2021(e)ko azaroaren 25(a), osteguna

Azaroak 25. osteguna

 

Kaixo, denoi!

Bigarren eguna etxean. Zer moduz zaudete? Baduzue sintomarik? Buruko mina, tripako mina, sukarra...? 

Irakasleak oso ondo gaude. Inork ez du inongo minik. Hementxe gaude eskolan lanean. Txertatuak gaudenez, lanera etorri behar dugula esan digute. Nik antigenoen froga egin nuen atzo, eta NEGATIBO eman nuen. Ea denek negatibo ematen dugun, haur zein irakasle, eta laister eskolan garen bueltan. 

Beno, medikuek esandakoa egingo dugu txintxo-txintxo, gure buruak zainduz, eta beste inor kutxatu gabe. 

Bitartean etxean goxo-goxo zaudetela badakit. Batzuk zuen argazkiak bidali dizkidazue. Begira:



Marckek atzo, piskat denetarik egin zuen. Bejon deizula, txapeldun!





Nayra ez zen atzean geratu! A ze noria!!! Alderdi Ederrekoa baino dotoreagoa da hori!

Eta horra Idurre!


Txorixoa egosi...

Atuna, piperrak...zer dugu hemen?




A ze bi pintxo: txorixo egosia, eta maionesa, piper eta antxoarekin! Zaila da bietatik zein jan erabakitzen...uuuuummmmm!

SEGI HORRELA KUADRILLA!!!

Gure aldetik, egunean zehar sorpresa bat baino gehiago izan dezakezue blogean. Ingeleseko Mirenek zerbait bidali dit zuentzat. Ezaguna egiten al zaizue?








Azken gauzatxo bat. Ordu asko etxean sartuta egongo zaretenez, zerbait egiteko eskatuko dizuet: gure karpetak, zirkulazioan egindako lanak etxera eramateko erabiltzen ditugun karpetak, bilatu, eta eskolara itzultzen zaretean ekartzea. Izan ere, 12 bakarrik dauzkagu gelan, eta 22 garenez ba...atera kontuak zenbat falta diren. Zenbat falta dira?

Beno ba, esandakoa! Ondo pasa etxean, eta jarraitu erne blogari!!! Zuen irudiak eta gure berriak izango dituzue bertan!!!

MUXU HAUNDI BAT DENONTZAT!!!

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina