Eskolara itzuli gara gaur, baina ez denak. Lagun batzuk faltan bota ditugu, eta hoietako bat Yul. Astelehenean Kolonbiarantz bidaiatuko du bere familiarekin egotera. Badira 3 urte haiek bisitatzeko aukerarik gabe, eta gogotsu dago, noski.
Bidaia on bat opa dizugu, eta egonaldi eder bat zure familiakoen ondoan.
Sakatu argazkiaren gainean gehiago ikusteko.
Beste kontu bat: gaur ostirala, aurreko asteko asmakizunaren erantzuna:
BOLIGRAFOA
ASTE HONETAKO ASMAKIZUNA:
ILARGIA BEZAIN BOROBILA
ZURI EDO HORIA,
ETA ESNEZ DAGO EGINA.
HAU BAI EZ DELA ZAILA.
PIPITAKI PAPATAKI
ZER DEN NORK DAKI?
ANIMO!!! ONDO PASA ASTEBURUA!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina