2020(e)ko martxoaren 25(a), asteazkena

Martxoak 26, osteguna


Kaixo, kuadrilla!

Zer moduz? ongi atera zitzaizuen atzoko trukoa? Lortu zenuten patata zeharkatzea lastotxoarekin?

emoticono de extrañeza bilaketarekin bat datozen irudiak                                      emoticono de mago bilaketarekin bat datozen irudiak     

Gustatu zitzaizuen Pottokien kapitulua? Badakizue ni txikia nintzenean astebururo botatzen zutela Euskal Telebistan? Larunbatero eta igandero ikusten genituen Pottokien abenturak. Baina horiek aspaldiko kontuak dira.

     
Gaur osteguna da. Eskolan bageunde, konposta egiteko eguna izango litzateke, baratzean ibiltzeko eguna. Ezingo dugu baratzera joan baina...  zer iruditzen etxean landatzea? begira proposamena!



Hori gaurko proposamena da, baina pasa diren egunetan proposatutakoekin gustora ibili zarete, argazkietan argi ikusten da.

 
Anai-arrebekin egoteko denbora gehiago duzue etxetik atera ezin dugun artean. Aprobetxatu!
Julenek denetarik egin du:  Udaberriko abestia idatzi                  Udaberria marraztu.

Ipuina irakurri                                                                                   Ipuina entzun ondoren marraztu.


Eta puzleak ere ez dira falta. Aupa kuadrilla!!!

Beno, eta gaur bukatzeko, ipuin bat. Baratzean askotan topatzen ditugun xomorro batzuei buruzkoa, bolazomorro eta ipurtargi bati buruzkoa.Ea gustatzen zaizuen.








iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina