2020(e)ko apirilaren 29(a), asteazkena

Apirilak 30, osteguna


Kaixo, kuadrilla!
Gaur bukatzen da apirila. Bihar maiatzak 1, langilearen eguna. Astelehenera arte ez dugu berriro hitz egingo. Baina sorpresa bat zuentzat, atzo zerbait aurreratu nizuen.
Datorren astelehenean ordenagailuen bidez elkar ikusiko dugu!!!
Zer iruditzen? Bihar korreo bidez zuen etxeetara bidaliko dizuet ordua eta saioan sartzeko linka. Elkar ikusiko dugu, berriketa piska bat egin... eta gero gerokoak.
Baina, bitartean zer egingo duzue asteburu luzean??? Marrazki pila egiten ari zarete, gehienak errotulagailuak edo koloretako arkatzak ari zarete erabiltzen. Suposatzen dut ez duzuela tenperarik etxean eskolan bezala, baina papera izango duzue, ezta? Aldizkariak, egunkariak, opariak biltzeko papera... eta kola piska bat ere izango duzue. Bestela, esango nuke Ojedan erosteko aukera izango duzuela, eta Ojeda irekita egongo da ezta?
Ba hona proposamena: EGIN DITZAGUN KOLAXAK.
Badakizue, paper zatiak moztu, eta mordo bat duzuenean, kola erabiliz hasi denak paper batean pegatzen: bat hemen bat han...ziur lan ederrak egingo dituzuela.
Begira beste haur batzuk egindakoak:


10 Collages para hacer con niños | Proyectos de arte para niños ...
SAKATU GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.

Animo! Desiatzen nago zuenak ikusteko!!!


Eta orain, zuen etxetatik iritsi zaizkidan argazkiak:








Agurtzeko, asteburu luzean zine piska bat ez da gaizki etortzen, ezta?

Shrek (2001) Película - PLAY Cine

SAKATU GAINEAN IKUSTEKO








ASTELEHENEAN ESPERIMENTU BAT EGITEA PROPOSATU NIEN GELAKOEI, EA DENOI BERDINA GERTATZEN ZAITZAIGUN.








2020(e)ko apirilaren 28(a), asteartea

Apirilak 29, asteazkena


Kaixo, kuadrilla!!!

Iritsi da asteazkena, animo!!! Zer moduz doaz paseotxo hoiek? Ondo? Nola topatu dituzue Martuteneko kaleak?
Atzo, ingeleseko Mikelen berriak izan nituen. Esan zidan bere ingleseko blogean bideo berri bat igo duela, eta zuei abisatzeko eskatu zidan. Badakizue bere blogera sartzen? Bada ez bada linka bidali zidan:

arantzazukoama-english.blogspot.com.es

Atzoko batuketak egiten oso gustora ibili omen zineten batzuk. Zenbat denboran egin zenituzten?
Gaur ere jolastu nahi? Baina gaurkoan, batuketak egin beharrean hizkiekin jolastuko gara, ados? Hartu erlojuak denbora neurtzeko.



Adrian eta Eidenen argazkiak ditugu gaur. Beraien kuadernoko orriak bete eta bete ari dira, aupa!!!



Jakin dut elkar ikusteko eta batak besterekin hitz egiteko gogoa duzuela...aurreratzen dizuet horren inguruan sorpresaren bat izango duzuela laister, ezin dugu aurrez aurre egon baina... Eragin buruari , nola ikus dezakegu elkar  bakoitza gure etxean bagaude???? Aaaaa... Jakingo duzue.

Beno, eta orain agurtu aurretik ipuin bat. Hau ere zuek eskatutakoa. Luze samarra da, hamalau orrialde dauzka, baina ez duzue dena segidan irakurri beharrik. Egunero orrialde bat irakur dezakezue eta piskanaka-piskanaka joan.


MUGI-MUGI


ETB3ko heziketa fisiko saioak 

Hona hemen aukera paregabea mugitzeko. Astearteetan goizeko 10:30etatik 11:30etara, heziketa fisikoko saioak daude ikusgai eta orain artekoak ikusi ez badituzue hemen daukazue.

 

 

 

 







 

 

GAUR 5 URTEKOAK ESKUEKIN ANIMALIAK MARRAZTEN IBILI DIRA





MARKELEK EGINA




PERUK EGINDAKOAK







2020(e)ko apirilaren 27(a), astelehena

Apirilak 28, asteartea


Kaixo, kuadrilla!

Gaur asteartea. Hirugarren eguna kalean egoteko aukera daukazuena. Adrianek kontatu dit bizikletan ibili zela, eta leihotik amona agurtzeko aukera ere izan zuela. Laiak paseotxo bat eman omen zuen amarekin eta Ikerrekin. Oraindik ezin duzue lagunekin jolasean ibili, ezta parkean jolastu ere, baina bizikleta, patinak... hoiek erabil ditzakezue. Eta gehienera jota ordu bete, ez ahaztu! Jarri erlojuak eskumuturrean eta erne ibili.
Errepasatuko al dugu piska bat orratzdun erlojua badaezpada?
Zer ordu da?



Eta orain, ez utzi erlojuak. Denbora neurtzen jarraituko dugu. Beheko orrialde honetan klikatu eta ariketa erraz errazak aurkituko dituzue. Zenbat denbora uste duzue beharko duzuela denak egiteko?
Hartu erlojua, eta neurtu minutuak. Kontua azkar-azkar egitea da.


Eta begira nork bidali digun argazki bat:

Zenbat denbora zu ikusi gabe! Gutxienez argazkiak ditugu elkar ikusteko. Aupa txapeldun!!! Bidali berriz ere gehiago.
Beno, eta gaur pelikula bat ikusteko gogorik:

                                                                        Sirenatxoa


PLASTILINA ETXEAN



JON ETA MARKEL ANIMATU DIRA





MARC ERE PLASTILINA EGITEN IBILI DA, ETA GAINERA LABEAN SARTU DUTE IRAUN DEZAN, OSO IDEIA ONA MARC!









MARKELEK BERE FAMILIAREKIN ANTZERKI POLIT BAT PRESTATU DU, ITSASOAN GERTATZEN DA ISTORIO HAU, IKUSI IKUSI....















2020(e)ko apirilaren 26(a), igandea

Apirilak 27, astelehena


Kaixo, kuadrilla!

Zer moduz lehenengo eguna kalean? Zer egin zenuten? Paseatu? Bizikletan ibili? Patinean ibili? Nola aurkitu zenuten kalea? Arraro samar? Jende gutxiago, parkeak itxita... baina gustora ibili zineten? Kontatu mesedez!!!

Ezer baino lehen, ostiraleko asmakizunaren erantzuna:

Gorria da eta ez da gerezia                                                 
gozoa da baina ez da eztia
lurrean bizi da belar artean
asma ezazu egia.

E-líquido Hangsen Fresa
ERANTZUNA:      MARRUBIA


Asmatu al duzue?


Ostiralean tximeletaz aritu ginen hizketan, eta esan nizuen beste animalia bat etorri zitzaidala burura,gogoratzen? Txikia denean izen batekin, eta haundiagoa denean beste batekin ezagutzen dugun beste animalia. Ba al dakizue zein den...?



Laister izango dugu aukera, udaberrian gure putzu, belardi eta mendietan ageri diren animalia guzti hauek zuzenean ikusteko. Bitartean, liburuetan eta bideotan ikusi beharko ditugu.

Gaur astelehena! Gehien gustatzen zitzaizkizuen ipuinak zeintzuk ziren galdetu nizuen. Batzuk zuen zerrendak bidali dizkidazue. Badago ipuin bat zerrenda batzuetan errepikatzen dena. Ipuin klasiko bat da, denek ezagutzen dugun horietakoa, zuen aiton-amonek, zuen aita eta amei kontatzen ziena, eta haiek zuei. Hemen duzue irakurtzeko.





                                                       ZAZPI ANTXUMEAK ETA OTSOA

Irakurri duzue? Abesti bat entzuten zela konturatuko zineten. GAURKO PROPOSAMENA:
Beheko bideoan sakatu, eta berriz ere abestia entzuteko aukera izango duzue. Entzuteko eta irakurtzeko. Hartu papera eta arkatza eta idaztera!!! Eta bidali mesedez, badakit geroz eta hobeto ari zaretela idazten, ikusi nahi dut.



Bihar arte!!! Ondo izan!!!










                                               


2020(e)ko apirilaren 24(a), ostirala




MARENEK GLOBO AEROSTATIKO BAT NOLA EGIN ERAKUSTEN DIGU, ADI PAUSO GUZTIETARA:










JONEK BERRIZ ARRAIN ERRALDOI BAT EGIN DU:



2020(e)ko apirilaren 23(a), osteguna

Apirilak 24, ostirala


Kaixo, denoi!
Zer moduz pasa zenuten liburuaren eguna? Espero dut, bakoitzak zuen modura, gozatuko zenutela.

Gustatu zitzaizuen "Beldar txiki jatuna"? Zein animalia berezia beldarra, ezta? Edo tximeleta esan beharko nuke?                                                                                                                Pensativa!!!! | Emojis para whatsapp, Emoticonos, Emojis dibujos 


Galdera honen erantzun bila hasi naiz. Bideo
hau ikusita ea argiago geratzen zaigun:
Tximeleten bizitza-Zein Lau forma hartzen dituzten haien bizitzan zehar?

   





Zein interesgarria! Beldar batzuk lortu eta prozesua zuzenean ikusteko gogoa piztu zait, baina beste urte batean izan beharko du, etxetik beldar bilar ateratzeko aukera dugunean. 
Hala ere, zalantza dut oraindik...beldarra? edo tximeleta? tximeleta? edo beldarra?... Nola deitu behar diogu??? 

Emoticon de emoji de risa - Descargar PNG/SVG transparente

Bere bizitzako momentuaren arabera izen bat edo bestea hartzen duela esango nuke nik. Zer diozue zuek? Uuuummm! eta ez da hori gertatzen zaion animalia bakarra, nik badut beste bat buruan. Baina astelehenera arte itxoin beharko duzue jakiteko zein den.

Gaur ostirala, eta ostiraletan: ASMAKIZUNA!!!



Sacudida Eléctrica Triste Emoji Sonriente Del Emoticon ...
Gorria da eta ez da gerezia
Gozoa da baina ez da eztia
lurrean bizi da belar artean
asma ezazu egia.








EA ASMATZEN DUZUEN!!! ERAGIN BURUARI!!!

Eta orain zuen argazki batzuk ikusi nahi izanez gero, sakatu Adrianen argazki gainean. Begira zein marrazki dotorea egin duen:




Gaurko bloga berri triste batekin agurtu behar dugu. Gure artista haundi bat galdu genuen atzo. Gure kulturaren zati bat.  Jose Luis Zumeta margolaria hil zen, 81 urte zituela.
Agian zuetako batzuk bere kuadroren bat ikusiko zenuten noizbait. Laurogeita bat urtera iritsi zen, eta lan mordoa utzi zigun ikusgai, Usurbilgo artista oparo honek. Omenaldi txiki bat merezi duela uste dut. Ikusi zein nolako kuadroak egin zituen. Kuadro horiei esker, gure artean bizirik jarraituko du betiko artista haundi honek.
Eskerrik asko, Zumeta,  oparitu diguzun kolorez betetako zure munduagatik. 




              Agur,  Zumeta!!! 

2020(e)ko apirilaren 22(a), asteazkena

GAUR APIRILAK 23 LIBURUAREN EGUNA DA. IPUINAK ERA  DESBERDINETARA ENTZUNGO DITUGU. 

GOZATU:






MARKELEK "JIRAFA TXIKIA"-REN IPUINA KONTATU DIGU. BA AL ZENEKITEN ZERGATIK DUTEN JIRAFEK LEPOA HAIN LUZEA? ENTZUN ENTZUN...






YAIZAK MARIKIXKUR ETA 3 HARTZEN IPUINA KONTATU DIGU




PERUK KOLORETAKO MUNDUA ASMATU DU, ZORAGARRIA





MAREN ETA BERE AMATXO NORA ERE ANIMATU DIRA, AUPA ZUEK!!!

MARI ERRAUSKIN





TXOMIN DUTXAN







EA ZER PASATZEN ZAIO OTSO GIXAJO HONI....



 


KATALUNIAN, GAUR SAN JORDI OSPATZEN DUTE, ETA OHITURA DA LIBURU BAT ETA LARROSA BAT OPARITZEA. HEMEN KONTATZEN DIGUTE SAN JORDIREN KONDAIRA, BERTSO IPUIN BATEN BITARTEZ:





LIBURUAK MAGIA DIRA, MUSIKA DIRA, KOLOREAK, ISTORIAK DIRA... LABURMETRAI POLIT HONETAN LIBURUEK ZENBAT GAUZA ESKEINI AHAL DIGUTEN  IKUSI DEZAKEGU




LEIRE, INGELESEKO IRKASLEA ERE ANIMATU ZAIGU INGELESEZ IPUIN BAT KONTATZERA, "TONINO" DEITZEN DA IPUINA. EA ZER PASATZEN ZAION TONINORI...





LIBURUEKIN ERE DANTZA EGIN DAITEKE






LIBURU ORRI MARKATZAILEAK EGITEKO IDEIA



NIK PANDA AUKERATU NUEN






 PERU ANIMATU ZEN EGITERA ETA OSO OSO POLITAK EGIN ZITUEN







Apirilak 23, osteguna LIBURUAREN EGUNA


Kaixo, kuadrilla!!!

Iritsi da eguna!!! Gogoratzen duzue zer esan nizuen, ezta? Zuzenean ezinezkoa bada ere, blog bidez kontatuko dizuet gaur ipuina. Lehenbizi aurkeztu egingo dizuet...


Eta orain...hemen ipuina:

Sakatu gainean ikusi eta entzun nahi baduzue.


Gozatu liburuen egunaz!!! Eskolan egongo bagina, gela, pasiloak eta eskola guztia apainduta izango genuke, ezta? Liburuak non nahi txoko desberdinetan txukun-txukun jarrita, zintzilikatuta...Ziur zirkulazioan kartelak egingo genituela liburuen irudiekin, "Apirilak 23, liburuaren eguna" letra haundiz idatzi eta kolorez apainduz. Hauen modukoak:



LIBURUAREN EGUNA | CP Alaitz IP                 Liburu eguna-Orrialde adierazleak

otxarpoxpolintxuak: LIBURUAREN EGUNA

  
Andereñook eta gurasoek ipuinak kontatuko genizkizueke, eta agian, ipuin kontalariren bat ere etorriko litzateke eskolara. Ai! zenbat gauza egingo genituzkeen eskolan bageunde, e! 
Vector: Smiley Idea Light Bulb Moment | Emoticones emoji, Caras ...

Baina, aizue! Ez etsi! Etxean egon arren, liburuaren eguna ospatzen jarrai dezakezue. Ideia bat izan dut oraintxe. Zergatik ez dituzue zuen etxeak apaintzen, etxekoen baimenarekin, noski. Kartelak egin ditzakezue eskolan bezalaxe, eta pasiloan, zuen gelako atean edo balkoian zintzilik jarri. Eta  mahaitxo edo apal batean ikusgai zuen liburuak jarri dotore-dotore. Bizilagunekin harremana baduzue, Mikelek eta Haizeak bezala, ipuin trukea egin dezakezue. Zuen ipuin bat aldamenekoaren ate aurreko alfonbran utzi eta berari zuenean beste bat uzteko eskatu, irakurri ondoren itzuliko diozue berriro elkarri. Liburuarekin batera notatxo bat utzi beharko duzue zuen proposamena azalduz, noski. Gero liburua eta notatxoa han utzi, txirrina jo, eta etxera azkar azkar. 
Begira momentutxo batean zenbat ideia erraz proposatu dizkizuedan. Animo! Eragin buruari, ziur zuei ere ideia gehiago bururatzen zaizkizuela, eta bestela hauek erabili.

Nire ipuina entzun duzue, baina ez naiz bakarra izan, batzuk bidali dizkidazue ipuinen kontaketak gustora baino gustorago entzun ditut. Aupa zuek! MILA ESKER!!!
Eta atzo eskatu bezala, Ipuinik kuttunenen zerrendak ere iristen hasi zaizkit:



Ipuin batzuk errepikatu egiten dira zuen zerrendetan, konturatu zarete? Beno, piskanaka blogera igotzen saiatuko naiz topatzen ditudanak. 


Zuen lan gehiago ere iritsi zaizkit, baina... biharko utziko ditugu, ados? Gaurko bloga liburuaren egunari eskeiniko diogu oso osorik. 

Ondo segi!!! 




2020(e)ko apirilaren 21(a), asteartea

Apirilak 22, asteazkena


Kaixo, kuadrilla!!!

Astearen erdira  iritsi gara, gaur asteazkena! Zer moduz doa astea? Ondo espero dut!
Esan genuen aste berezia zela, ezta? Liburuaren astea! Atzo Pottokien kapitulua ikusi bazenuten, argi geratuko zitzaizuen zein inportanteak diren liburuak denontzat, zein beharrezkoak. Eta zenbat eta zenbat liburu mota ezberdin dauden gainera: errezeta liburuak, ipuinak, magia liburuak... Gaur memoria piska bat egitea proposatuko dizuet  zerrenda bat idazteko, gogoratzen dituzuen ipuin kuttunen izenburuen zerrenda. Idatzi ondoren, zerrenda hori niri bidaltzea eskertuko nizueke. Ni saiatuko naiz ipuin hoiek aurkitzen, eta topatzen baditut blogera igotzen. Ados? Animo!!! Ziur gogoko ipuin pila bat duzuela!

NIRE IPUIN KUTTUNENEN ZERRENDA:

1.-______________________________________________

2.-______________________________________________

3.-______________________________________________

4.-______________________________________________

5.-______________________________________________

6.-______________________________________________

7.-______________________________________________

8.-______________________________________________

9.-______________________________________________

10.-_____________________________________________


Gaur nik aukeratu dut ipuin bat irakur dezazuen. Ea nork ezagutzen duen...Agian, zuetakoren baten zerrendan agertuko da.
😉 Cara Guiñando El Ojo Emoji😉 Cara Guiñando El Ojo Emoji
Ipuin honetako protagonistak bera nola sentitzen den kontatuko dizue. Bukaeran galdera bat egingo dizue. Orain etxean, atera ezinik zaudetela, nola sentitzen zarete zuek? Lehenbizi irakurri, eta gero esango didazue.

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN IPUINA IRAKURTZEKO.


A! Eta zuen argazkiak jasotzen jarraitzen dut. Zer uste zenuten, ahaztu egin zitzaizkidala? EZZZZZ! Begira:
Elorak egin ditu atzo blogera igotako batuketak! Aupa txapeldun!!! Eta ez zaizkio ez data, eta ezta izena ere ahaztu. Primeran! Eta izena hizki txikiz idatzi du gainera!



Gure Mikelek, berriz, itxialdian dagoenetik, bere bizilagunen artean lagun berriak egiteko aukera aprobetxatu du. Eta ikusi zer oparitu dion hauetako bati bere urtebetetze egunean. Begiratu, begiratu ondo, ea antzematen duzuen zer erabili duen gorputza egiteko. Etxean eskura ditugun gauzekin gauza dotoreak egin ditzakegula argi utzi digu. Zuek ere anima zaitezkete.
Lagunak benetako altxorrak dira, eta ondo zaindu behar dira, noski baietz. Segi horrela!


Eta Eiden!!! Ikusten al duzue zein konzentratua dagoen? Bere berriak ere izan ditut.
Asko botatzen gaituela faltan dio.

😘 Cara Lanzando Un Beso Emoji
NIK ERE ASKO BOTATZEN ZAITUZTET FALTAN! DEN-DENAK!!! 

 MUXU HAUNDI BAT, ETA BIHAR ARTE!!!