Kaixo, kuadrilla!
Blogera goizean sartzen zaretenok barre piska bat egingo zenuten atzo nire kontura, ezta?
Hainbeste denbora etxetik atera gabe, burua txoro-txoro daukat, zein egunetan bizi naizen ere ahaztuta! Atzo apirilean sartu ginela konbentzituta eman nuen goiz osoa, ene!!!
Konturatu orduko zuzendu nuen, baina...
Beno, nire despistea aprobetxatuko dut buruketa bat planteatzeko, badakit batzuk buruketak oso gogoko dituzuela eta.
Baditugu 30 egunetako hilabeteak, baita 31egunekoak ere, eta otsaila, berriz, kapritxoso samarra da, batzutan 28 egun eta bestetan 29 egun izaten ditu. Kontu horiek denak badakizkigu, baina, hona hemen galderak:
Zenbat hilabete daude 31 egun dituztenak? ___________________________
Zeintzuk dira?__________________________________________________
Hilabete hoien egunak batuz gero, zenbat egun izango lirateke guztira?
Animo! ziur asmatzen dituzuela erantzunak!!! Zenbakiekin gabiltzanez, jolas gaitezen piska bat gehiago.
Sakatu irudiaren gainean jolasean hasteko.
Zer moduz? zenbaki guztiak buruan dantzan?
Nahikoa izan da gaurkoz. Utz ditzagun matematikak alde batera oraingoz, eta pasa gaitezen etxeko berriak ikustera. Ilazkik zerrenda polita osatu du etxean egiten ari den gauzekin. Begira:
Segi horrela Ilazki!!!
Eta amaitzeko marrazki bizidunak, GOZATU!!! ETA BIHAR ARTE!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina