU!!!

 

Sukaldaritzarekin buru-belarri gabiltza!

Pintxo goxo eta errezak egiten ikasi genuen, eta gaur postrearen txanda izan da. MAZEDONIA egin dugu!

1.- Ekarritako fruta garbitu, zuritu eta moztu.

2.- Ontzi batean dena nahastu.

3.- Laranja zukua egin, eta ontzira bota.

4.- Hozkailuan jaso bihar jateko.


        Platanoa   
Sagarra
Kiwia


Marrubia
Melokotoia



Zukua ateratzen ederki pasa dugu:



Sakatu gainean gehiago ikusteko!

2021(e)ko abenduaren 7(a), asteartea

Arratsaldean pelikula ikusten aritu gara

 

Kaixo berriro!!!


Lehen ere esan dugu gaur lagun dexente falta genuela eskolan. Batetik Yul Elaia, Kolonbian zegoelako. 




Ederki dago gure neska, eguzkitan goxo goxo. 

Gu, hemen euria, hotza eta haizea lagun, baina umorea galdu gabe. Zer egin politak aurkitu ditugu etxean egotea tokatzen denerako: sukaldatzea eta pelikulak ikustea.

Gaur gurekin egon ez zaretenok ere euskara egunekko pelikula ikusi nahiko duzuela uste dugu, beraz hona hemen:



Ez baduzue bideoa ikusterik lortzen, sakatu jarraian idatzi dizuedan esteka, eta pelikula mordoa aurkituko duzue bertan. "Izotz aroa 3" ikusteko sakatu bilatzailean eta deskargatu ondoren arazorik gabe ikusi ahal izango duzue.
Ondo pasa biharko eguna!!! 

















EGUN BEREZIA GAURKOA!

 

Gaurkoa egun berezia izan da. Atzo jai, bihar ere jai...baina gaur eskola eguna genuen. Batzuk kanpora joateko aprobetxatu duzue, eta ez zarete etorri. DBHkoak ere ez zeuden, kalean ere jende gutxi... Gure gelan 13 lagun egon gara. Guztira 22 baldin bagara, atera kontuak zenbat geratu zareten gaur etxean...


Etxekoekin goxo-goxo, ederki pasako zenutela espero dugu. Baina, ez pentsa, gu ere primeran ibili gara. Beste 3 pintxo egiten ikasi dugu. Aurtengo gabonetan txundituta utziko dituzue etxekoak. Begira begira:


SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.


Lehenengo pintxoa,  "Donostiarra" deitutakoa, andereñoak azaldu digu pausoz-pauso. 

Uf! eskerrak eguzkitako betaurrekoak jantzita genituela, bestela tipularekin a ze negarrak egingo genituen !






Eta gero bi taldetan jarri, eta bakoitzak paperean idatzitako errezeta egin dugu. 
- Lehendabizi ondo irakurri.
- Gero bertan agertzen ziren osagaiak andereñoari eskatu: zer behar dugu? zer jartzen du?
- Azkenik, pausoak ondo irakurri eta ...: zer jartzen du hemen? zer egin behar da? Nola?

Aupa kuadrilla! Lor dezakegu!!!

Beste batean, entsalada egingo dugu? Edo postreren bat? Aaaaa! SORPRESA!!!







2021(e)ko abenduaren 6(a), astelehena

 OSTIRALEAN EUSKERAREN EGUNA OSPATU GENUEN!!! 


OSO EGUN BEREZIA IZAN ZEN, 10 EGUN ETXEAN EGON ETA GERO, BERRIZ IKASTOALARA BUELTATU ZIREN 5 URTEKOAK ETA A ZE JAI GIROA IZAN GENUEN...
TXOKOLATADA, JOLASAK ETA ZINEMA!!!


EGUN MUNDIALA IZAN ZEN!!!




2021(e)ko abenduaren 4(a), larunbata

Atzo euskararen eguna ospatu genuen

 

Euskarak 365 egun ditu!!! Ezin dugu ahaztu hori, baina abenduaren 3a egun berezia da, elkarrekin ospatzen bait dugu, urte askoren ondoren, gaur arte bizirik irautea lortu duela. Gure esku dago, beste urte askotan horrela jarraitzea. 



Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.

2021(e)ko abenduaren 2(a), osteguna



KAIXO LAGUNAK!!!!!!!


GURE PROIEKTUAREKIN JARRAITZEN DUGU, BEGIRA BEGIRA NOLA EGITEN DUGUN LAN TALDEKA BANATUTA, ESPERIMENTU BERRIAK EGITEKO PRESTATZEN ARI GARA.









GAURKO  ESPERIMENTUA  ALAITZ ETA WILLIAMSEK EGIN DUTE: ZERUA NIRE LOGELAN. EA GUSTOKOA DEZUEN.



                                                     
 
               

              
ETA BIHAR ASIERREN URTEBETETZEA ETA EUSKARAREN EGUNA!!!! GU BIAK EDERKI OSPATZEKO PREST GAUDE!!!!


EUSKARAREN EGUNA DELA ETA ERLAUNTZA ERRALDOI BAT EGITEN ARI GARA!!!!!