Aurreko asteko asmakizunaren erantzuna jakin nahi?
KANPAIA
Asmatu al duzue? Bai?
Asmatu duzuenoi ZORIONAK! Eta gainerakoei, ez etsi, gaurtik datorren ostiralera arte, aukera berri bat duzue.
Hona hemen aste honetako asmakizuna. Gaurkoan Yulen ardura izan da aukeratu eta idaztea.
Gorputz mehe eta luze,
mintzo naiz ahorik gabe.
Igeriketa ikastaroan gabiltzanez, denei ez die denborarik eman kopiatu eta etxera eramateko, baina astelehenean eramango dute, lasai. Bitartean, blogean irakurri ondoren, has zaitezkete buruari eragiten. Batzuk jadanik, sartu dute postontzian beraien erantzuna.
Animo!!!
A! Eta ez ahaztu gure tutu dotoreak ere astelehenean eramango dituztela zuen erantzunak bertan sartuta ekartzeko.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina