2022(e)ko otsailaren 15(a), asteartea

Juleneri elkarrizketa

 

Gaur Durangoko neska jator bat aurkeztuko dizuegu: JULENE.

Ostiral honetan bukatzen du bere praktikaldia Arantzazuko Aman. LH1 gelan pasa ditu ordu gehienak, baina zirkulazioan gu guztiokin batera egon da. Bere ikasketak egiteaz gain, asteburuetan taberna batean egiten du lan Durangon. Hau jakin genuenen pentsatu genuen, gure proiektuko azken xedea aurrera eramateko ongi etorriko litzaizkiguken aholku batzuk eman ziezazkigukela. Goizean,, berari elkarrizketa egin nahiko geniokela esan diogu, eta baiezkoa eman digu. Denon artean, galderak idatzi ditugu: lehenengo arbelean, eta gero bakoitzak bere paperean:

1.- Erreza al da zerbitzari lanak egitea?  Edo zaila da?

2.- Nola eramaten dira platerak?

3.- Zuek jartzen al dituzue mahaiak?

4.- Zeinek garbitzen ditu platerak?

...

Guztira 7 galdera idatzi ditugu. Eta Julenek den-denak erantzun dizkigu.

SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.

Adarbakarren jatetxea inauguratzen dugunean zerbitzariek lan ederra izango dute. Praktikatu egin beharko dugu!

Julenek AHOLKU BATZUK EMAN DIZKIGU:
1.- Urduritasunak alde batera utzi. 
2.- Zerbait erortzen bazaizue, lasai hartu, jaso eta segi aurrera.
3.- Argi izan zer den eskaintzen diezuena bezeroei. 
4.- Izan zaitez ZU ZEU.


                                                         MILA ESKER JULENE!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina