Joan den astean Txomineko ibai ondoko parkera joan ginen gure ziklokide berriekin, LH3koak. Oso ondo pasa genuen. Kattagorriak, ubarroiak eta uroiloak ikusi genituen baina harrigarriena izan zen zikoin familia bat ikusi genuela!! Bai, bai, ondo irakurri duzue, zikoinak! 14 zikoin zenbatu genituen. Lehenengo aldia zen zikoinak ikusten genituela Donostian.
2024(e)ko irailaren 30(a), astelehena
2024(e)ko irailaren 16(a), astelehena
2024(e)ko irailaren 12(a), osteguna
2024(e)ko irailaren 6(a), ostirala
2024(e)ko ekainaren 20(a), osteguna
2024(e)ko ekainaren 19(a), asteazkena
2024(e)ko ekainaren 17(a), astelehena
ERREALZALEEN ARGAZKIEN KUTXA
Kaixo denori!
Hemen partekatuko dizkizuet ikasturtean zehar ateratako argazki batzuk. Denetarik dago, pixkat nahastuta, baina tira, ez nituen utzi nahi partekatu gabe. Gozatu!!
¡Hola a tod@s!
Os voy a compartir algunas fotos que hemos sacado durante el curso y todavía no había compartido. Es un cajón desastre pero espero que lo disfrutéis.
HASI DUGU OKTOGONOKO OLINPIADEN 2. ASTEA!!!
GAUR EKAINAK 17:
PATINAJEA
GAUR ITXASO, NAIA ETA GURUTZE ETORRI DIRA KIROL DESBERDINAK AZALTZERA.
NAIAK FUTBOLEAN KAPITAIN BATEN ARDURAK AZLDU DIZKIGU. ITXASOK SOINKETA ERRITMIKOAN ZEIN MATERIAL ETA JANTZIAK ERABILTZEN DIREN ETA GURUTZEK PETANKARA JOLASTEN ERAKUTSI DIGU.
ESKERRIK ASKO HIRUEI!!!
EGIN KLIK HEMEN ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO
2024(e)ko ekainaren 16(a), igandea
2024(e)ko ekainaren 10(a), astelehena
GAUR OKTOGONOKO OLINPIADEN INAUGURAZIOA EGIN DEGU!!!
EGUNERO KIROL DESBERDIN BATEN ARAUAK IKASIKO DITUGU ETA KIROL HORTAZ DISFRUTATUKO DUGU.
GAUR FUTBOLA TOKATU DA.
EGIN KLIK ARGAZKI GUZTIAK IKUSTEKO
GAUR EKAINAK 11 YOGA TOKATU DA!!!
EKAINAK 12:
SASKIBALOIA!!
APROBETXATUZ PSIKOMOTRIZITATE SAIOA GENUELA, SALTO GELA SAKIBALOI KANTXA BATEAN BIHURTU DUGU!!!
EKAINAK 13
TENIS-a
GAUR ISABEL ETORRI ZAIGU TENISEKO ARAUAK AZALTZERA ETA TENIS JOKALARI EZAGUNENAK ZEINTZUK DIREN KONTATU DIGU
EKAINAK 14:
IGERIKETA SINKRONIZATUA EGIN DEGU
ETA GERO....
ATLETISMOKO MODALITATE DESBERDINAK AZALTZERA, LUR ETORRI DA.
ESKERRIK ASKO LUR!!!
URBANISTAK PROIEKTUA
Egun on familia,
Azken hiruhilekoan buru belarri jardun dugu Martuteneko auzoaren inguruan lanketa desberdinak egiten. Hementxe ibilbidearen argazki batzuk.
Lizarrara eskapada
Egun on familia!
Hementxe dituzue Lizarrako irteeran ateratako argazki desberdinak. Disfrutatu!
2024(e)ko ekainaren 1(a), larunbata
2024(e)ko maiatzaren 31(a), ostirala
2024(e)ko maiatzaren 30(a), osteguna
URUMEAN ARTEA
Oraingo honetan Urumea inspirazio iturri izan da gure artelan kolektibo hau sortzeko. Jone Taberna artistak ibaiaren inguruetarako irteera bat proposatu zigun, altxorrak bilatzeko. Altxor horiek maitasun handiz margotu genituen, gero gure ibaiaren inguruko lurraldeak apaintzeko. Ibaia gure gorputzaren lurraldetik pasatzen da. Azken finean, nora doaz ibaiaren urak? Ez al gaude urez eginda neurri handi batean?
2024(e)ko maiatzaren 29(a), asteazkena
ARGAZKI ZAHARREN ERAKUSKETA
Maiatzaren 17an Loiolako kultur-etxera joan ginen argazki zaharren erakusketa ikustera. Bertan, denboraren poderioz Urumea ibaiak jasan duen eraldaketa aztertu ahal izan dugu.
2024(e)ko maiatzaren 28(a), asteartea
BEINTZA-LABAIEN
Egun hauek Beintza-Labaienen ahaztezinak izango dira betirako. Zenbat barre, pasadizo, urduritasun, abentura eta neke!!!!
2024(e)ko maiatzaren 13(a), astelehena
AÑARBEKO URTEGIA
Ostiralean LH3 eta LH4 Añarbeko urtegira joan ginen. Añarbeko urtegian presa bat dago ura pilatzeko eta gero Petritegiko araztegian potabilizatzen dute gure etxeetara bidaltzeko. Añarbe Urumearen adarrik handienetariko bat da.
Añarbeko urtegia Gizpuzkoa eta Nafarroa artean dago.
Taldeka banatu gintuzten eta tableta bana eman ziguten galdera batzuk erantzuteko. Ia denak asmatu genituen!
Presan bertan zentral hidroelektriko bat dago: uraren indarra aprobetxatuz elektrizitatea sortzen da.
Añarbeko presaren barruan estalaktitak zeuden. Zergatik? Euria egiten duenean ura mendiko zirrikituetatik joaten da eta mineralak arrastaka eramaten ditu. Ur hori filtratzen denean, mineral horiek horman itsatsita gelditzen dira. Presaren barruan sartu ginenean batzuk klaustrofobia sentitu genuen.
Presaren koronazioak 300 metroko luzera du. Presaren altuera 70 metrotakoa da.
Arropa egiteko eta edozein gauza fabrikatzeko ur pilo bat behar da. Beraz, kontuz erosten duzunarekin!
Agur, ondo pasa, asko ikasi eta ura ondo zaindu.
ERREALZALEAK GARA!!!!!
KLIKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO