2021(e)ko azaroaren 5(a), ostirala

GUREKIN JOLASTU NAHI? ASMAKIZUNAK MARTXAN!!!

 

Aupa familia!!!       

Berrikuntza bat dugu zuentzat!!! Gaurtik aurrera,ostiralero, asmakizun bat eramango dugu etxera. Arduradunak eskolan aukeratu, idatzi eta zirkulazioko lagunei irakurriko die ASMAKIZUNA. Zirkulazioko sarreran dugun kutxan egongo da ikusgai aste osoan zehar. Eta nahi duzuen guztiek aukera izango duzue erantzuna pentsatu, eta gurekin jolasteko.

JOLASTU NAHI AL DUZUE GUREKIN???

Hauxe da aste honetako asmakizuna: 

Baserrian jaioa    

baserrian    hazia 

mozten  duenari

bustitzen  dio begia


Zer dela eta

zer da?      



 


Animo!!! Jolastu gurekin!!!                                                                                                             



                                                        LH 1 ekoei asmakizuna irakurtzen.

5 urtekoei irakurtzen.


Blogean idazten.





Eta begira zein kaxa politak egin ditugun asmakizunak eskolatik etxera eramateko. Hori bai, ez ahaztu astelehenean bueltan ekartzeaz. Zuen erantzunak barruan sar ditzakezue. 












ONDO PASA ASTEBURUA!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina