2020(e)ko martxoaren 24(a), asteartea

Martxoak 25, asteazkena


Kaixo, kuadrilla!


Begira zenbat lagun etxean lanean! Honek gure zirkulazioa dirudi!!! Adrianek eskutitza idatzi du, eta eragiketa matematikoak egin; Aldarari, Elorak egindako barkua gustatu zitzaiola dirudi, eta sukaldean ibiltzeko denbora ere izan du;  Haizea marraztu eta marraztu kolore biziz...
Sakatu Eidenen argazkiaren gainean, eta lagun gehiago ikusiko dituzue. Begira gure txapelduna ipuina kopiatzen, konturatzen zarete zein ipuin den?


Baina eskolan zirkulatzeaz gain, proiektuetan lanean ere aritzen gara. Zirkoaren proiektua bukatu berri dugu gogoratzen? Magoek trukoak egiten dituztela ikasi genuen, jendeari magia egiten dutela sinestarazi arren, trukoa izkutuan egoten da. Ba, begira bideo hau! Praktikatuz gero, etxekoak txunditurik utziko dituzue magia egiten duzuela sinestaraziz. 



Baina gu ez gara magia egiten dakigun bakarrak, badira pertsonaia urdin txiki batzuk...

POTTOKIAK: MAKILTXO MAGIKOA

ONDO PASA!!!!!!


A! gauzatxo bat, blog berriak jarri dituzte martxan: Ingelesekoa bat eta gorputza martxan jartzekoa bestea ariketa eta jolasez betea. Sartu eta ikusi!




iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina