Zer moduz asteburua? Etxean goxo-goxo egoteko eguraldia izan dugu, ene!!!
Ezin hobea, irakurtzen, kartetan jolasten... edo zergatik ez, SUKALDATZEN aritzeko!
Hala ere, eguzki piska bat gustora hartuko genuke. Etxean 2 egun COVIDa dela eta atera ezinda, eta gero euri jasekin atera ezinda! Eskerrak gaur eskolara itzuli garen.
Eta eskolaz ari garela, aspaldian genuen egindako lanen berri emateko gogoa. Gure proiektuarekin lotuta makina bat gauza egiten aritu gara, baina blogera gutxi batzuk baino ez ditugu igo.
Zuek, etxekook, ba al dakizue, gure jatetxearen planoak egiten aritu ginela? Bai, bai, ADARBAKARREN JATETXEAren planoak egin genituen. Lehendabizi, arbelean idatzi genuen gure ustez jatetxeak beharko lituzkeen gauzen zerrenda:
1.- Estintoreak
2.- Mahaiak eta aulkiak (tronak ere bai txikientzat).
3.- Sukaldea
4.- Komuna
5.- Barra
Hoiek derrigorrezkotzat jo genituen. Eta begita zein plano dotoreak egin genituen.
KLIKATU GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO.
Eta ez ginen planoak egitearekin konformatu. Plano guztien artean bat aukeratu eta maketak egiten aritu gara. 4 material ezberdin proposatu genituen:
1-.Plastilina.
2.- Egurra
3.- Legoa
4.- Kartoia
Talde bakoitzak bat aukeratu ondoren (ez zen erraza izan aukeraketa, ez pentsa, haserre bat baino gehiago izan zen taldekideen artean, eta baita zozketa beharra ere), lanean jarri ginen buru belarri.
Batzuk bukatu dute gainera!!!
Begira begira!!!
SAKATU GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO
ONDO SEGI!!!!
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina