Kaixo, denoi!
Zer moduz atzoko proposamena? landatu dituzue dilistak? kontatuko didazue zer gertatzen zaien dilista hoiei egun hauetan.
Astea bukatzen ari da, gaur ostirala! Eta ostiraletan...ASMAKIZUNA!!! Gaur 3 asmakizun proposatzen dizkizuet:
Ni gabe...
gerria gerra,
gorria gorra,
harria harra,
zerria zerra,
zorria zorra
nor naiz ni?
Nire izena duzu Tom.
Nire abizena duzu atea;
Lotsagorriturik nago
eta barruan haziz betea.
Hodei bat eta lau hanka
zelaian bazka eta bazka.
ETA BEHEKO IRUDI HAU? BA HAU ERE ASMAKIZUN ANTZEKOA DA. EZKERRALDEAN AGERTZEN DEN IRUDIAREN SIMETRIKOA MARRAZTU BEHAR DUZU ESKUINALDEAN.
SAIATU NAHI? SAKATU GAINEAN ETA HORRELAKO IRUDI MORDO BAT TOPATUKO DUZU. ANIMO!
SAKATU GAINEAN
Eta atzo, lagunak zertan ibili ziren ikusi nahi? Begira gure Haizea sukaldari
Batzuk, gailetak, besteek pizza eta zuek entsalada goxoa. Sukaldari bikainak ditugu gure artean!
Eta bukatzeko pelikula bat, Oihanetik bueltatxo bat eman nahi?
Sakatu argazkiaren gainean
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina