2022(e)ko otsailaren 25(a), ostirala

 GAUR ITSASOK 6 URTE BETE DITU!!!
GOIZEAN BERE BIZKOTXOA JAN DEGU ETA ARRATSALDENA IÑAUTERIAK OSPATUKO DITUGU, A ZE EGUN BOROBILA!!!







2022(e)ko otsailaren 24(a), osteguna

 ASTEARTEAN LUKAREN URTEBETETZEA OSPATU GENUEN, JADA 6 URTE BETE DITU!!
ZORIONAK LUKA!!!!








2022(e)ko otsailaren 22(a), asteartea

Minieramangarriekin lanean hasi gara berriro!!!

 

Aspalditik genuen gogoa, eta iritsi da eguna! Aurten ere, joan den urtean bezala, minieramangarriekin lanean arituko gara. Gainera, aurten, bakoitzari gure minieramangarria egokitu digute, gure zenbaki, argazki, zorro eta guzti. 6.mailara arte erabiliko dugu minieramangarri bera, hortaz, ondo zaindu beharko dugu. Gaur Garbiñe etorri zaigu, IKT taldeko gure eskolako arduradun gisa, azalpenak ematera. 

Gure ardura da hemendik aurrera ondo zaintzea. Erabilera okerra dela eta, gure ordenagailua apurtuko balitz, ondorioak gure gain hartu beharko genituzke.

Gaur ordenagailuak piztu, gure pasahitza sartu eta lehengo urteko jolasekin hasi gara martxan. Begira begira:

Sakatu gainean gehiago ikusteko!


2022(e)ko otsailaren 19(a), larunbata

AGUR, JULENE!

 

Atzo, Juleneren azken eguna izan zen. Denbora luzez egon da gure artean, eta orain unibertsitatera itzultzeko momentua iritsi zaio. Agur esan genion atzo, nahi duenean bisitan etortzeko gonbitea luzatuz. 

Ondo segi, Julene!!!

Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.


A! Eta ahaztu gabe, aste hontako asmakizuna:


Larruzko etxolan

bost anai-arreba,

egunez barruan

gauez kanpoan.

2022(e)ko otsailaren 17(a), osteguna

Merendola!!!

 

Asteartean Julenek emandako aholkuak martxan jartzeko eguna izan da gaurkoa gure zerbitzarientzat!

Zerbait argi geratzen ari zaigu, gure proiektuko azken xedea aurrera eramatea, jatetxe bat martxan jartzea alegia,  ez da huskeria bat:

-Sukaldariek sukaldatzen jakin behar dute. Horretan ibiliak gara: pintxo ezberdinak egiten, postreak egiten...

- Kontuak ondo eta azkar egiten ere jakin behar dute kobratzeko ardura dutenek. Horretan ere, buru belarri gabiltza, eskuz zein kalkulagailuz geroz eta abilagoak gara. 

- Dekoratzaileak gure jatetxea diseinatzen: planoak egiten, eta planotik maketa egiten eta jatetxea nola apainduko dugun asmatzen jo ta ke.

 Eta gaur zerbitzariak, bezeroak atontzen, zer nahi duten galdetzen eta apuntatzen, mahaira eramaten... begira nola ibili diren:

Sukaldariek ere lan egin behar izan dute noski!

SAKATU GAINEAN ARGAZKI GEHIAGO IKUSTEKO.


Eta gaurkoa posible izateko, atzo, denak elkarrekin Eroskira joan ginen erosketak egitera.  

Sakatu gainean, argazki gehiago ikusteko.

Meriendarekin amaitu eta gero, balorazioen garaia iritsi da, elkarjartzea. 
Zer ikasi dugu gaur? Zer moduz moldatu dira zerbitzariak? Zer moduzkoa zegoen janaria? 
Bezeroek zerbitzari eta sukaldarien lana baloratu dute, eta gero sukaldari ta zerbitzarien txanda izan da. Nola sentitu diren eta zer moduz moldatu diren azaldu dute. 
Denetarik atera da:
- Mahai batzuetakoak oso pozik geratu dira beraien zerbitzariaren lanarekin: garaiz iritsi da eskatutakoa, eta zerbitzaria oso atsegina izan da. Zerbait gehiago behar duten galdetu die...
Beste mahai batzutakoek ez dute hainbeste zorte izan: luze egon dira zai, beste mahaietara janaria nola iristen zen ikusten zuten, baina berainera ez zen heltzen...
Orokorrean janari eta edaria denei gustatu zaie.  Dena goxoa zegoela esan dute .
- Zerbitzari lana ez dela batere erraza konturatu dira. Denak gauzak eskatzen hasten dira, eta azkar ibili behar da. Lankide batek arazoak dituela ikusiz gero, eta zure mahaia zerbitzatua baldin badago, lagundu diezaiokezu, denen artean lana aurrera ateratzeko. Bezero batzuk oso jatorrak dira, baina beste batzuk pazientzia gutxi dute...Bezero batzuk ez dute errespetu handiz itxoiten. 

Zarata sortzen da jangelan, gure eskolako jangelan bezalaxe. Gure begiraleekin gogoratu gara. Guk ere batzutan ez dugu pazientziarik izaten beraiekin, eta janaria eskatzen diegu behin eta berriz, denbora eman eta itxoin beharrean, eta zarata sortzen dugu. Gaur oso ondo ulertu dugu nola sentitzen diren. 
Zerbitzen gaituen jendeak errespetuz hitz egin behar digula ikasi dugu, baina bezero garenok ere errespetuz hitz egin behar diegula. 

AUPA, KUADRILLA! TXAPELDUNAK ZARETE!!! LAN EDERRA ETA IKASKETA HOBEA!


2022(e)ko otsailaren 15(a), asteartea

Juleneri elkarrizketa

 

Gaur Durangoko neska jator bat aurkeztuko dizuegu: JULENE.

Ostiral honetan bukatzen du bere praktikaldia Arantzazuko Aman. LH1 gelan pasa ditu ordu gehienak, baina zirkulazioan gu guztiokin batera egon da. Bere ikasketak egiteaz gain, asteburuetan taberna batean egiten du lan Durangon. Hau jakin genuenen pentsatu genuen, gure proiektuko azken xedea aurrera eramateko ongi etorriko litzaizkiguken aholku batzuk eman ziezazkigukela. Goizean,, berari elkarrizketa egin nahiko geniokela esan diogu, eta baiezkoa eman digu. Denon artean, galderak idatzi ditugu: lehenengo arbelean, eta gero bakoitzak bere paperean:

1.- Erreza al da zerbitzari lanak egitea?  Edo zaila da?

2.- Nola eramaten dira platerak?

3.- Zuek jartzen al dituzue mahaiak?

4.- Zeinek garbitzen ditu platerak?

...

Guztira 7 galdera idatzi ditugu. Eta Julenek den-denak erantzun dizkigu.

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.

Adarbakarren jatetxea inauguratzen dugunean zerbitzariek lan ederra izango dute. Praktikatu egin beharko dugu!

Julenek AHOLKU BATZUK EMAN DIZKIGU:
1.- Urduritasunak alde batera utzi. 
2.- Zerbait erortzen bazaizue, lasai hartu, jaso eta segi aurrera.
3.- Argi izan zer den eskaintzen diezuena bezeroei. 
4.- Izan zaitez ZU ZEU.


                                                         MILA ESKER JULENE!!!


2022(e)ko otsailaren 14(a), astelehena

Zorionak, Xoel eta Iker Caro!!!

 

Gaur Xoelen eta Iker Caroren urtebetetze eguna da. Ikerrek etxean  jarraitzen du oraindik, eta ezin izan dugu bere urtebetetzea elkarrekin ospatu... Itzultzen denean tirako diogu belarritik. Bitartean, etxekoekin goxo-goxo ospatuko zuela espero dugu. Muxu haundi bat gure partez, Iker!!!

Xoelekin goizean ospatu dugu. A ze bizkotxo goxoa ekarri duen, aitatxo sukaldari bikaina egina dago!!!

ZORIONAK BIOI!!!!



Urte askotarako!!!

2022(e)ko otsailaren 11(a), ostirala

OTSAILARI HASIERA

 IRITSI ZAIGU OTSAILA ETA NAHIZ ETA GUTXI IZAN GAREN GELAN EGUN BATZUTAN, JULENEREN ESKUTIK DOLUA LANTZEN ARITU GARA. LEHENDABIZI FAMILIEN LAGUNTZAZ ZUHAITZ GENEALOGIKOAK EGIN DITUGU ETXEAN ETA ONDOREN GELAN KIDE GUZTIEKIN PARTEKATU DITUGU. GURE ANAI ARREBAK, GURASO ETA AITON AMONA, ETA HAUEN AURRETIK BIZI IZAN ZIREN FAMILIKOAK EZAGUTU DITUGU, ARIKETA HAU EGITERAKOAN. FAMILIAKO KIDE BATZUK EZ DAUDE BIZIRIK, BATZUK EZ DITUGU EZAGUTU, BESTE BATZUK GUK EZAGUTU ONDOREN HIL EGIN DIRA. HAIEK GOGORARAZTEKO GURE OROITZAPENEN KUTXAK EGIN DITUGU.

ESKARRIKASKO JULENE, ZEIN LAN EDERRA EGIN DUGUN ZUREKIN.




OROITZAPENAK KAXAN SARTZEN



GAUR OSTIRALA ARNAS APARATUAREN INGURUAN LAN EGIN DUGU, ETXEAN ZAUDETENAK GELARA ETORTZEN ZARETENEAN IKASTEKO AUKERA IZANGO DUZUE!!!!!!!


ARNASKETA EZBERDINAK PROBATU DITUGU, ESKUAK SABELEAN ETA SAIHETSETAN JARRI DITUGU ETA NOLA ARNASTEN DUGUN IKASI DUGU.


PUZZLE INTERESGARRI BATZUK ERE BADITUDU



MARTINEK PLASTILINAZ EGINDAKOA


LIBURU ASKO EKARRI DITUGU GELARA ETA EGUNERO HARTZEN DITUGU ETA BEGIRATZEN DITUGU. 

ASKO IKASTEKO ASMOA DUGU!!!!!!!


Zorionak, Ekaitz!!!

 

Kaixo, denoi!!! 

Gaur, otsailak 11, Ekaitzen urtebetetzea!!! 

Pena haundia eman dit zu zuzenean zoriondu ezinak Ekaitz .Baina, badakit gelan lagunekin ospatu ahal izan duzula. Aupa, txapeldun!!! 8 urte bete dituzu jadanik, mutil handia egiten ari zara!!! 

URTE ASKOTARAKO EKAITZ BERNAL !!! 

Astelehenean ikusten zaitudanean jasoko duzu nire besarkada erraldoia. Bitartean, ondo bukatu eguna, oraindik familiarekin ospatzea geratuko zaizueta, Legazpin edo Martutenen, edo bi lekutan, auskalo. 

Eta zuretzat, eta beste guztientzat, eskolan zaudetenentzat, eta oraindik etxean egotera behartuak zaudetenentzat: mila muxuuuuuuu!!!!!!!

Faltan botatzen zaituztet!!!!  Astelehenera arte!!!




2022(e)ko otsailaren 4(a), ostirala


KAIXO ARRATSALDEON!!!!!!!

LEHENDABIZI ETXEAN ZAUDETENAK AGURTU NAHI ZAITUZTEGU, ETA ANIMO ASKO EMAN NAHI DIZUEGU!!!!!!

LAISTER  GUREKIN EGONGO ZARETELA BADAKIGU, BAINA BITARTEAN LASAI LASAI ETXEAN EGON ETA ONDO OSATU!!!!

ASTE HONETAN, ESPERIMENTUEN PROIEKTUARI BUKAERA EMAN ETA BERRIA HASI DUGU:

GIZA GORPUTZA

GIZA GORPUTZAREN FUNTZIONAMENTUAREN INGURUAN GALDERA ASKO DITUGU ETA GAUZA ASKO IKASI NAHI DITUGU!!!

HONETARAKO BI LAGUN EKARRI DITUGU GELARA 

PEPI

                                  
HONEK ORAINDIK IZENA JARTZEKO DAUKA  


  

ETA ARRATSALDEAN SORPRESA BAT EDUKI DUGU

HIRUGARREN ZIKLOKOEK SANTA AGEDA BEZPERAKO KOPLAK ABESTU DIZKIGUTE 



ZEINEN ONDO ABESTU DUTEN!!!!

ESKARRIKASKO!!!!!!!


LAISTER ARTE!!!! 😍😍

2022(e)ko otsailaren 2(a), asteazkena

2022(e)ko otsailaren 1(a), asteartea

Zorionak, Yaiza eta Maren!!!

 

Atzo Yaizaren urtebetetzea, eta COVIDa dela eta etxean konfinatuta ...

Berarekin ospatu nahi genuen nola edo ala eta urrun egon arren, guk marrazki bana egin genion. ZORIONAK, YAIZA!!!!








SAKATU GAINEAN LAGUNEN MARRAZKIAK IKUSTEKO!!!


Etau gaur, aldiz, Marenen urtebetetzea!!! Malenekin bai ospatu ahal izan dugula!!! ZORIONAK!!! URTE ASKOTARAKO, MALEN!!!