2026(e)ko maiatzaren 31(a), igandea

URUMEAKO IBARBASOA

 Urumeako ibarbasoari buruzko proiektuaren bukaerara iristen ari garenez, argazki hauek zuekin partekatu nahi genituen.

Esperientzia aberasgarria izan da: asko ikasi dugu zuhaitzei buruz, ingurune desberdinen biodibertsitatea aurkitu dugu, gune artifizialagoak eta naturalagoak alderatuz eta, azken finean, inguratzen gaituen mundua hobeto behatzeko eta ulerteko aukera izan dugu.

Eskerrik asko, Amaia, zure ezagutzak eta gogoa gurekin partekatzeagatik!

KLIKATU ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO

 






2026(e)ko maiatzaren 29(a), ostirala

ITSASONDOA PROIEKTUA MARTXAN DUGU!!


ETA HASI DIRA ETXEETATIK MATERIALA EKARTZEN,  ERAKUSTEN, SAILKAPENAK EGITEN....BAGOAZ!!!!

HASTEKO, GELAN KUTXA BAT AGERTU ZEN  ETA BOTILA BATEN MARKA ZUEN HONDARRETAN. ORDUAN OLATU MAGIKOAREN IPUINA IRAKURRI GENUEN....  ETA JOLAS KOOPERATIBOA EGIN GENUEN ITSASOKO SOINUAK ENTZUNEZ.







 

2026(e)ko maiatzaren 18(a), astelehena

PLASTIKIROLAK

 Kaixo denori!

Joan den astean DBH 3ko ikasleak 2. ziklora etorri ziren plastikozko hondakinak murrizteko proposamen batekin: "plastikirolak". Hondakinak kirol-materiala sortzeko eta, aldi berean, primeran pasatzeko nola berrerabili erakutsi ziguten. Ez ahaztu: MURRIZTU, BERRERABILI ETA BIRZIKLATU.

KLIKATU ARGAZKIAK IKUSTEKO





2026(e)ko maiatzaren 11(a), astelehena

GU GARA ALTXORRIK EDERRENA!!

Kaixo denori! 


Azken asteotan, Izarrok buru-belarri aritu gara Altxorraren Bila proiektua lantzen, ikasgelan zein Gorputz Hezkuntzan. Proiektu honetan ikasi dugu espazioan orientatzen, ibilbideak planifikatzen eta adierazten eta ezagutza matematikoak egoera erreal batean aplikatzen, beste gauza askoren artean. Ikastolako jolas-tokia altxorraren uharte bihurtu dugu eta altxorrik preziatuena aurkitu dugu: GU GEU!