2018(e)ko urriakren 31(a), asteazkena

GERTU DA ARIMEN GAUA!!!


EUSKAL HERRIAN XX.MENDEAREN BUKAERARA ARTE OSPATU IZAN DUGU ARIMEN GAUA . GAUR EGUNGO NESKA-MUTILEK AMERIKETATIK DATORKIGUN JAIA DELA PENTSATU ARREN, GURE ARBASOEK BADAKITE GAUZAK EZ DIRELA HORRELA.
BEGIRA BEGIRA ZER DIOEN BIDEOAK:



GUK, GUREAN LEKUA EGIN DIOGU GAUR IKASITAKOARI.












EZ DITZAGUN GURE USADIO ZAHARRAK GALDU.

HONA HEMEN ZENBAIT LELO GAUERAKO:
ZIRIA ALA SARIA

SOSA ALA POTA

XANDULI, MANDULI, KIKIRRIKI...EMAN GOXOKIAK GURI

ONDO PASA ASTEBURU LUZEA!!!


2018(e)ko urriakren 30(a), asteartea

GAUR LANDERREN URTEBETETZEA OSPATU DUGU ESKOLAN


ASTEBURUAN TXURI-URDINEN OSPATU OMEN ZENUTEN, BAINA GAUR, ALDIZ, ESKOLAN OSPATU DUGU.
ZORIONAK, LANDER!!! URTE ASKOTARAKO!!!



2018(e)ko urriakren 28(a), igandea

KONTZERTU PEDAGOGIKOAN EGON GARA


GAUR EGIARA JOAN GARA. KONTZERTU PEDAGOGIKOA IZAN DUGU.
PRIMERAN PASA DUGU.



 SAKATU IRUDI GAINEAN ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO 





2018(e)ko urriakren 26(a), ostirala

Ikasturte hasieran,bi laguntzaile berezi izan genituen baratza prestatzen laguntzeko.Gure ikasle baten aiton-amonak etorri ziren eskolara eta denon artean letxugak, azak, eskarolak eta porruak landatu genituen. A ze baratza dotorea geratu zaigun!!!








2018(e)ko urriakren 24(a), asteazkena

Kaixo!!!
Aurreko astean ikasturte honetako IKASLAGUN berriekin elkartu ginen lehenengo aldiz. LH 1.mailakoak zirela bagenekien, baina ez zein zen bakoitzaren ikaslaguna.
Guk gelara etortzera gonbidapena egin genien eta beraiek bueltan, bideo polit hau. MILA MILA ESKER IKASLAGUNAK!!!

2018(e)ko urriakren 23(a), asteartea

Adrianak Tenerifeko txitak ekarri ditu eskolara

Adrianak Tenerifeko txitak ekarri ditu, Polit-politak!!




 Artoa jaten dute



Gelan, aztarna ugari utzi dizkigute. Egun osoa, txitek botatako gorozkiak jasotzen pasa dugu.





Apur bat bihurriak izan arren, beren hotsak entzuten gustura lan egin dugu.





2018(e)ko urriakren 22(a), astelehena

IKASLAGUNEN AURKEZPENA


BAGENEKIEN GURE IKASLAGUNAK LH5AKO LAGUNAK ZIRELA, BAINA BAKOITZAREN IKASLAGUNA ZEIN ZEN? HORRETAZ LEHENGO ASTEAN ENTERATU GINEN. ETA GURE ARGAZKI BILDUMAKO LEHEN ARGAZKIAK ATERA GENITUEN. HONA HEMEN GURE AURKEZPEN BIDEOA.
GOZATU!!!

2018(e)ko urriakren 19(a), ostirala

EDERRA, GERTATU ZAIGU!


AURREKOAN AIPATU GENUEN GURE BLOGEAN, GAI BERRIA AUKERATU GENUELA, ETA ETXETIK INFORMAZIOA EKARTZEN HAS ZINTEZKETELA.
BA, HARA ZER GERTATU ZAIGUN:
DINOSAURIOEI BURUZ GENEKIENA IDAZTEN HASI, ETA KONTURATU GARA GURE GELAKO HUGOK INFORMAZIO PILA ZUELA HAUEI BURUZ. HAINBESTE INFORMAZIO IZATEAZ HARRITUTA, GALDETU DIOGU EA NOLA DAKIEN HAINBESTE ETA...ORDUAN JAKIN DUGU. LEHENGO URTEAN, BERA EGON ZEN ESKOLAN,  DINOSAURIOEN PROIEKTUAN MURGILDUTA EGON ZEN.
BERRIZ ERE, TALDE OSOA ELKARTU, ETA HONETAZ HIZKETAN ARITU GARA.
ZER EGIN?
AZKENEAN BOZKETA BERRI BAT EGITEA ERABAKI DUGU. ETA GAI BERRIA DUGU ORAIN ESKU ARTEAN. DINOSAURIOAK ALDE BATERA UTZI, ETA UNTXIAK LANTZEN HASI GARA. HORTAZ BADAKIZUE, UNTXIEN INGURUKO INFORMAZIOA, PANPINAK, IPUINAK, BIDEOAK, ARGAZKIAK... EKARTZEN HAS ZAITEZKETE.

HONA HEMEN GAUR GELAN IKUSI DUGUN BAT:

LOLO,  UNTXI EZBERDINA



2018(e)ko urriakren 16(a), asteartea

AZKENEAN AUKERATU DUGU GAI BERRIA


AZKENEAN AUKERATU DUGU GURE GAI BERRIA:

DINOSAURIOAK

ETA HASI DIRA IRISTEN LEHEN DINOSAURIOAK GELARA...


EA ZEREKIN TOPO EGITEN DUGUN BIHARTIK AURRERA!!!


2018(e)ko urriakren 15(a), astelehena

2018(e)ko urriakren 9(a), asteartea

Nire logela

Kide bakoitzak bere logelaren aurkezpena egin du, hori bai estiloarekin.













Enaitzek artaburuak ekarri ditu!!!

Aurreko astean, Enaitzek artaburuak ekarri zituen Frantziatik.






Artoa atera genuen eta palomitak egiten saiatu ginen, baina ez ziren guk uste genuen bezala...


Gaur, Enaitzek eko-denda batean erositako artoa ekarri du eta beste saiakera bat egitea erabaki dugu. Ai ene!! Ea oraingoaz zorte gehiago dugun...