2021(e)ko urriaren 27(a), asteazkena

Arimen gaua prestatzen

 



Gertu da ARIMEN GAUA, GAU BELTZA!

Urria bukatzear da, eta urte sasoi honetan gure artean oraindik bizirik dirauten ohiturak badira. 

Gure arbasoak baserrietan bizi ziren, eta gehienek etxe inguruko lurrak lantzen zituzten. Kalabazak, intxaurrak, hurrak, gaztainak, perretxikuak... hoiek ditugu, besteak beste, udazkeneko fruitu eta barazkiak. 

Familiak sutondoan biltzen ziren, danbolina hartu eta gaztaina erreak jatera, antzinako kontu eta kondairak kontatzen zituzten artean. 

Eta bihurrikerietarako ere prestatzen omen ziren. Diotenez, baratzetatik kalabazak hartu eta barrua hustu ondoren, kandela barruan sartu, eta bide bazterretan jartzen omen zituzten bertatik pasatzen zirenei susto itzelak emanez. 

Izan ere, Arimen gaua edo Gau beltza beldurrak pizteko gaua da, iluntasuna ospatzeko gaua. 

Pirritx eta Porrotxek ondo dakiten zertaz ari garen. Begira bestela.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina