PROAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PROAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2020(e)ko urtarrilaren 31(a), ostirala


LEHEN SOROSPENAK
  
Aurrekoan, horren beharrezkoak diren lehen sorospenei buruzko formazio saiotxo batean hartu genuen parte. Hona hemen irudiak.



2019(e)ko apirilaren 12(a), ostirala

GURE FUTBOL PARTIDUA

Azken egunean futbol partidu bat jokatu dugu hiruhilekoa pozik bukatzeko eta KORRIKAko beroketa egiteko ;-)
Hementxe dituzue argazki batzuk:
https://photos.google.com/album/AF1QipPF9RcBzvBPMa3zetOWhFsMbnlSI_oB28MAvW0o

2019(e)ko apirilaren 11(a), osteguna

FUTBOL PROIEKTUA BUKATU DUGU!


Hiruhileko  honetan futbol proiektua landu dugu. Hurrengo bideoetan kirol honen arau batzuk azaltzen ditugu. Klika ezazu argazki azpian agertzen den web loturan.



2019(e)ko apirilaren 10(a), asteazkena

2019(e)ko martxoaren 12(a), asteartea

Zapaburuak baratzan!!!!!


ZAPABURUAK  BARATZEAN


Atzo, martxoak 12, 3. eta 5.mailakook baratzera jaitsi ginen. Gelan genituen
zapaburuei igerileku txiki bat egin genien. Batzuek zuloa egiten zuten bitartean,
besteek plastikoa prestatu zuten zuloa estaltzeko. Eta zergatik plastikoa?  
Lurrak ura xurgatzen duelako eta estali behar da hori ez gertatzeko.
Horretaz gain, baratza txukundu genuen. Hori egiten ari ginela apo bat agertu zitzaigun.

Ezustekoa hartu genuen.


 Zapaburuak baratzan!!!

Zapaburuentzako igerilekua nola sortu dugun ikusi nahi baduzu, egin klik argazkiaren gainean.




2019(e)ko otsailaren 1(a), ostirala

San Tomas azoka

Berandu, baina seguru. Hemen dituzue San Tomas azokako argazkiak. Argazki guztiak ikusteko klikatu beheko argazkian.


2018(e)ko urriaren 24(a), asteazkena

Kaixo!!!
Aurreko astean ikasturte honetako IKASLAGUN berriekin elkartu ginen lehenengo aldiz. LH 1.mailakoak zirela bagenekien, baina ez zein zen bakoitzaren ikaslaguna.
Guk gelara etortzera gonbidapena egin genien eta beraiek bueltan, bideo polit hau. MILA MILA ESKER IKASLAGUNAK!!!

2018(e)ko apirilaren 20(a), ostirala

ESKOLEN ARTEKO FOROA, AGENDA 21

ASTEAZKENEAN, APIRILAK 18AN, ESKOLEN ARTEKO FOROA BURUTU GENUEN, AURTENGO KULTUR ANIZTASUNA GAIAREN INGURUAN EGINDAKO LANA AZALDUAZ, ESKOLA KONPROMISOAK EZAGUTZERA EMANEZ, BAITA UDALARI ZEIN ESKAERA EGITEN DIZKIOGUN.
HONA HEMEN EGUN HORRETAKO LANAREN HAINBAT IRUDI!!! 





2018(e)ko martxoaren 12(a), astelehena



GOIZA TXURI URDINEN!

Gaur ere Txuri Urdinera joateko aukera izan dugu. Oso ondo pasa dugu patinatzen. Hasieran beroketa lan batzuk egin ondoren, jolasak egin ditugu eta bukatzeko, diskoteka. Ea gehiagotan joateko aukerarik dugun!