2021(e)ko urriaren 30(a), larunbata

GELAN GAZTAINAK DANBOLINEAN NOLA ERRETZEN DIREN IKASTEN ARITU GINEN

 

Gaztainak jateko asmoa genuen ostiral arratsaldean. Baina... nola erretzen dira danbolinean? Inork ba al daki? Bada ez bada, laguntza eskatu eta,  bezperan, gelan, gaztain gutxi batzuk erre genituen. 

Uuuummm! usaina zabaldu da lehenbizi, eta zarata entzuten hasi gara gero: PIN, PAN, PUN...

Marc izan da gaztaina dastatu duena, bihar ez du gure artean egoterik izango, eta ez zuen gaztainak probatu gabe geratu nahi.





Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko. 







iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina