2022(e)ko martxoaren 30(a), asteazkena
2022(e)ko martxoaren 24(a), osteguna
Gaur Antzoki Zaharrean izan gara
Gaur Antzoki Zaharrean izan gara!
Martutenen autobusa hartu, eta Donostiako Alde zaharrera joan gara LH1 eta LH2ko neska-mutilak. Antzokira iristen lehenak izan gara. Ondoren sartu dira beste eskola batzuetako taldeak.
Besaulki dotoreetan eserita eroso ikusi dugu gaurko pelikula:
LUR ETA AMETS
2022(e)ko martxoaren 23(a), asteazkena
Sukaldariak Euskal Herrian kokatzen
Euskal Herriko sukaldariak ezagutzen hasi eta, gure herriko txoko desberdinak agertu dira: batzuk donostiarrak dira (Martin Berasategi, Juan Mari Arzak, Elena Arzak...), beste batzuk Besaingoak ( Karlos eta Eva Argiñano ), Amorebietakoa bestea (Eneko Atxa)...baina non daude herri hauek kokatuta mapan?
Euskal Herriko probintzi eta hiriburuen izenak errepasatzen aritu gara.
EUSKAL HERRIKO MAPA INTERAKTIBOA (Sakatu gainean jolasean aritzeko)
Sukaldariak Euskal Herrian zehar
Sukaldaritza modako lanbidea bihurtu da gaur egun. Mundu osoan zehar sukaldari ezagun asko dago, eta Euskal Herrian ere betidanik izan gara ezagunak eta aitzindariak lanbide honetan.
Joan den astean, sukaldari ezberdinak ezagutzen aritu ginen. Bilatzailean beraien argazkiak, topatu genituen, eta etxetik ekarri genuen informazioa: nongoak diren, zenbat urte dituzten... Batzuetan bilatzailean izena idatzi eta Wikipedian informazio mordoa lortu genuen, erraz gainera. Beste batzuetan, izena ez genekienetan, pistak sartu genituen:" emakumezko sukaldari euskaldunak", esaterako. Informazioa aurkitzeko modu ezberdinak daudela ikasi genuen.
p
Pedro Subijana
Martin Berasategi
Martin Berasategi
Karlos Argiñano
Juan Mari Arzak
Hilario Arbelaitz
Eneko Atxa
Elena Arzak
Andoni Luis Aduriz
Eva Argiñano
2022(e)ko martxoaren 9(a), asteazkena
Hainbat galdera buruan. Erantzunik?
Gaur haurrek sobre banatan edo korreo bidez galdera sorta bat jaso dute. Galdera hauek denen artean idatzi genituen arbelean. Sukaldari baten lanaren inguruan galderak genituen, eta nork erantzun ziezazkigukeen? Ba, sukaldaria den edo izan den norbaitek. Eta pentsatzen hasi, eta baten osaba, bestearen aita, izeba...sukaldariak direla konturatu ginen.
Nola helarazi galdera hauek guztiak pertsona horiengana? Hori izan zen gure hurrengo kezka. Ba batzuei idatziz, beste batzuei korreoz, bideo bidez... Bide asko dauzkagu eta denak erabiliko ditugu. Nola iritsiko zaizkigu erantzunak? Iritsiko al zaizkigu??? Hala espero dugu. Animo!
Hemen dituzue ikusgai grabaketak:
SUKALDARIEI GALDEKETA
1.- Zaila da sukaldatzea?
2.- Asko nekatzen zara sukaldari lanak egiten?
3.- Janari asko egiten duzue egunero?
4.- Menuan zenbat plater agertzen dira?
5.- sukaldari bakar batek lanasko egin bera bak
6.-erre zaitezke sukaldari lanetan?
7.-Zein momentutan garbitu behar dira eskuak?
8.-Osagai guztiak dituzue? Eta bukatzen badira?
9.- Zenbat sukaldari daude zuen jatetxean?
10.- Jakin behar duzue noiz diren festak jakiteko zenbat janari eta sukaldari behar diren?
11.- Zein ordutan jaten duzue sukaldariek?
12.- Erretzen bazaizu janaria zer egiten duzu?
13.- Zenbat erreserba egon daitezke?
14.- Lanetik berandu ateratzen zarete?
Atzo, Martxoak 8, emakumearen nazioarteko eguna
Gogoan izaten ditugu egunero emakumeak, baina atzo bereziki.
Ipuin kontaketan eta ausnarketan aritu ginen atzokoan, kantuan eta margoketan. Begira:
Sakatu gainean gehiago ikusteko. Gozatu!!!
2022(e)ko martxoaren 7(a), astelehena
MARTXOAK 8RAKO PRESTATZEN
Ostiralean, tutoritza saioan taldeka puzleak egiten jarri gintuen andereñoak. Talde bakoitzak gure kartulina zuria geneukan, zeinetan borobil haundi bat zegoen marraztua. Horretaz gain, sobre haundi bat, 8 piezaz betea. Denen artean, puzlea osatzea zen helburua. Eta denek izan genuen arrakasta, denek lortu genuen borobila osatzea.
Oso pozik jarri ginen denak, eta sarien momentua iritsi zen:
Hori sorpresa! Andereñok paxintxiz betetako poltsak eman zizkigun, baina neskei, zinta gorriz lotutako 10 paxintxi; eta mutilei, zinta urdinez lotutako 40 paxintxi!!!
Ez genuen ezer ulertzen, baina oso gaizki iruditu zitzaigun. Lan berdina egin eta sari ezberdina???
EZ ZEN JUSTUA!!!
Mutilek egoera konpondu nahi izan zuten: beraien poltsak ireki eta paxintxiak neskekin konpartitzen hasi ziren, egoera orekatzeko.
Aupa, kuadrilla!!! Ez nuen gutxiago espero zuengandik! Mundua zuzentzen duten helduak zuek bezain zentzudunak izango balira, hobeto joango litzaiguke denei.
Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.
Egindako ariketak pentsatzeko aukera eman zigun. Zoritxarrez behin baino gehiagotan gertatzen dira horrelako injustiziak gizonezko eta emakumezkoen artean: futbolean, lanpostuetan...
Egunero egin behar dugu lan gauzak aldatzeko, baina Martxoaren 8an denak jarriko gara egoera honi begira:
GORA EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA!!!
2022(e)ko martxoaren 3(a), osteguna
2022(e)ko martxoaren 2(a), asteazkena
Gaurko egunak eman duena
Urteak bete zituela aste batzuk pasa diren arren, gaixorik zegoen eta gaur ospatu dugu Ikerrekin bere urtebetetzea.
ZORIONAKKKKKKKKK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!2022(e)ko martxoaren 1(a), asteartea
Ostiralean inauteriak ospatu genituen
Ostiralean elkarrekin ospatu genituen inauteriak. Bakoitza gure burbuiletan egotera behartuak gauden arren, festa giroan amaitu genuen astea.
Sakatu gainean gehiago ikusteko!