2021(e)ko martxoakren 30(a), asteartea

 OSTIRALEAN KORRIKA TXIKIA OSPATU GENUEN MARTUTENEN, NAHIZ ETA AURTEN KORRIKA OFIZIALARIK EZ EGON, HURRENGO KORRIKARAKO ENTRENATU GINEN

IKA IKA IKA...KORRIKAAAAA!!!!!


2021(e)ko martxoakren 28(a), igandea

KORRIKAZ EZ GARA AHAZTU

 

BIRUSA DELA ETA, AURTENGOAN EZ DUGU EUSKAL HERRIKO KALEETAN KORRIKAZ GOZATU. HALA ERE, GUK GOGORA EKARRI NAHI IZAN DUGU, ETA  ESKOLAKO PATIOAN, ETA GURE BURBUILAN, KORRIKA SAIO TXIKIA EGIN DUGU.

IKUSI IKUSI!

SAKATU GAINEAN ARGAZKIAK IKUSTEKO





2021(e)ko martxoakren 23(a), asteartea

2021(e)ko martxoakren 20(a), larunbata

 OSTEGUNEAN APROBETXATUZ 3 URTEKOAK SALTO GELAN ZEUDELA, GURE DINOSAUROEN MAKETA AURKEZTERA JOAN GINEN SORPRESAZ!!!





POZAREN POZEZ HARTU GINTUZTEN, ETA GURE PROIEKTUAN IKASITAKO GUZTIA AZALDU GENIEN




DINOSAUROEN DANTZA ETA GUZTI ERAKUTSI GENIEN




GERO, GAILETAK JAN GENITUENšŸ˜‹










2021(e)ko martxoakren 16(a), asteartea

GAUR BERRIZ, MINIERAMANGARRIEKIN JOLASEAN!!!

 

ARGI DUGU ORDENAGAILUAK TRESNA PAREGABEA DIRELA JOLASTEKO, IDAZTEKO, BIDEO DEIAK EGITEKO, GURE PROIEKTUETAKO INFORMAZIOAK AURKITZEKO...

DUELA URTEBETE HASI ZEN GURE ITXIALDIA COVIDA DELA ETA. ORDUAN ERE OSO BALIAGARRIAK SUERTATU ZITZAIZKIGUN. 

GURE GELETAN ORDENAGAILU BANA IZATEAZ GAIN, PANTAILA HANDIA ERE BADUGU, BAINA...MINIERAMANGARRIRIK ERABILI GABE GEUNDEN ORAINDIK. 

GAURKOAN IBAI ETORRI ZAIGU 5 MINIERAMANGARRI HARTUTA JOLAS BERRIAK AURKEZTERA. ASKO GARA, ETA TALDEKA JOANGO GARA MINIERAMANGARRI HAUEK ERABILTZEN. GAUR UNAI, JOSHUA, EKAITZ, NOA ETA IKER GARCIAREN TXANDA IZAN DA. 

PRIMERAN PASA DUTE!!!

ETA BITARTEAN, BESTEOK ERE JOLASEAN ARITU GARA, EZ PENTSA! HORI BAI, PANTAILARIK GABE: KARTA-JOKUAN, BINGOAN ETA DOMINOAN. GUK ERE PRIMERAN PASA DUGU, BEGIRA BESTELA.

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.


MILA ESKER , IBAI!!! ETORRI DATORREN ASTEAN BERRIZ ERE, ZURE ZAI EGONGO GARA!!!





2021(e)ko martxoakren 15(a), astelehena

GURE PLANETEK ZENBAT NEURTZEN DUTE?

 

ASTEBURUAN ETXEAN BEGIRA ARITU ZARETE, LIBURUETAN, INTERNETEN... ETA 



ERANTZUNAK EKARRI DITUZUE, AUPA TXAPELDUNAK!!!

BAINA NOLA NEURTU OTE DITUZTE? GAUR NEURRIETAZ ARITU GARA. ARGI GENUEN PAPER BAT NOLA NEURTU, MARGO BAT NOLA NEURTU...GELAKO ERREGELETAKO BAT HARTU ETA NEURKETAK EGITEN ARITU GARA, BAINA... PLANETAK? PLANETAK NOLA NEURTZEN OTE DIRA? 



MUNDUKO BOLA HARTU, ETA BURUARI ERAGITEN HASI GARA:

ERREGELA EZBERDINAK DITUGU GELAN, BAINA EZ DIGUTE BALIO ORAINGOAN...

     






MARKEK IDEIA BAT IZANDU:

ARGI ZUEN IPAR POLOTIK HEGO POLORA DAGOEN DISTANTZIA NEURTU BEHAR DUGULA. ERREGELAK ALDE BATERA UTZI DITUGU GOGORRAK DIRELAKO, ETA EZIN DIRELAKO LURRAREN KURBAN JIRATU, NAHIKOA ARRAZOI IRUDITU ZAIGU ALDE BATERA UZTEKO.ORDUAN PAPERA ERABILTZEA BURURATU ZAIO. BAKAR BAT EZ DA NAHIKOA IZAN, ETA BESTE ZATITXO BAT ITSATSI BEHAR IZAN DIO. ARBELEAN BATUKETAK EGIN DITUGU. 
 









   

ZIRKUNFERENTZIEI BURUZ GAUZA ASKO IKASI DUGU GAUR.












ETA GERO TAMAINAREN ARABERA ORDENATZERA!!! HAUEK DIRA GURE EGUZKI SISTEMAKO PLANETEN ERRADIOEN NEURRIAK, BAINA, ZEIN DA ORDUAN HAUNDIENA? ETA BIGARREN HAUNDIENA? ETA HIRUGARRENA?




HORI DA HORI BURUAUSTEA!
BATZUK BEREHALA ERABAKI DUTE: HANDIENA HAUXE: 69.911 KM-REKIN ARTIZARRA! ETA ZERGATIK? 9 ASKO DITUELA DIOTE BATZUK.
ABESTIAK POTOLOENA BERA DELA DIOELAKO BESTEAK.
ARRATSALDEA BURUARI ERAGIN ETA ERAGIN ARITU GARA ZENBAKIEKIN DANTZAN. AZKENEAN, BOROBIL HANDIAN BILDU, ETA ORDENAGAILUAN AURKITU DUGU, BESTE BEHIN, PISTA POTOLOA.





EDERKI PASA DUGU!!!

2021(e)ko martxoakren 11(a), osteguna

TALDE TXIKITAN LANEAN

 

BADAKIZKIGU GURE EGUZKI-SISTEMAKO PLANETEN IZENAK. BADAKIGU BERAIEN KOKAPENA ZEIN DEN...BAINA ZERBAIT GEHIAGO ERE JAKIN NAHI DUGU HAIEI BURUZ. 

ATZO TALDE TXIKITAN JARRI GINEN ETA INFORMAZIO BILA HASI. TALDE BAKOITZAK PLANETA BATEN INGURUAN IKERTZEKO ARDURA IZANGO DU. NON AURKITU INFORMAZIOA?

ORDENAGAILU, TABLET, MUGIKOR, LIBURUAK... HOIEK GUZTIAK EKARRI DITUGU GOGORA. 

ETA ZEIN INFORMAZIO TOPATU NAHI DUGU?

ATZO PLANETAREN ARGAZKIA ETA KOLOREA AURKITZEN AHALEGINDU GINEN. 

ONDO MOLDATU GINEN, EZ PENTSA! ONDO BAINO HOBETO!

GERO INFORMAZIOA TAULAN KOKATU GENUEN. BAKOITZAK ZEGOKION LEKUAN. 

BEGIRA BEGIRA NOLA IBILI GINEN! 




SAKATU GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO. 




2021(e)ko martxoakren 8(a), astelehena

 GAUR MARTXOAK 8, EMAKUMEEN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU DEGU!!!







 ZIRKULAZIOA MOREZ JANTZI DEGU ETA JOLASORDUA ETA GERO IPUIN DESBERDINAK ENTZUTEKO AUKERA IZAN DEGU.

1. BOST MINUTUKO LASAIALDIA





2. ARROSA ETA LEUNA






3. PRINTZESEK ERE PUZKER EGITEN DUTE







ETA 5 URTEKOEK GAURKO EGUNERAKO ABESTI POLIT BAT IKASI DEGU:









ZORIONAK EMAKUME GUZTIEI!!!! 




MARTXOAK 8 EGUNERO!!!
















MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA

 

GAUR, MARTXOAK 8, EMAKUMEAREN NAZIOARTEKO EGUNA OSPATU DUGU.

MORE KOLOREA NAGUSI, EKINTZA BEREZIAK BURUTU DITUGU GAURKOAN.





 BESTEAK BESTE, JOLAS ORDUTIK BUELTAN, ANDEREƑOEK IPUINAK KONTATU DIZKIGUTE. 3 IPUIN JARRI DIZKIGUTE AUKERAN: 


 
  


GUSTORA EGON GARA GURE BURBUILAKO LAGUNAK NAHASIAN IPUINAK ENTZUTEN. 

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO. 

BAKOITZAK GURE MODURA OSPA DEZAGUN!!!