2021(e)ko irailaren 30(a), osteguna

ASTEARTEAN MAIDERREN URTEBETETZEA OSPATU GENUEN!! BI BIZKOTXO GOXO GOXOAK EKARRI ZITUEN DENAK ELKARREKIN OSPATZEKO.
ZORIONA MAIDER!!!







2021(e)ko irailaren 24(a), ostirala

2021(e)ko irailaren 21(a), asteartea

2021(e)ko irailaren 20(a), astelehena

Animo, etxean zaudetenoi!!!

 

Lagun pare bat etxean daukagu konfinatuta: Maxi eta RubĂ©n. Biek negatibo eman duten arren, etxean egon beharra dute positibo batekin kontaktuan egon direlako, eta medikuak hala agindu dielako. Primeran daude osasunez, baina etxean aspertu samar, gu faltan botatzen. 

Begira zertan dabiltzan...



Animo Maxi, uste baino lehenago pasako dira egunak eta!

Ea Rubenen argazkirik jasotzen dugun hura ere zertan dabilen ikusteko. Guk ere eskolatik animoak bidaliko dizkiegu. 
Laister arte, bikote!!!


2021(e)ko irailaren 17(a), ostirala

ASTEBURU ON!!!

 

Gaur arratsaldean pelikula bat ikusten hasi gara, eta momenturik interesgarrienean... moztu egin behar izan dugu etxera joateko ordua iritsi zaigu eta.  Nola bukatzen den jakin nahi izanez gero, sakatu argazkiaren gainean, eta GOZATU!!!




https://mega.nz/file/ORRCiSwK#W750ChJt8spspudkpFO4JdEv2dUx5xrfArJBeY_cV68


ONDO PASA  ASTEBURUA!!!

2021(e)ko irailaren 15(a), asteazkena

Zorionak, Nayra!!!

 

Urteak udan bete zenituen, eta noski, ezin gurekin ospatu, horregatik gaur ospatu dugu. Merezi izan du itxoiteak, hori da hori Santiago pastel goxoa!!! uuuummmm! 

Hori hamaiketakorako, eta arratsaldean meriendarako bizkotxoak!!!

ZORIONAK, NAYRA!!! ESKERRIK ASKO GUREKIN OSPATU NAHI IZATEAGATIK!!!





2021(e)ko irailaren 11(a), larunbata

Zorionak, Jon!!!

 

ZORIONAK!!! GAUR 7 URTE BETETZEN DITUZU!!!




ATZO OSPATU GENUEN ESKOLAN ZURE URTEBETETZEA, AITAK EGINDAKO BIZKOTXO GOXOA JAN GENUEN, ETA ZORIONAK ABESTUZ KANDELEI PUTZ EGIN ZENIEN INDARTSU. GAUR FAMILIAREKIN OSPATUKO DUZU, BERAZ, ONDO PASA!!!



 

2021(e)ko irailaren 8(a), asteazkena

HASI DA 2021-2022 IKASTURTEA!!!

AMAITU DIRA UDAKO OPORRAK, ETA HEMEN DA IKASTURTE BERRIA. 
ZENBAT GAUZA GAUR KONTATZEKO! 
URDURI DENAK LAGUNAK IKUSTEKO, IRAKASLEEKIN TOPO EGITEKO...
BATZUK EZAGUNAK, BESTEAK BERRIAK, PISKANAKA EZAGUTUKO DITUGU GUZTIAK.

ONGI ETORRIAK 2021-2022 IKASTURTERA!!!


SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO!!!