2022(e)ko martxoaren 7(a), astelehena

MARTXOAK 8RAKO PRESTATZEN

 

Ostiralean, tutoritza  saioan taldeka puzleak egiten jarri gintuen andereñoak. Talde bakoitzak gure kartulina zuria geneukan, zeinetan borobil haundi bat zegoen marraztua. Horretaz gain, sobre haundi bat, 8 piezaz betea. Denen artean, puzlea osatzea zen helburua. Eta denek izan genuen arrakasta, denek lortu genuen borobila osatzea. 

Oso pozik jarri ginen denak, eta sarien momentua iritsi zen:

Hori sorpresa! Andereñok paxintxiz betetako poltsak eman zizkigun, baina neskei, zinta gorriz lotutako 10 paxintxi; eta mutilei, zinta urdinez lotutako 40 paxintxi!!!

Ez genuen ezer ulertzen, baina oso gaizki iruditu zitzaigun. Lan berdina egin eta sari ezberdina???

 EZ ZEN JUSTUA!!! 

Mutilek egoera konpondu nahi izan zuten: beraien poltsak ireki eta paxintxiak neskekin konpartitzen hasi ziren, egoera orekatzeko.

Aupa, kuadrilla!!! Ez nuen gutxiago espero zuengandik! Mundua zuzentzen duten helduak zuek bezain zentzudunak izango balira, hobeto joango litzaiguke denei. 



Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.


Egindako ariketak pentsatzeko aukera eman zigun. Zoritxarrez behin baino gehiagotan gertatzen dira horrelako injustiziak gizonezko eta emakumezkoen artean: futbolean, lanpostuetan...

Egunero egin behar dugu lan gauzak aldatzeko, baina Martxoaren 8an denak jarriko gara egoera honi begira: 

GORA EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina