2021(e)ko maiatzakren 31(a), astelehena

2021(e)ko maiatzakren 27(a), osteguna

GUSTUA HARTU DIOGU IRAKURTZEARI

 

ASTE HONETAN ERE IPUIN KONTAKETAN JARRAITU DUGU. DENEK JOAN NAHI DUGU BESTE GELETARA IRAKURTZERA, ETA TXANDAK ANTOLATZEN NAHIKO LAN DUGU.

 

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO

GAINERA ASTE HONETAN BIKOTEKA ZIRKULATZEN GABILTZA, ETA MEDIATEKAN BAKOITZAK GURE BIKOTEKIDEAREKIN IRAKURRI GENUEN. 


SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO





2021(e)ko maiatzakren 21(a), ostirala

GURE IRAKURLEAK GELARIK-GELA

 

ESAN ETA EGIN! IPUINAK ZEIN OLERKIAK IRAKURTZEN HASIAK GARA ZIRKULAZIOKO LAGUNAK. GUSTORA JOAN GARA BESTE GELETARA IRAKURTZERA, ETA GUSTORA HARTU DITUGU BESTEAK GUREAN. 

IRAKURLE BIKAINAK EGINAK GAUDE!!!


SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.

SEGI HORRELA TXAPELDUNAK!!!




2021(e)ko maiatzakren 17(a), astelehena

ASTE BERRI BATI HASIERA EMAN DIOGU

 

PENA PISKA BATEKIN, BAINA PLANETEN PROIEKTUARI AGUR ESAN BEHARREAN GARA. HAIN DOTORE DAUKAGU GELA...😞 GURE EGUZKI SISTEMA ERRALDOIA DESEGITEA KOSTATZEN ARI ZAIGU.

BAINA HASI GARA PROIEKTU BERRI BATI FORMA EMATEN. ENTERATU AL ZARETE ETXEETAN??? MOMENTUZ GAUZAK ESKATZEN HASI GARA: HARRIAK, KRISTALEZKO POTEAK, EGURREZKO MARRUBIZKO KAXAK...JOANGO GARA KONTATZEN ZER DUGUN BURUAN, ETA NOLA DOAN GURE LANA. 

BITARTEAN, ASPALDITIK EGITEKO GOGOZ GINEN ZERBAIT EGITEN HASI GARA.  IPUINEN ASTEAN BISITA ASKO JASO GENITUEN. AITA ETA AMA BAT BAINO GEHIAGO HURBILDU ZEN GELARA IPUINAK KONTATZERA. ORAIN GURE TXANDA DA. ASTE HONETATIK HASITA GU ERE, GURE BURBUILAKO LAGUNEI IRAKURTZEN HASIKO GARA.  ASTEAZKEN HONETAN IDURRE 5 URTEKOENGANA JOANGO DA "ILARTXO" KONTATZERA, ETA GAUR GUREKIN ENSAIATU DU. 



TXANDAKA PASAKO GARA DENAK GELETATIK, BAKOITZA IPUIN, OLERKI, ASMAKIZUN EDO EGUNKARIAN IRAKURRITAKO  BERRI BAT KONTATZERA. 

PRIMERAKO IRAKURLEAK EGINAK GAUDE!!!











2021(e)ko maiatzakren 15(a), larunbata

UNIBERTSORA BIDAIA!!!

 

ATZO, 5 URTEKOAK GONBIDATU GENITUEN GUREKIN BATERA UNIBERTSORA BIDAIATZERA. GURE PROIEKTUAN IKASITAKO GUZTIAK HAIEKIN PARTEKATU NAHI IZAN GENITUEN, IKUSI ETA IKASITAKOEN BERRI EMAN. 

EDERKI PASA GENUEN!!!

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO. 


2021(e)ko maiatzakren 13(a), osteguna

 ATZO ZIRKULAZIOKO LAGUNAK ELKARTU GINEN, EUSKARAREN ASTEAN IKASITAKO ESAERA, BERTSO ETA OLERKI ERAKUSTEKO.

























ARTISTA BATZUK ZERATE!! AUPA TXAPELDUNAK!!!



2021(e)ko maiatzakren 12(a), asteazkena

OLERKI, BERTSO ETA ESAERA ZAHARREN EMANALDIA

 

AURREKO ASTEAN, EUSKARAREN ASTEAN, AHOZKOTASUNA LANTZEN ARITU GINEN. HIZKUNTZA HARREMANETAN JARTZEKO TRESNA DUGU, ETA GUREAN BADA AITON-AMONENGANDIK GURASOENGANA, ETA HAUENGANDIK GURE TXIKIENGANA TRASMITITUTAKO HAINBAT ETA HAINBAT BERTSO, OLERKI ETA ESAERA ZAHAR. 

BATZUK EZAGUNAK GENITUEN LEHENDIK ERE, ETA BESTE BATZUK EGUN HAUETAN IKASI DITUGU. BATZUK, LIBURUETAN ETA GOOGLEN TOPATUTAKOAK DIRA, ETA BESTE BATZUK ETXETIK EKARRITAKOAK. 

GAUR ZIRKULAZIOKO LAGUNAK ELKARTU ETA EGUN HAUETAN LANDUTAKOAK ELKARREKIN PARTEKATU DITUGU. ESKENATOKIRA IGO ETA OLERKIAK ERREZITATU DITUGU, BERTSOAK ABESTU...  BATZUK BURUZ IKASI DITUZTE, BESTE BATZUK IRAKURRI.

URDURI EGON GARA HASIERAN, BAINA LASAITZEN JOAN GARA PISKANAKA. JOLAS ORDUAN ENSAIATZEN ARITU DIRA BATZUK...

EDERKI PASA DUGU!!! AUPA ZUEK!!!


SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO



SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GURE LANETAKO BATZUK IKUSTEKO. GOZATU!



ZORIONAK, SARAY!!!

 

GAUR 7 URTE BETE DITUZU!!! URTE ASKOTARAKO SARAY!!!



2021(e)ko maiatzakren 10(a), astelehena

ZORIONAK, MARC!!!

 

GAUR, PARRANDAZ PARRANDA IBILIKO ZARETE!!!

GUK EMAN DIOGU HASIERA OSPAKIZUNARI GOIZEIK HASITA. 

UMMMM! BENETAN GOXOAK BIZKOTXOA ETA TXOKOLATEA.



ZORIONAK, MARC!!!

 

2021(e)ko maiatzakren 7(a), ostirala

KONTZERTU PEDAGOGIKOA, AURTENGOAN ESKOLAN BERTAN

 

BESTETAN MUSIKA ESKOLARA JOAN IZAN GARA, BAINA AURTENGOAN BERAIEK ETORRI ZAIZKIGU ESKOLARA. BURBUILAKA ELKARTU GARA, ETA OSO GUSTORA EGON GARA. 



SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO


 ASTE HAU MUNDIALA IZAN DA!!! EUSKARAREN ASTEA OSPATU DEGU!!!






ETA GAUR KONTZERTU PEDAGOGIKOA ENTZUTEKO AUKERA IZAN DEGU, "PALAZIN" ERREGEA ETA GUZTI ETORRI ZAIGU BISITAN



ETA KONTZERTUA ETA GERO, ELBAREN URTEBETETZEA OSPATU DEGU
ZORIONAK ELBA!!!!!










2021(e)ko maiatzakren 6(a), osteguna

MILA ESKER DENOI!

 

ATZO ESAERA ZAHARRAK ESKATU, ETA GAUR ESAERA ZAHARRAK GELAN! ZUEK BAI ZUEK PRIMERAKO KOLABORATZAILEAK!


EDERKI IRAKURRI DIZKIGUTE, ETA BAITA AZALPENAK EMAN ERE:











PISKANAKA ARI GARA GURE PASILOAK LELOZ, ETA KOLOREZ BETETZEN:
























ETA JOLAS ORDUAN: LOKOTS KARRERA!!!











AUPA TXAPELDUNAK!!!

EZ DITZAGUN AHAZTU ARTZEREN HITZAK!!!



2021(e)ko maiatzakren 5(a), asteazkena

GAUR EGURALDI TXARRARI, AURPEGI ONA JARRIZ AURRE EGIN DIOGU EGUNARI


JOLAS ORDUAN SOKA-TIRAN ETA SOKASALTOAN JO TA KE. 






GELAN BERTSOTAN:


                                                             ASTOA IKUSI NUEN


                                                             ORIOKO BALEARENAK


                                                          MILA KILO ZORION

ETA BIHARKO ESKAERA BAT ETXERAKO: OLERKIAK BIRGOGORATU DITUGU, BERTSOAK ERE BAI, ETA BIHAR ESAERA ZAHARREN TXANDA IZANGO DA. 

LAGUNDUKO AL DIGUZUE ? EZAGUTZEN AL DUZUE ESAERA ZAHARREN BAT? 

ZIUR BAIETZ! EA ZENBAT IRISTEN ZAIZKIGUN BIHAR ESKOLARA!!!

BAGOAZ AURRERA!!!

2021(e)ko maiatzakren 4(a), asteartea

EUSKARAREN ASTEA!

 

IPUINAREN ASTEA ATZEAN UTZI ETA EUSKARAREN ASTEARI EMAN GENION ATZO HASIERA. EZ GARA GELDITZEN!!!

JAKIN BADAKIGU EUSKARAK 365 EGUN DITUELA, BAINA BULTZADATXO BAT EZ DATORKIO,  ETA EZ DATORKIGU, INOIZ GAIZKI.

 ORAINGOAN EUSKARA GELATIK PASABIDEETARA ATERA NAHI  DUGU. ETA GERO HANDIK, PASABIDETIK, PARKERA, KALERA, ETA ETXERA. 

BETE DITZAGUN BADA, GURE ESKOLAKO HORMAK, GURE AITON-AMONEK AHOZ-AHO IRAKATSITAKO ESAERA ZAHARREZ, OLERKIZ ETA BERTSOEZ. ETA SOR DITZAGUN GUK ERE BERRIAK. 

GU GUREAN HASIAK GARA, HEMEN ZENBAIT OLERKI:





ETA ESKOLA BARRUTIK KANPORA! BAI, BAI! KANPOKO HORMAK ERE ARBEL BIHURTU DITUGU!


ZER IDATZIKO OTE DUGU???

ESKOLA GUZTIAREN ARTEAN IDAZTEN ARI GARA, EZ PENTSA!

PISTA: JOXEAN ARTZEREN HITZAK DIRA.