2021(e)ko azaroaren 11(a), osteguna

GORA SAN MARTIN EGUNA!!!

 

GUREAN OHITURA ZAHARRAK BADIRA, ETA UDAZKENEAN SAN MARTIN EGUNEZ TXERRIA HILTZEARENA DUGU BAT. 

EGIA DA, GAUR EGUN GUTXIAGO DIRELA BASERRIAN, ETA BASERRITIK BIZI DIRENAK GARAI BATEAN BAINO. SASOI BATEAN, GAURKO EGUNEZ ETXE GUZTIETAN HILTZEN ZEN TXERRIA NEGURAKO NAHIKOA JAKI IZATEKO, JAKINEKOA  BAIT DA TXERRIAK MAKINA BAT JAKI GOXO EMATEN DIGULA: TXORIZOA, TXISTORRA, SAIHESKI, ODOLKI, TXERRI HANKA, TXERRI BELARRI, TXERRI TXULETA...ENE! ZEIN BAINO ZEIN GOXOAGOA! 

GUK GOGORA EKARRI DUGU GAUR SAN MARTIN EGUNA,  NEGUA GEROZ ETA GERTUAGO DUGULA AHAZTU EZ DEZAGUN. 

ASPALDI EZ GINEN GURE AUZOAN BARRENA PASIATZERA ATERATZEN, ETA AITZAKIA EDERRA AURKITU DUGU GAURKOAN. EROSKIRA JOAN, ETA OGIA EROSI DUGU HAMAIKETAKORAKO, ETA ILARRAMENDI HARATEGIAN, BERRIZ, TXERRIKIAK GURE BEGIZ, AURREZ AURRE IKUSI ONDOREN, TXORIXOA EROSI DUGU. 

PARKEAN JOLASEAN ARITZEKO DENBORA ERE ATERA DUGU. ETA, NOLA EZ, SAN MARTINI ABESTU ONDOREN, BOKADILLO GOXOA JAN DUGU ZIRKULAZIOKO LAGUN GUZTIEK ELKARREKIN.

GORA SAN MARTIN!!!


SAKATU ARGAZKIAREN GAINEAN GEHIAGO IKUSTEKO, ETA GOZATU!!!


iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina