2020(e)ko apirilaren 19(a), igandea

Apirilak 20, astelehena


Kaixo, denoi!
Zer moduz joan da oporraldia? Denok ondo izatea espero dut.

Batzuen berri izan dut, begira:

Haizea eta bere ahizpa, Yelena, auzokoekin mozorrotzera jolasten aritu dira.



Eiden, kenketak egiten, irakurtzen eta bere argazki bilduma osatzen. 





Eta Iker ere gelditu gabe ibili da: amonaren urtebetetzerako kartulinazko loreak egiten, marrazten...eta begira nola hazi diren  landatutako dilistak!





Beno, eta jolasten jarraitu nahiko duzue, ezta? Ea gaurko proposamena zer iruditzen zaizuen. Karratu magikoak osatzea da kontua. Karratu hauetan zenbaki batzuk falta dira, batuketa eta kenketa errazak eginez asmatu beharko zenukete hutsune hoietan jarri beharreko zenbakiak zeintzuk diren. 

SAKATU IRUDIAREN GAINEAN JOLASTEKO


Eta ez pentsa, astelehena dela ahaztu dudanik. Hemen gaurko ipuina. Ea gustatzen zaizuen. Gozatu!
Eta gogoratu, liburuska bete dezakezuela gustatu zaizuen edo ez esanez, eta lagunei gomendatuz.


Beste kontutxo bat. Aste honetan liburuaren astea ospatzekotan ginen eskolan, izan ere Apirilaren 23an liburuaren eguna baita. Zuen etxekoak animatzen badira ipuinen bat irakurri eta bideoz grabatzera, bidal diezadatela eta nik blogera igoko dut. Zuek ere irakur dezakezue zerbait, ipuin motz bat edo olerkiren bat... Animo!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina