PERLA URDINAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak
PERLA URDINAK etiketadun mezuak erakusten. Erakutsi mezu guztiak

2019(e)ko azaroaren 20(a), asteazkena


AKROSPORT

HONA HEMEN GURE ARTISTAK BERAIEN KABUZ EGIN ETA ESKEINI DIGUTEN KOREOGRAFIA!!


            

2019(e)ko martxoaren 7(a), osteguna

Bihar Emakume langileen nazioarteko eguna izango da

Gaur arratsaldean 2.zikloko ikasle eta irakasleak patioan bildu gara eta Martxoaren 8a aldarrikatzeko ekintza desberdinak egin ditugu.

 Emakume langileen nazioarteko eguna
Klik egin argazki gehiago ikusi ahal izateko!!!


  
 



2019(e)ko otsailaren 15(a), ostirala

Kontzertu pedagogikoa

Gaur kontzertu pedagogikoa ikustea joan gara. Goiz iritsi garenez, Kristina Enean bueltatxo bat emateko aukera izan dugu. 
Ederki pasatu dugu!!!!

Argazki gehiago ikusteko sakatu beheko irudia.






Pello AƱorga

POTTOKO HIPERMERKATUAN










2018(e)ko azaroaren 30(a), ostirala

3.mailakoak Aitor ikastolak antolatutako antzerki emanaldia ikustera joan gara!!!










AZTARNA EKOLOGIKOA!

Aurten Eskola Agenda 21eko gaia, AZTARNA EKOLOGIKOA da. 3. ziklokoak  horma-irudiak prestatu dituzte galdera batekin eta gu lanean hasi gara. Beraiek egindako galderak erantzun ditugu prestatutako kutxan. Ea ba ingurumen batzordekoak hurrengoan zer kontatzen diguten.






ZEIN GUSTORA IKASLAGUNEKIN!

Lehengo astean, gure ikaslagunak gelara etorri ziren eta bikoteak egin genituen. Oso gustora egon ginen. Hamaiketako goxo bat egin ondoren, oktogono ondoko parkera joan ginen. Ikaragarri ondo pasa genuen! Ea hurrengoan zer egiten dugun!



2018(e)ko azaroaren 12(a), astelehena



LEMON CAKE IN THE ENGLISH CLASS.

Lehengo ostiralean limoizko bizkotxo bat egin genuen gelan. Mariak, ingeleseko irakasleak, osagai guztiak ekarri zituen eta nahasketa egin genuen. Labean denboratxo bat egon ondoren, tatxaaaannn!!!! begira nolako bizkotxoa atera zitzaigun. AAA!! Goxo goxoa zegoen! 





IKASLAGUNEKIN OKTOGONOAN!


Lehengo astean, gure ikaslagunei bixitatxo bat egitera joan ginen oktogonora. Elkar ezagutu genuen eta beraiekin hamaiketako eder bat egin genuen. 3.mailakoak oso kontentu geunden bertan egoteagatik eta sekulako, oroitzapenak etorri zitzaizkigun burura. Begira zein argazki polita atera genuen elkarrekin. Aste honetan berriz elkartuko gara gure gelan eta bikoteak egingo ditugu. Sekulako gogoa dugu!

2018(e)ko irailaren 20(a), osteguna

 
 
Hasi gara lanean. Jolasten ikastea baino gauza hobeagorik ba al dago? Zein ondo aritu diren gure perlak. 




Hementxe dituzue, LH 3. mailako PERLA URDINAK. Aurten zirkulazioa utzi eta goiko solairura igo dira. Gogotsu eta irrikaz nabari zaie. 
ONGI ETORRI GOIKO SOLAIRURA!



2018(e)ko ekainaren 21(a), osteguna

Alfonbra ikastaroa


Alfonbra ikastarora etorri ahal izan ez duzuenontzat, hona hemen bideo pare bat. Gaurkorako egindako entsaiotxo bat baino ez da, baina, hala ere, lagungarri izan dakizueke. Gaurko bideoak ere igoko ditut ahal bait lasterren.













2018(e)ko ekainaren 19(a), asteartea

Azken eguneko entsaioekin gabiltza


Gertu da azken eguna, eta gure ikaslagunekin entsaiatzen gabiltza. Ea dantza txukun-txukun ateratzen zaigun.
Gogoratu galtza urdinak (edo bakeroak), kamiseta txuria eta zapi beltza behar ditugula egun horretarako.







2018(e)ko ekainaren 12(a), asteartea

Magia emanaldia


Magia emanaldia prestatzen buru belarri ibili ondoren, iritsi da eguna. Espero dugu, gurekin gozatu izana. Mila esker, bihotz-bihotzez gurera gerturatu zareten guztioei, eta gaineraoei lasai, izan ere, ahal bait lasterren gaur ateratako argazki, eta bideoak zuenganatzen ahaleginduko bait gara.

Mila esker guztioi!!!

Hau bukatzen ari da...

Zorionak, Intza!!!


Zorionak!!! egun polita pasa al duzu? hori espero dugu denok!
Muxu haundi bat, neska haundi horrentzat!!!!

ZORIONAK, INTZA!!! 8 urte behin bakarrik betetze dira, gozatu!!!








2018(e)ko ekainaren 6(a), asteazkena

Magia emanaldirako prestatzen


Kaixo, denoi!

Atzo gonbidapena iritsi al zen denon etxera?
Idatzi behintzat idatzi genituen, eta emanaldirako prestatzen ari gara.
Etxean trukoak praktikatzen ari al dira? Eskolan aritzen gara, gelan, zein patioan. Batek baino gehiagok trukoa aldatu du eta lan eta lan dabil.

Eta nola joango gara jantzita egun horretan? Hona hemen prestaketa lanetan nola gabiltzan.

Begira gure mago haundiak!!!














Hemen jo eta ke txisterak egiten!