2022(e)ko maiatzaren 30(a), astelehena

 OSTIRALEAN, HAUR LIBURUTEGI NAGUSIRA JOAN GINEN.
BERTAN OLATZEK OSO ONDO ERAKUTSI ZIGUN LIBURUTEGIKO  ERABILPEN DESBERDINAK.
MILA ESKER OLATZ!!!




BESTALDE, AZKEN HILABETEAN IPUINAREN HISTORIA IKASTEN IBILI GERA, PILA PILA BAT IKASI DEGU!!!
IKASI DEGUN GUZTIAREKIN, IPUINAREN ARDATZ KRONOLOGIKOA OSATU DEGU.
IKUSI 5 URTEKOEK, ZENBAT LAN EGIN DEGUN!!! 





2022(e)ko maiatzaren 29(a), igandea

 PIRATEN ETXEAN SARTZEKO PASEAK LORTU DITUGU!!!!!!!

PASEAK TOPATZEKO PISTEN ATZETIK IBILI GARA URUMEAN GORA ETA BEHERA ETA AZKENEAN LORTU DITUGU!!!!!!!!!!!


SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

2022(e)ko maiatzaren 27(a), ostirala

Lortu ditugu Arrokandietan sartzeko behar genituen paseak

 

Atzo oso kezkatuta geratu ginen. Piraten eskutitza Urumean, botila barruan topatu ondoren, argi geratu zitzaigun Arrokandietan sartzeko paseak behar genituela. Baina non aurkitu??? Parkean bila ibili ziren lagun batzuk eta giltza zahar bat aurkitu zuten...pista bat ote? Eta jolasordu gidatuetan, Gazte Lekura joan, eta mezu bat arbelean. 

Mila buelta eman dizkiogu buruari. Azkenean, arratsaldean, ostiralero bezala Gazte-Lekura joatea erabaki dugu. 

HANTXE BIGARREN ESKUTITZA! PIRATAK BERRIRO!!!

Bertan agertzen ziren jarraibideak zuzen betez gero, paseak aurkituko genituela zioen eskutitzak. Neurketak ondo egitea zen trukoa. Metro luze bat utzi digute, 30metrotakoa, eta eskerrak horri. 7,5m aurrera, buelta erdi eskuinera, 12 pauso aurrera, buelta erdi ezkerrera 12,5metro aurrera... 

Uf!!! hori da hori urduritasuna! Eskerrak neurketekin abilak garen, bestela.

TOOPATU DUGU ALTXORRA!!! ETA GUREAK DIRA PASEAK!!!


Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.


2022(e)ko maiatzaren 26(a), osteguna

Baaaai!!! Ez dira ondoratu!!!

 

Itsasontzi guztiak ur gainean mantendu dira.Martutenetik Urumea ibaia pasatzen da, eta non hobeto bertan baino? Eta hantxe egin dugu froga gure itsasontziekin. 

EDERKI KUADRILLA!!! EZ DA BAKAR BAT ERE ONDORATU!!!







Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.

Eta eskolara itzultzeko zorian geundela... Maxik botila bat ikusi zuen uretan. Salabardoa hartu, eta botila harrapatzea lortu genuen. Hau bai ez genuela espero. PIRATEN ESKUTITZA!!!




Sakatu gainean gehiago ikusteko.

Baina nola iritsi da Martuteneraino Pasaiatik? Eta paseak behar ditugula diote...baina botilan ez digute paserik bidali...eskutitza baino ez. Non utzi ote dizkigute paseak eta mapa???


TRENA


PROIEKTU TXIKI BAT EGIN NAHI GENUEN ESKOLA MAILAN GARRAIOBIDEEN INGURUAN ETA HASI GARA LANEAN. 

GURE GAIA TRENA DA. 

TRENA ETA TRENBIDEEN INGURUAN BAKOITZAK DAKIENA  PARTEKATZEKO ASMOZ MARRAZKI BATZUK EGIN DITUGU.



SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO


DENON ARTEAN TREN HANDI BAT EGITEN ARI GARA ERAKUSKETAN JARTZEKO



Proiektu berrian lanean


Proiektu berrian hasi ginenetik informazioa iristen hasi zaigu eskolara:

1.- Ipuinak

2.- Marrazkiak 

3.- Etxekoek kontatutako informazio ugari.



Itsasontzi guztiak ez direla berdinak ikasi dugu. Mota ezberdinetakoak daude, funtzio ezberdinak betetzen dituztenak. 

Guk ere, talde txikitan, itsasontzi ezberdinak egin nahi izan ditugu. 

Batzuk oraindik ez dugu bukatu, baina lanak nahiko aurreratuak ditugu. Begira begira!


Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko. A! eta ea lagun berririk aurkitzen duzuen taldekideen artean!

LORTUKO AL DUTE ITSASONTZI HAUEK UR GAINEAN MANTENTZEA???

2022(e)ko maiatzaren 23(a), astelehena

Agur, Alan!

 

Pozik hartu zintugun gure artean. Denbora gutxi izan den arren, elkar ezagutu eta gozatzeko aukera izan dugu. 

Ez zaitugu ahazuko, Alan!!! Badakizu non gauden, nahi duzunean etorri Martutenera gu bisitatzera!



Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko. 

2022(e)ko maiatzaren 21(a), larunbata

OSTIRALA MAIATZAK 20

 GAUR ALAITZEK IPUIN BAT KONTATU DIGU ZIRKULAZIO LIBREAN IBILTZEN GAREN GUZTIOI. TXOMINEN GORPUTZA IZENA DUEN IPUINA. 

OSO ONDO ALAITZ PRIMERAN IRAKURRI DUZU!!!!


SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO


ETA ARRATSALDEAN DANTZAN ARITU GARA!!!!!!

ZE ONDO PASA DUGUN!!!!!!!!










2022(e)ko maiatzaren 20(a), ostirala

Gaur LH1ekoek gonbidatu gaituzte

 

Gaurkoan LH1eko Alaitzen txanda izan da. Berak irakurri digu gaur zirkulazioko lagunei ipuina. Gustora entzun dugu. Gorputzaren inguruko ipuina zen. Ederra benetan!!!






2022(e)ko maiatzaren 19(a), osteguna

BINAKA ZIRKULATZEN

 

ASTE HONETAN BINAKA ZIRKULATZEN ARITU GARA ETA ZE GUSTORA GAINERA!!!! HURRENGO KURTSOAN ERREPIKATU BEHAR DUGU!!!!!!



SAKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

LEHEN SOLAIRUKO HIRUGARREN ZIKLOKO GELAK ERE BISITATU DIGU!!!! IRAKASLE GELA EZAGUTU ETA GURE PROIEKTU BERRIA "TRENA" LANTZEN ARI GARENA, IRAKASLEAK BAZKALTZEN DUTEN GELAN HASI DUGU. BERTAN TREN EZBERDINEN MARRAZKIAK EGIN DITUGU, BAKOITZAK TRENAREN INGURUAN DAKIENA PARTEKATUZ.


OSO DIBERTIGARRIA DA ESKOLAKO BESTE EREMU BATZUTAN LAN EGITEA!!!!!!!

2022(e)ko maiatzaren 18(a), asteazkena

 ATZO 5 URTEKOAK ZINEMARA JOAN GINEN. 
A ZE ABENTURA!!!!!! AUTOBUSA HARTU, ALDE ZAHARREKO TXOKOETATIK IBILI, ALDERDI EDERREKO PARKEAN JOLASTU.... DENETARIK EGITEKO DENBORA IZAN GENUN. 

OSO GOIZ POLITA PASA GENUEN




2022(e)ko maiatzaren 16(a), astelehena

 IPUINAREN ASTEAN, PERTSONA ASKO ETORRI ZIREN GURE GELARA IPUINAK KONTATZERA, ETA GU ZERGATIK EZ GERA JOANGO BESTE GELETARA GURE IPUIN KUTTUNAK KONTATZERA?
5 URTEKOAK  ANIMATZEN HASI GERA ZIRKULAZIOKO LAGUNEI IPUINAK KONTATZERA!!!

GORA GU!!!!







2022(e)ko maiatzaren 14(a), larunbata

GIZA GORPUTZA

GIZA GORPUTZARI AMAIERA EMATEKO ERAKUSKETA BAT EGIN DUGU. 

BERTAN GIZA GORPUTZAREN ESKELETOA, ARNAS APARATUA, ODOL ZIRKULAZIO ETA DIGESTIO APARATUA LANDU DITUGU BESTEAK BESTE.



SAKATU ARGAZKIAK IKUSTEKO



OSO POLITA GERATU ZAIGU!!!!!!!!!!

ETA 

YANNICKEK LEOIAREN INGURUAN EGIN DUEN PROIEKTUA ERAKUTSI DIGU



OSO ONDO YANNICK!!!!!!!!!!

2022(e)ko maiatzaren 13(a), ostirala

Ipuinen munduak liluratuta gauzka

 

Atzo Estitxu, Unairen ama izan zen gurean Olivia igelarekin. Ipuin ederra kontatu zigun: 







Eta gero, a zer sorpresa! Ipuina Adarbakarrentzat opari gisa ekarri zuela esan ez zigun ba!

Mila esker, Estitxu!





Eta gaur, berriz, 5 urteko Peru etorri zaigu ipuin eder bat kontatzera. Txapeldun batzuk eginak gaude:






2022(e)ko maiatzaren 12(a), osteguna

Zorionak, Saray!

 

Aste honetan urtebetetzez-urtebetetze gabiltza. Lehengo egunean Marckena ospatu genuen, eta gaur, aldiz, Sarayrena.


ZORIONAK, SARAY!!! URTE ASKOTARAKO!!!








2022(e)ko maiatzaren 10(a), asteartea

Zorionak, Marc!

 

Gaur Marcken urtebetetzea ospatu dugu.

ZORIONAK, MARCK!!!

URTE ASKOTARAKO!!!

Ondo bukatu eguna gaur, eta ostiralerako indarrak hartu prestatzen ari zareten merendolarako.








2022(e)ko maiatzaren 7(a), larunbata

OSTIRALEAN KOKOREN BISITA IZAN GENUEN


 OSO BEREZIA IZAN DA KOKOREN BISITA GURE GELARA. 

ERIZAINA BATEK EGITEN DITUEN LAN EZBERDINAK ERAKUTSI DIZKIGU, ODOLA NOLA ATERA, BBB (BIHOTZ BIRIKETAKO BIZKORTZEA) NOLA EGIN, BENDAK JARTZEN ETA ASKOZ GEHIAGO.


SAKATU ARGAZKIA GEHIAGO IKUSTEKO


 ESKARRIKASKO KOKO.

ETORRI BERRIZ NAHI DUZUNEAN

ASTE HONETAN ERE IZAN DITUGU BISITAK

 

Normaltasunera itzultzen hasi gara, eta normaltasun honek ekarri digun gauza onenetako bat familiartekoen bisitak jasotzea, eta zirkulazioko lagunez gain beste lagunak ere bisitatu ahal izatea izan da. Aste honetan ere Irantzu, Markelen ama, eta Iosu, Marenen aita izan ditugu ipuin bana kontatzen. Eta gutako batzuk 6.mailara igo gara bertan ditugun anaiei ipuinak kontatzera. Begira begira:




Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.

MILA ESKER DENOI ZUEN PARTEHARTZEAGATIK!!! ETA LAISTER ARTE!!!

2022(e)ko maiatzaren 4(a), asteazkena

 GAUR MARENEK 6 URTE BETE DITU!!!
KANDELAK ITZALI ETA BIZKOTXO GOXU GOXUA JAN DEGU!!




ZORIONAK POLITTA!!!





2022(e)ko maiatzaren 2(a), astelehena

OSTIRALEAN IPUIN KONTALARIAREKIN AMAITU GENUEN

 Ostiralean, ipuin kontalariarekin eman genion bukaera asteari. Gure artean pasa zuten eguna ipuin kontalariek, eta zirkulazioko lagunei azken orduko saioa egokitu zitzaigun. 

Begira, denak, bertan bilduta:



Sakatu gainean gehiago ikusteko, eta gozatu!!!

 AURREKO ASTEAN LIBURUAREN ASTEA OSPATU GENUEN.

BISITA PILA BAT IZAN GENITUEN GELAN.

MILA ESKER DENEI!!!