2022(e)ko otsailaren 22(a), asteartea

Minieramangarriekin lanean hasi gara berriro!!!

 

Aspalditik genuen gogoa, eta iritsi da eguna! Aurten ere, joan den urtean bezala, minieramangarriekin lanean arituko gara. Gainera, aurten, bakoitzari gure minieramangarria egokitu digute, gure zenbaki, argazki, zorro eta guzti. 6.mailara arte erabiliko dugu minieramangarri bera, hortaz, ondo zaindu beharko dugu. Gaur Garbiñe etorri zaigu, IKT taldeko gure eskolako arduradun gisa, azalpenak ematera. 

Gure ardura da hemendik aurrera ondo zaintzea. Erabilera okerra dela eta, gure ordenagailua apurtuko balitz, ondorioak gure gain hartu beharko genituzke.

Gaur ordenagailuak piztu, gure pasahitza sartu eta lehengo urteko jolasekin hasi gara martxan. Begira begira:

Sakatu gainean gehiago ikusteko!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina