Pozik gaude!!! Burbuilak desagertu dira, eta ohitura zaharrak berreskuratzen hasi gara. Patioan gaur aterpean denak elkarrekin, bereizten gaituen sokarik gabe ibili gara. Mezuak eta oharrak ematera goiko solairura igo ahal izan dugu gaur haundien gelara, arazorik gabe. Eta arratsaldean...arratsaldean oktogonoan egon gara. Egun hauetan idatzi dugun ipuin kateatuaren hasiera 2 urtekoei pasa behar genien, eta aurrez-aurre egin ahal izan dugu. Siestatik jeiki berri harrapatu ditugu. Ederra kuadrilla! Oso gustora egon gara beraiekin. Ipuinaren hasiera irakurri, marrazkia erakutsi, eta gero, meriendatzeko, madalenak eta txokolatea jan ditugu elkarrekin.
PRIMERAN PASA DUGU!!! Zuek ere nahi duzuenean etorri guri bisita egitera, pozik hartuko zaituztegu!!!
Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.