2020(e)ko martxoaren 30(a), astelehena

Martxoak 31, asteartea


Kaixo, kuadrilla!

Martxoari agur esango diogu gaur, elurra eta guzti izan dugu azkenean martxoan. Martutenen elurrik egin al du? Txominen? Morlansen? Amaran ez, baina Astigarragan bai. Beno, gu etxe barruan  goxo-goxo gaude.
Apirilari  kaixo esatea tokatzenen da orain!!!
Esaera zahar pila bat aurkitu dut: begira !

Martxoa haizetsu, apiril euritsu, maiatza gero eguzkitsu.

Apirila bero, negua gero.



Apirilaren azkenean, hostoa haritz gainean.
Apirilean euria goian-behean.
Txikia banintzen, handia banintzen, apirilean lorea nintzen.
Zer iruditu zaizue? Zein da gehien gustatzen zaizuena?

________________________________________________________________

Guzti hauek irakurrita Apirilean euria eta hotza  egitea nahiko normala dela antzematen dugu, ezta?

GOZATU HILABETEAZ!

Beno eta gaurko proposamena: atzo ipuin ezagun bat igo nizuen blogera. ERRAUSKIN PRINTZEA. Beno, ezaguna bai, baina ... aldatu samarra ere bai.

GuiƱo Y Sonriendo Emoticon Ilustraciones Vectoriales, Clip Art ...

Ba horixe izango da gaurko lana. Guretzat oso ezaguna den ipuin klasiko bat hartu, eta bihurrikeriatan ibiltzea proposatzen dizuet. Aukeratutako ipuina: Hiru txerrikumeak eta otsoa.

Nork ez du ezagutzen ipuin hau?


Orain, hartu 2 paper, tolestu erditik, eta grapadora baldin badaukazue grapatu. Bestela, zuloak egin eta artilearekin edo sokatxoren batekin lotu dezakezue. Eta ondoren, ipuina idaztera. Baina ez ahaztu, gaur bihurri izatea tokatzen zaizuela: txerriak izan beharrean protagonistak ardiak, tximinoak, katuak... izan daitezke; 3 izan beharrean 4; eta beharbada otsoak denak jango ditu... Jolastu ipuinarekin, aldatu, eta berriro idatzi. Animo! eta bidali idazten dituzuen ipuin berriak, mesedez. 
A! eta ez ahaztu txikiz idatzi dezakezuela, Ikerrek eta Alanek bidalitako lanetan txikiz idatzi dute, 
begira zeinen ondo moldatzen diren. 




Alan nora ote doa kohetea hartuta?




Arratsalde hotz hauetan meriendatzeko errezeta aparta iruditu zait. Nutela erostea lortzen dudanean nik ere prestatuko ditut krep hauek. 


Beno eta, gaurko bloga esaera zaharrak gogoratuz ireki dugunez, sortu berri duten esaera batekin esango diogu agur:


 Eta birusa bazan ez bazan, sar dadila kalabazan!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina