SUPER KRAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
SUPER KRAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

Bihar Emakume langileen nazioarteko eguna izango da

Gaur arratsaldean 2.zikloko ikasle eta irakasleak patioan bildu gara eta Martxoaren 8a aldarrikatzeko ekintza desberdinak egin ditugu.

 Emakume langileen nazioarteko eguna
Klik egin argazki gehiago ikusi ahal izateko!!!


  
 



2018(e)ko irailaren 19(a), asteazkena

2018(e)ko maiatzaren 3(a), osteguna

IMANOL AZKUE

IMANOL AZKUE
Apirilaren 26ean, Imanol Azkue etorri zen gure ikastolara bisita egitera.
Bera etorri aurretik “Bixi Bixitxo” eta “Parisepetite” ipuinak irakurri genituen.
Etorri zenean oso urduri geunden denok.

Goizean,  mediateka apaintzek,  guk marraztutako marrazkiak zeuden eta
asko kostatu zitzaigun marrazkiak ondo bukatzea baina azkenean bukatu
genituen:Parisepetite, Bizi Bixitxo eta Imanol Azkueren erretratua marraztu
genituen.

Mediatekara joan ginen eta hor galderak egin genizkion Imanoli
eta berak guri ere. Imanolek guk egindako galdera guztiak erantzun
zituen batez ere Parisera joan zela bere emaztearekin, bere seme
alabekin eta bere amarekin.

Azkeneko momentuan bakoitzari firma bat eman zigun, gelara etorri ginen
eta bere ipuin gogoko bat irakurri eta kontatu zigun .

Asko gustatu zitzaigun eta oso gustura egon ginen baina pìxka bat
motza egin zitzaigun.


IMANOL AZKUE IBARBIA






2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

ESKOLEN ARTEKO FOROA, AGENDA 21

ASTEAZKENEAN, APIRILAK 18AN, ESKOLEN ARTEKO FOROA BURUTU GENUEN, AURTENGO KULTUR ANIZTASUNA GAIAREN INGURUAN EGINDAKO LANA AZALDUAZ, ESKOLA KONPROMISOAK EZAGUTZERA EMANEZ, BAITA UDALARI ZEIN ESKAERA EGITEN DIZKIOGUN.
HONA HEMEN EGUN HORRETAKO LANAREN HAINBAT IRUDI!!! 





2018(e)ko martxoaren 2(a), ostirala

LH3 ELURRETAN

Gaur jeiki garenean SORPRESA! Martu elurtuta zegoen.
Ikasotolara joan garenean,  Malen, Ainara, Ohian, Hugo, Aimar, Nora, Nahia, Udane eta Esti elurretara joan gara. Lehenengo ikastolako patioan aritu gara, dena elurrez beteta zegoen. Elurrezko bolekin borroka egin dugu.

Handik piskatera, auzoan buelta bat ematera joan gara. Parke txikira joan ginen eta elurrik ez zegoenez, zegoeneko jende pilo bat ibilia zelako,  leku pribatu batera joan ginen.
Han lurrera bota ginen eta ezkutaleku bat aurkitu genuen. Zuhaitzak txuri-txuriak zeuden eta argazkiak egin genituen bertan. Elurrez betetako aldapa batera igo ginen eta Nahia ataskatuta gelditu zen.

Ikastolara bueltatu ginen eta argazki bat egin genuen ikastolan genden guztiok.

Gero gelara joan ginen eta arropa bustita geneunez, arropa kendu genuen eta kulerotan eta kantzontzilotan egon ginen dantzaneta jolasean  tanga jarri genuen.  

Oso ondo pasa genuen gainera berriro ez da gertatuko.

GORA    SUPERKRAK !!

Idazleak: Nahia eta Udane




Beti bezala, argazkiak ikusteko klik egin argazki honen gainean.






BIDEOAK





2018(e)ko otsailaren 9(a), ostirala

INAUTERIAK 2018


Gaur arratsaldean inauteriak ospatu ditugu ikastolan. Seguru zuek argazki eta bideo ugari egin dituzuela, baina etortzerik izan ez duzuenentzat, hemen uzten dizkizuet nireak. Badakizue, ikusteko klik egin argazkiaren gainean.




Bideoa ikusteko ere... 
















2018(e)ko urtarrilaren 21(a), igandea

DANBORRADA 2018

Eguraldi oso ona izan ez bagenuen ere, giro onean aritu ginen.  Beti bezala argazkiak ikusteko, badakizu, klik egin argazkiaren gainean.




Donostiako danborradan ere zorte handia izan genuen eta ia ia ez ginen busti. Gehiegi nekatu ez ginenez, arratsaldean auzoan ere atera ginen. Auzoan blai bukatu genuen.


2017(e)ko abenduaren 12(a), asteartea

EUSKARA EGUNA


Euskara egunean goizean pelikula bat ikusi genuen (ez zitzaigun asko gustatu) eta ondoren jolasak egin genituen. 
Arratsaldean, irakasleak antzerki desberdinak egin zizkiguten.
Egun polita pasa genuen!


Argazkiak ikusteko, argazkiaren gainean klik egin.



2017(e)ko irailaren 14(a), osteguna

EKOGUNEA

Irailean, 5 urtekoak eta 3. mailakoak Ekogunera joateko aukera izan genuen. Han, baratzari buruzko gauza asko ikasi genituen eta oso ondo pasa genuen.

Argazkiak ikusi nahi izanez gero, argazkiaren gainean klik egin.