2018(e)ko urtarrilakren 31(a), asteazkena

HONA HEMEN GURE PERSIAR LAPURRAK!!!


ZER IRUDITZEN GURE ALPROJA PAREA? BENETAKO LAPUR ITSURA DUTENIK EZIN UKA EZTA?



HASIAK GARA ENSAIOEKIN DANTZA ETA DANTZA, ARI GARA GURE IPUINA IDAZTEN, ANTZINAKO PERSIAZ GURE BURUEI GALDERAK EGITEN... BAI ZORAGARRIAK IPUINAK, BESTE LURRALDEETARA  HEGAN EGITEN UZTEN DIGUTEN, ABENTURA IKARAGARRIAK BIZI GENITZAKE...

TXERRIKUMEEN ANTZEZLANERAKO PRESTAKETAK EGITEN.




2018(e)ko urtarrilakren 30(a), asteartea

Ali Baba eta 40 lapurrak

Bigarren mailakoak "Ali Baba eta 40 lapurrak" ipuina lantzen ari gara. Gure gelako Enarak kontatu zigun txikitan, bere aitak ipuin hau irakurtzen ziola eta eskolara gonbidatzea ideia ezin hobea iruditu zitzaigun. Enararen aitak gure gonbidapena onartu zuen eta gaur eskolan izan dugu ipuin kontalari gisa. Mila esker Bixen, ederki pasa dugu zurekin!!!




Ametsen zuhaitza

Aurtengo Inauteritako gaia "Ipuinak" izango da eta horrekin lotuta, Elkar argitaletxeak proposatutako Ilustrazio eta ipuinen lehiaketan parte hartu dugu. Proposatutako ipuina "Ametsen basoa" izanik, gure gelara ipuinaren zatitxo bat ekarri dugu "Ametsen zuhaitza" sortuz. Bertan, gure amets goxoenak idatzi ditugu. Animatzen zeate zuen ametsak idaztera?





ALIBABA ETA 40 LAPURREN DANTZA

DAKIZUEN BEZALA, ALIBABA ETA 40 LAPURREN IPUINA LANTZEN ARI GARA INAUTERIETARAKO. INAUTERI EGUNEAN PERSIARREN DANTZA DOTOREA EGITEKOTAN GARA. JARRAIAN DOAKIZUEN BIDEOAN IKUS DITZAKEZUE PAUSOAK. 
IKUSI, GOZATU, ETA DANTZA, DANTZA...

OHARRA: EZ KASU HANDIRIK EGIN BIDEOKO ARROPARI. KALDEREROTAKO ZAPIAK TURBANTE GISA JANTZI, ALKONDARA LUZEAK GERRIAN LOTU ETA MOLDATUKO GARA MOZORROEKIN, LASAI. 



ONDO PASA!!!

2018(e)ko urtarrilakren 24(a), asteazkena


DANBORRADA ATZEAN UTZITA, ETA INAUTERIETAKO KONTUETAN MURGILDUTA, GAUR GURE SARAYREN URTEBETETZEA OSPATZEA TOKATU ZAIGU:

ZORIONAK SARAY!!!



2018(e)ko urtarrilakren 21(a), igandea

DANBORRADA


AURREKO ASTEETAN ENTRENATZEN ARITU OSTEAN...




OSO GUSTURA IBILI GINEN OSTIRALEAN DANBORRA JOTZEN! AUPA 1.MAILA!!!

DANBORRADA 2018

Eguraldi oso ona izan ez bagenuen ere, giro onean aritu ginen.  Beti bezala argazkiak ikusteko, badakizu, klik egin argazkiaren gainean.




Donostiako danborradan ere zorte handia izan genuen eta ia ia ez ginen busti. Gehiegi nekatu ez ginenez, arratsaldean auzoan ere atera ginen. Auzoan blai bukatu genuen.


2018(e)ko urtarrilakren 17(a), asteazkena