Gure sukaldaritza proiektuarekin aurrera goaz, baina aspaldi ez dizuegu berririk eman. Gure jatetxearen planoak egin ditugu eta beste batean bidaliko dizkizuegu ikus ditzazuen.
Baina gaur, sukaldatzen ere hasi gara. Eta nondik hasi... ba donostiarrontzat oso ohikoa eta maitea den zerbaitetik: PINTXOETAIK.
Eta zein hobe GILDA baino. Gure artean ezagunenetakoa eta eskatuenetakoa.
Eskuak garbitu, mantalak jantzi, eta osagai guztiak prest genituenean LANERA!!!
Bukatutakoan dastatzeko aukera ere izan dugu. Primeran pasa dugu, eta gure lehen pintxoak izateko txukun geratu zaizkigu.
Etxean ere egin ditzakegu orain. Hori bai, erne piperrekin, batzuk sorpresa izaten dute eta.
Eta arratsaldean errezeta idaztera:
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina