Eta iritsi zaigu "GAU BELTZA" ospatzeko eguna!!!!!
Kanpoan egon gara zai eta nahiko urduri festarako azken prestakuntzak egin bitartean.
Ipuina amaitu eta gure beldurrak poltsikotik atera eta kutxara sartzeko unea iritsi zaigu.
Eta iritsi zaigu "GAU BELTZA" ospatzeko eguna!!!!!
Kanpoan egon gara zai eta nahiko urduri festarako azken prestakuntzak egin bitartean.
Ipuina amaitu eta gure beldurrak poltsikotik atera eta kutxara sartzeko unea iritsi zaigu.
Gaztainak jateko asmoa genuen ostiral arratsaldean. Baina... nola erretzen dira danbolinean? Inork ba al daki? Bada ez bada, laguntza eskatu eta, bezperan, gelan, gaztain gutxi batzuk erre genituen.
Uuuummm! usaina zabaldu da lehenbizi, eta zarata entzuten hasi gara gero: PIN, PAN, PUN...
Marc izan da gaztaina dastatu duena, bihar ez du gure artean egoterik izango, eta ez zuen gaztainak probatu gabe geratu nahi.
Hainbeste egunetan ametsetan aritu ondoren, iritsi da zuen urtebetetze eguna ere. Eskolan, zein gero, zuen festan, primeran pasako zenutela espero dut.
ZORIONAK!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!!
Gertu da ARIMEN GAUA, GAU BELTZA!
Urria bukatzear da, eta urte sasoi honetan gure artean oraindik bizirik dirauten ohiturak badira.
Gure arbasoak baserrietan bizi ziren, eta gehienek etxe inguruko lurrak lantzen zituzten. Kalabazak, intxaurrak, hurrak, gaztainak, perretxikuak... hoiek ditugu, besteak beste, udazkeneko fruitu eta barazkiak.
Familiak sutondoan biltzen ziren, danbolina hartu eta gaztaina erreak jatera, antzinako kontu eta kondairak kontatzen zituzten artean.
Eta bihurrikerietarako ere prestatzen omen ziren. Diotenez, baratzetatik kalabazak hartu eta barrua hustu ondoren, kandela barruan sartu, eta bide bazterretan jartzen omen zituzten bertatik pasatzen zirenei susto itzelak emanez.
Izan ere, Arimen gaua edo Gau beltza beldurrak pizteko gaua da, iluntasuna ospatzeko gaua.
Pirritx eta Porrotxek ondo dakiten zertaz ari garen. Begira bestela.
BI HILABETEZ GURE ARTEAN EGON ONDOREN, GAUR ZURI AGUR EGITEKO EGUNA HELDU ZAIGU.
ZOAZEN LEKUAN OSO GUSTORA EGOTEA ESPERO DUGU. FALTAN BOTAKO ZAITUGU! ONDO IZAN, VICKY!!!
SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN, GEHIAGO IKUSTEKO!!!!
Ezusteko polita izan genuen atzo lehenengo eta bigarren mailakoek.
KONTZERTUA ESKOLAN BERTAN!
Hori da hori zortea gurea!!!
Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.
Aste motza izan arren, ez gara besoak gurutzatuta egon. Zirkulatzen, proiektuarekin aurrera eta astea bukatzeko modu hoberik ez da jolasean baino: gaur Xagu Txikira aritu gara.
Guztiarena ez bada ere, zenbait gauzen argazkiak badauzkagu. Begira, begira!!!
Sakatu argazkiaren gainean, beste argazki mordo bat ikusteko. Ondo pasa!!!
Badugu gure jatetxearentzat izena ere, erraz asmatuko duzue:
ADARBAKARREN JATETXEA
Ondo pasa asteburua!!!!
OIHANEK GAUR 6 URTE BETE DITU!!!!!!
ETA BIZKOTXO GOXO GOXO BAT EKARRI DIGU BERAK ETA AMAK EGINA!!!!!
ZE ONA ZEGOEN!!!!!
ESKARRIKASKO OIHAN!!!!
Kaixo !!!!!!!
Hemen gara berriz 2021-22 ikasturteari hasiera emanez eta martxan jarri degu aurtengo bloga.
Iadanik bi aste baino gehiago daramatzagu igerilekura joaten eta argazki batzuk partekatu nahi ditugu zuekin.
Oso ondo pasatzen degu eta asko ikasten ari gara!!!!!
ASTE HONETAN GURE PROIEKTUA AUKERATU DUGU. LEHENBIZI ZERRENDA LUZEA OSATU GENUEN DENEN ARTEAN, 23 GAI, PENTSA!
GERO PATXADAZ IRAKURRI, PENTSATU, ETA BAKOITZAK GUSTOKOEN DUENA AUKERATU ONDOREN, PAPERTXOAN IDATZI, ETA BOZKATZERA!!!
BADUGU LEHEN PROIEKTUA: SUKALDARITZA!!!
ETA HASI GARA ETXETIK GAUZAK EKARTZEN. BEGIRA BEGIRA:
RUBEN GURE ARTERA ITZULI DA, ETXEAN KONFINATUTA EGON ONDOREN, ETA MAXIRI GUTXIAGO FALTA ZAIO: