Kaixo, kuadrilla!
Iritsi da osteguna! Lehengo ostegunean dilistak landatzeko proposamena egin nizuen, gogoratzen?Norbaitek landatu zituen? Zer moduz doaz? Dilisten berririk ez dut jaso, baina atzoko buruketarena bai. Begira Ikerrek bidali diguna:
Primeran, Iker! 7 hilabete dira 31 egun dituztenak, bai: urtarrila, martxoa, maiatza, uztaila, abuztua, urria eta abendua. 7 aldiz edo 7 bider, 31 zenbakia batu behar zen. Ikerrek egin du batuketa!
Emaitza= 217 egun.
Berrehun eta hamazazpi egun.
Berrehun eta hamazazpi egun.
Eta gauza gehiago ere bidali dizkigu. Gozatu egin duen ipuinarekin:
Geroz eta txukunago idazten duzu letra txikiz txapeldun! zorionak!
Aldara eta Aitor marrazten ibili dira:
Eta puzle berezi hauei buruz zer diozue?
Beno, eta gaurko proposamenerako ideia Alanek eman dit. Bera mundu osoko banderak marrazten eta margotzen ari da bere etxean. Kontinente bakoitzeko bi.
Eta berarekin jolastera gonbidatzen gaitu. Ezetz asmatu nongoak diren Alanek egindako bandera hauek?
Ea non aurkitzen duzuen informazioa, ANIMO!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina