Kaixo, denoi!
Atzoko asmakizunen erantzunak jakin nahi?
3 asmakizun, 3 erantzun= TOMATEA
ARDIA
I LETRA
Zein asmakizuni dagokio erantzun bakoitza??? Orain bai erraza, ezta?
Gaur ez dut argazkirik zuei erakusteko, baina badakit etxean gustora zabiltzatela jolasean, eta lanean.
Gauzatxo bat eskatu behar dizuet. Etxean zaudeten egun hauetan egiten ari zareten gauzekin zerrenda bat osatzea eskolara etortzen zaretenerako.
ETXEAN EZ ASPERTZEKO EGITEN ARI NAIZEN GAUZEN ZERRENDA
Listado de las cosas que estoy haciendo en casa para no aburrirme
1.________________________________________________________________
2.-_______________________________________________________________
3.-________________________________________________________________
4.-________________________________________________________________
5.-________________________________________________________________
6.________________________________________________________________
7.-________________________________________________________________
8.-________________________________________________________________
9.-________________________________________________________________
10.-________________________________________________________________
Orain, jolastera!!!Sakatu lotura honetan ,ERAGIN BURUARI eta ondo pasa!!!
SAKATU IRUDIAREN GAINEAN JOLASTEKO.
Eta bukatzeko,POTTOKIEN ATAL BERRI BAT. GOZATU LARUNBATAZ!!!
Azken orduko kontutxo bat, "aldaketa klimatikoaren aurkako konpromisoa" erakusteko, gaur 20:30etatik 21:30etara gure etxeetako argiak itzaltzeko eskatu digute. Balkoietara eta leihoetara ateratzeko mobilak edo eta linternak hartuta. Asko hitz egin dugu aurten aldaketa klimatikoaz eta badakigu zein garrantzitsua den gure planeta zaintzea. Hortaz, aukera polita dugu gaur denok elkarrekin horretaz gogoratzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina