2020(e)ko martxoaren 31(a), asteartea

Apirilak 1, asteazkena


Kaixo, kuadrilla!

Blogera goizean sartzen zaretenok barre piska bat egingo zenuten atzo nire kontura, ezta?
Hainbeste denbora etxetik atera gabe, burua txoro-txoro daukat, zein egunetan bizi naizen ere ahaztuta! Atzo apirilean sartu ginela konbentzituta eman nuen goiz osoa, ene!!!     
Konturatu orduko zuzendu nuen, baina... 

Beno, nire despistea aprobetxatuko dut buruketa bat planteatzeko, badakit batzuk buruketak oso gogoko dituzuela eta.
Baditugu 30 egunetako hilabeteak, baita 31egunekoak ere, eta otsaila, berriz, kapritxoso samarra da, batzutan 28 egun eta bestetan 29 egun izaten ditu. Kontu horiek denak badakizkigu, baina, hona hemen galderak:
Zenbat hilabete daude 31 egun dituztenak? ___________________________

Zeintzuk dira?__________________________________________________


Hilabete hoien egunak batuz gero, zenbat egun izango lirateke guztira?










Animo! ziur asmatzen dituzuela erantzunak!!! Zenbakiekin gabiltzanez,  jolas gaitezen piska bat gehiago.
Sakatu irudiaren gainean jolasean hasteko.

Zer moduz? zenbaki guztiak buruan dantzan? 

Nahikoa izan da gaurkoz. Utz ditzagun matematikak alde batera oraingoz, eta pasa gaitezen etxeko berriak ikustera. Ilazkik zerrenda polita osatu du etxean egiten ari den gauzekin. Begira: 


Segi horrela Ilazki!!!

Eta amaitzeko marrazki bizidunak, GOZATU!!! ETA BIHAR ARTE!!!

                                                       Sherlock Holmes-1-__________________



GAURKOAN 5 URTEKOEI BESTE ERRONKA BAT BIDALI DIET, AHO KORAPILO BAT IKASTEA. 







MARKEL ANIMATU ZAIGU, ETA OSO OSO ONDO IKASI DU ZIZARETXOREN AHO KORAPILOA. AUPA MARKEL TXAPELDUN!



                                         


NAYRA BIEKIN AUSARTU DA, ZE ARTISTA ZERAN NAYRA!!!





MAREN ERE BI AHO KORAPILOEKIN ANIMATU DA, A ZE TREBEZIA DEZUN!!! ETA GAINERA IKUSIKO DEZUTE ZE AHOTS BEREZIAK ATERATZEN ZAIZKION MARENI...


                                          



                                           



JON ZE TXAPELDUN ZERAN, ZIZARE ETA GUZTI!!!




2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Martxoak 31, asteartea


Kaixo, kuadrilla!

Martxoari agur esango diogu gaur, elurra eta guzti izan dugu azkenean martxoan. Martutenen elurrik egin al du? Txominen? Morlansen? Amaran ez, baina Astigarragan bai. Beno, gu etxe barruan  goxo-goxo gaude.
Apirilari  kaixo esatea tokatzenen da orain!!!
Esaera zahar pila bat aurkitu dut: begira !

Martxoa haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.

Apirila bero, negua gero.



Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean.
Apirilean euria goian-behean.
Txikia banintzen, handia banintzen, apirilean lorea nintzen.
Zer iruditu zaizue? Zein da gehien gustatzen zaizuena?

________________________________________________________________

Guzti hauek irakurrita Apirilean euria eta hotza  egitea nahiko normala dela antzematen dugu, ezta?

GOZATU HILABETEAZ!

Beno eta gaurko proposamena: atzo ipuin ezagun bat igo nizuen blogera. ERRAUSKIN PRINTZEA. Beno, ezaguna bai, baina ... aldatu samarra ere bai.

GuiƱo Y Sonriendo Emoticon Ilustraciones Vectoriales, Clip Art ...

Ba horixe izango da gaurko lana. Guretzat oso ezaguna den ipuin klasiko bat hartu, eta bihurrikeriatan ibiltzea proposatzen dizuet. Aukeratutako ipuina: Hiru txerrikumeak eta otsoa.

Nork ez du ezagutzen ipuin hau?


Orain, hartu 2 paper, tolestu erditik, eta grapadora baldin badaukazue grapatu. Bestela, zuloak egin eta artilearekin edo sokatxoren batekin lotu dezakezue. Eta ondoren, ipuina idaztera. Baina ez ahaztu, gaur bihurri izatea tokatzen zaizuela: txerriak izan beharrean protagonistak ardiak, tximinoak, katuak... izan daitezke; 3 izan beharrean 4; eta beharbada otsoak denak jango ditu... Jolastu ipuinarekin, aldatu, eta berriro idatzi. Animo! eta bidali idazten dituzuen ipuin berriak, mesedez. 
A! eta ez ahaztu txikiz idatzi dezakezuela, Ikerrek eta Alanek bidalitako lanetan txikiz idatzi dute, 
begira zeinen ondo moldatzen diren. 




Alan nora ote doa kohetea hartuta?




Arratsalde hotz hauetan meriendatzeko errezeta aparta iruditu zait. Nutela erostea lortzen dudanean nik ere prestatuko ditut krep hauek. 


Beno eta, gaurko bloga esaera zaharrak gogoratuz ireki dugunez, sortu berri duten esaera batekin esango diogu agur:


 Eta birusa bazan ez bazan, sar dadila kalabazan!

GAUR 5 URTEKO LAGUNEI ERREZETA BAT EGITEA PROPOSATU DIET ETA HASI DIRA SUKALDARI LANETAN!!


NERE PROPOSAMENA: MARRUBIAK ESNEAREKIN


  
                                    



IDURRE ANIMATU DA EGITERA!!!




NAYRAK BERRIZ, SANTIAGO TARTA EGIN DU, A ZE ARTISTA!!!







JONEK  MADALENA GOXU GOXUAK!







ETA RAQUELEK PATATA PURE MAMITSUA EGIN DU, ZORAGARRIA!!









MARKELEK FORMA DESBERDINEKO GAILETAK EGIN DITU, A ZE ITXURA GOXUA DUTEN!





PERUK BERRIZ, OLO GAILETAK EDO ABENAZKO GAILETAK EGIN DITU,  MUNDIALAK EGON BEHAR  DUTE.




MARC-ek ARROZ ESNEA NOLA EGITEN DEN AZALTZEN DIGU BIDEO POLIT HONTAN:


                                        

EKAITZ BERRIZ SUKALDATZEN JO TA FUEGO DABIL, IKUSI ZENBAT GAUZA PRESTATU DITUEN EGUN HAUETAN:

KROKETAK:





OGIA


BIZKOTXOA



GAILETAK


TORTITAK


ETA MADALENA TXOKOLATEAKIN!
MMMMMMMMMM......


MARENEK LAGUNTZAILE ETA GUZTI, MARRUBI ETA PLATANO ZUKUA EGITEN ERAKUTSI DIGU:


                                                 

ZUKUA EGIN ETA GERO, ZAINZURIAK ETA ILARRAK GARBITZERA!!!

                           



IKER CAROK KROKETAK EGIN DITU, ITXURA EDERRA DUTE!!!












GORA GURE SUKALDARIAK!!!





EGUN ON!!! BERRIZ ASTELEHENA!!!! HASI ZAIZKIT IRISTEN ASTEBURUAN 5 URTEKOEK EGIN DITUZTEN LANTXOAK...IKUSI IKUSI... 
JONEK MARRAZO BELDURGARRI BAT EGIN DU!!








                                      


PERU GAUR ELURRAREKIN JOLASTEN IBILI DA BERE BALKOIAN ETA ETXETXO BAT EGIN DU ELURRAREKIN, A ZE SUERTEA!!!










                                        


2020(e)ko martxoaren 29(a), igandea

Martxoak 30, astelehena


Kaixo, denoi!

Zer moduz asteburua? Ondo? Begira zertan ibili den gure Eiden!


 Hau da hau, pirata! Elora edo Aldararen barkua bakarrik falta zaio itsasoko errege izateko.


Gaur astelehena! Has dezagun eguna eta astea buruari eraginez!!! Ez da batere erreza zubi hau gurutzatzea. Pentsatu ondo, agian ez duzue lehengoan lortuko, baina ez etsi, saiatu behin eta berriz modu egokia asmatu arte. Esango didazue lortzen duzuen ala ez. Aupa txapeldunak!!!

Sakatu gainean



Eta orain, ipuinaren ordua! Mediatekara joaterik ez dugunez, blogaren bidez gutxienez, istorio ezagunak eta berriak, ipuinak zein komikiak, topatzen ditugun guztiak zuentzat! Gozatu!!!


ERRAUSKIN PRINTZEA

Eskolan egongo bagina, mediatekako liburuska beteko genuke, ezta? Ba, gaurtik aurrera astelehenero igoko dizuet ipuinen bat blogera, eta eskolan bageunde bezala, papera, arkatza eta margoak hartu, eta idatzi egingo dugu. Zer iruditzen?


Data:______________________________________________________________

Ipuinaren izenburua:__________________________________________________

Ipuina gustatu al zaizu?________________________________________________

Zenbat gustatu zaizu? Asko? Gutxi? Batetik hamarrera? (borobildu zenbakia)

0-1-2-3-4-5-6-7-8-9-10

Nola aurkeztuko zenioke ipuina, irakurri ez duen norbaiti? Gomendatuko zenioke? 
Zer aurkituko du ipuin hau hartuz gero? 

____________________________________________________________________

____________________________________________________________________

____________________________________________________________________

____________________________________________________________________

____________________________________________________________________

____________________________________________________________________












2020(e)ko martxoaren 28(a), larunbata

Martxoak 29, igandea


Kaixo, denoi!

Zer moduz? Denak ondo? Baietz espero dut.
Atzo Ilazkiren argazki hau jaso nuen. Ziur zuetakoren bati pasa zaizuela berari gertatu zaion gauza bera. Bere izebaren urtebetetzea izan da, baina aurten ezin izan diote belarritik tira, eta besarkada bat eman. Hala ere, ez pentsa zoriondu gabe utzi dutenik, ez horixe! Begira zein pankarta dotorea egin dioten.


AUPA ILAZKI!!!

Egun hauetako jolasak gustatu zaizkizue? Linka sakatu eta atzoko seriazioetan sartzen asmatu al zenuten? 
Gaur beste jolas bat proposatzen dizuet. Agian, etxekoen laguntza beharko duzue agian.




SAKATU ARGAZKI HONEN GAINEAN JOLASTEKO.

 Itzali al zenituzten atzo argiak aldaketa klimatikoaren alde egiteko? badakizue kutsadura gutxiagotu egin dela etxean gaudenetik? Kotxe, kamioi, hegazkin... gutxiago daude gure errepideetan, eta gure airea garbiago dago orain. Lantegi asko geldirik daude, eta, beraz, beraien tximinietatik ez da apenas kerik ateratzen. Koronabirusa erabat desagertzen denean, eta etxetik ateratzen hasten garenean, berriro hasiko gara airea zikintzen, baina bitartean, leiho eta balkoietara ateratzen garenean, aire garbiagoa arnasteko aukera dugu.
APROBETXATU!

Ipuinak askotan kontatzen dizkizuet eskolan, pelikulak jangela orduan askotan ikusten dituzue euria egiten duenetan. Eta, noizean behin, komikiak ere kontatzen dizkizuet. Orain ezin dizkizuet nik zuzenean kontatu, baina, ziur  gogoratzen duzuela Euskal Herrian oso ezaguna den istorio hau.
BEGIRA!


SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN KOMIKIA IKUSTEKO

ONDO PASA IGANDEA!!!

2020(e)ko martxoaren 27(a), ostirala

Martxoak 28, larunbata


Kaixo, denoi!

Atzoko asmakizunen erantzunak jakin nahi?

3 asmakizun, 3 erantzun=  TOMATEA

                                           ARDIA
                                         
                                           I LETRA

Zein asmakizuni dagokio erantzun bakoitza??? Orain bai erraza, ezta?

Gaur ez dut argazkirik zuei erakusteko, baina badakit etxean gustora zabiltzatela jolasean, eta lanean.

Gauzatxo bat eskatu behar dizuet. Etxean zaudeten egun hauetan egiten ari zareten gauzekin zerrenda bat osatzea eskolara etortzen zaretenerako.

ETXEAN EZ ASPERTZEKO EGITEN ARI NAIZEN GAUZEN ZERRENDA
Listado de las cosas que estoy haciendo en casa para no aburrirme

1.________________________________________________________________

2.-_______________________________________________________________

3.-________________________________________________________________

4.-________________________________________________________________

5.-________________________________________________________________

6.________________________________________________________________

7.-________________________________________________________________

8.-________________________________________________________________

9.-________________________________________________________________

10.-________________________________________________________________



Orain, jolastera!!!Sakatu lotura honetan ,ERAGIN BURUARI  eta ondo pasa!!!


SAKATU IRUDIAREN GAINEAN JOLASTEKO.




Eta bukatzeko,POTTOKIEN ATAL BERRI BAT. GOZATU LARUNBATAZ!!!


Azken orduko kontutxo bat,  "aldaketa klimatikoaren aurkako konpromisoa" erakusteko, gaur 20:30etatik 21:30etara gure etxeetako argiak itzaltzeko eskatu digute. Balkoietara eta leihoetara ateratzeko mobilak edo eta linternak hartuta. Asko hitz egin dugu aurten aldaketa klimatikoaz eta badakigu zein garrantzitsua den gure planeta zaintzea. Hortaz, aukera polita dugu gaur denok elkarrekin horretaz gogoratzeko.