2021(e)ko azaroaren 30(a), asteartea
2021(e)ko azaroaren 29(a), astelehena
SUKALDARITZAREN INGURUAN MAKINA BAT LAN EGITEN ARITU GARA, EZ PENTSA
Zer moduz asteburua? Etxean goxo-goxo egoteko eguraldia izan dugu, ene!!!
Eta eskolaz ari garela, aspaldian genuen egindako lanen berri emateko gogoa. Gure proiektuarekin lotuta makina bat gauza egiten aritu gara, baina blogera gutxi batzuk baino ez ditugu igo.
Zuek, etxekook, ba al dakizue, gure jatetxearen planoak egiten aritu ginela? Bai, bai, ADARBAKARREN JATETXEAren planoak egin genituen. Lehendabizi, arbelean idatzi genuen gure ustez jatetxeak beharko lituzkeen gauzen zerrenda:
1.- Estintoreak
2.- Mahaiak eta aulkiak (tronak ere bai txikientzat).
3.- Sukaldea
4.- Komuna
5.- Barra
Hoiek derrigorrezkotzat jo genituen. Eta begita zein plano dotoreak egin genituen.
KAIXO DENOI!!! ZER MODUZ ASTEBURUA? ZIUR NAGO GAUZA PILA BAT EGIN DITUZUELA ETXEKOEKIN BATERA
2021(e)ko azaroaren 26(a), ostirala
AGUR, YUL ELAIA!!!
Eskolara itzuli gara gaur, baina ez denak. Lagun batzuk faltan bota ditugu, eta hoietako bat Yul. Astelehenean Kolonbiarantz bidaiatuko du bere familiarekin egotera. Badira 3 urte haiek bisitatzeko aukerarik gabe, eta gogotsu dago, noski.
Bidaia on bat opa dizugu, eta egonaldi eder bat zure familiakoen ondoan.
AZAROAK 26
GURE LANAK
KAIXO LAGUNAK, ZER MODUZ ZAUDETE? ASPERTU XAMAR ETXEAN EGOTEAZ? NIK ASTEBURURAKO LANAK JARRIKO DIZKIZUET... GAXUXAREN ANTZERKIA PRESTATZEN HASI BEHAR DEGUNEZ... BAKOITZAK BERE ZATIA ENTZUN ETA IKASTEN JOAN DEZAKE... HORTARAKO HURRENGO BIDEOAN PERTSONAI GUZTIAK AGERTZEN DIRA ETA BAKOITZAK BERE GIDOI ZATIA IKASTEN JOAN DAITEKE
GAXUXA: ITSASO, MALEN ETA JANET
OTSOA: IKER, ANDRES, ENZO ETA MARTIN
SORGINA: MAIDER, ARIANE ETA LUCIA
MUNSTRO BERDE ETA GORRIA: LUKA, PERU, ELUR ETA GUILHERME
BANPIROA: MAREN ETA JACOB
LEHOIA: KATTIRA ETA ADUR
HIENA: YURA
ETA GAUR OSTIRALA DENEZ.... GORA PINGUINOAK ETA GORA OSTIRALA LA LA LA LAAAAAAAAA!!!!!
2021(e)ko azaroaren 25(a), osteguna
Egunak eman duena
Bukatu da guretzat etxeratzea, eta laister gara elkarreekin, baina gaurko egunak eman dituen guztiak ez ditugu partekatu. Ikusi, ikusi:
BENETAKO TXAPELDUNAK ZARETE DENAK! ARGAZKI ETA BIDEOAK BIDALI DITUZUENAK, ETA BAITA BIDALI EZ DITUZUENAK ERE.
BIHAR ARTE, KUADRILLA!!!
GAUR IPUINTXO BAT KONTATUKO DIZUEGU...
MUNSTROEN BAZKARI BEREZIA!!!
EZAGUTZEN DEZUE?
BOLON BOLON 1, BOLON BOLON 2, BEGIAK ZABAL ZABALIK
BOLON BOLON 1, BOLON BOLON 2, BELARRIAK ADI ADI
BOLON BOLON 1, BOLON BOLON 2, IXIL IXILIK NAGO NI.....
GUSTATU ZAIZUE IPUINA? NAHI BADEZUE IPUINETIK GEHIEN GUSTATU ZAIZUENAREN MARRAZKIA EGIN DEZAKEZUE
KAIXO LAGUNAK!!!!!
ZEMUZ ZAUDETE GAUR? ONDO? HORI ESPERO DUGU!!!!
UNAX ETA IBAIEK EGINDAKO ESPERIMENTUA PARTEKATZEN DUGU ZUEKIN
Azaroak 25. osteguna
Kaixo, denoi!
Bigarren eguna etxean. Zer moduz zaudete? Baduzue sintomarik? Buruko mina, tripako mina, sukarra...?
Irakasleak oso ondo gaude. Inork ez du inongo minik. Hementxe gaude eskolan lanean. Txertatuak gaudenez, lanera etorri behar dugula esan digute. Nik antigenoen froga egin nuen atzo, eta NEGATIBO eman nuen. Ea denek negatibo ematen dugun, haur zein irakasle, eta laister eskolan garen bueltan.
Beno, medikuek esandakoa egingo dugu txintxo-txintxo, gure buruak zainduz, eta beste inor kutxatu gabe.
Bitartean etxean goxo-goxo zaudetela badakit. Batzuk zuen argazkiak bidali dizkidazue. Begira:
Marckek atzo, piskat denetarik egin zuen. Bejon deizula, txapeldun!
Txorixoa egosi...