2021(e)ko martxoakren 16(a), asteartea

GAUR BERRIZ, MINIERAMANGARRIEKIN JOLASEAN!!!

 

ARGI DUGU ORDENAGAILUAK TRESNA PAREGABEA DIRELA JOLASTEKO, IDAZTEKO, BIDEO DEIAK EGITEKO, GURE PROIEKTUETAKO INFORMAZIOAK AURKITZEKO...

DUELA URTEBETE HASI ZEN GURE ITXIALDIA COVIDA DELA ETA. ORDUAN ERE OSO BALIAGARRIAK SUERTATU ZITZAIZKIGUN. 

GURE GELETAN ORDENAGAILU BANA IZATEAZ GAIN, PANTAILA HANDIA ERE BADUGU, BAINA...MINIERAMANGARRIRIK ERABILI GABE GEUNDEN ORAINDIK. 

GAURKOAN IBAI ETORRI ZAIGU 5 MINIERAMANGARRI HARTUTA JOLAS BERRIAK AURKEZTERA. ASKO GARA, ETA TALDEKA JOANGO GARA MINIERAMANGARRI HAUEK ERABILTZEN. GAUR UNAI, JOSHUA, EKAITZ, NOA ETA IKER GARCIAREN TXANDA IZAN DA. 

PRIMERAN PASA DUTE!!!

ETA BITARTEAN, BESTEOK ERE JOLASEAN ARITU GARA, EZ PENTSA! HORI BAI, PANTAILARIK GABE: KARTA-JOKUAN, BINGOAN ETA DOMINOAN. GUK ERE PRIMERAN PASA DUGU, BEGIRA BESTELA.

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.


MILA ESKER , IBAI!!! ETORRI DATORREN ASTEAN BERRIZ ERE, ZURE ZAI EGONGO GARA!!!





iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina